Auzoetako merkataritzari begiradatxoa PDF Inprimatu E-posta
Berton - Batu gurera!
Itxaso Perez-k idatzia   
asteartea, 2011 abenduak 13. 14:27

Remar eta Sarrikue auzoetan negozio banak dirau, eta bietan denetik zegoen lehen. Auzo txikiak dira. Salbuespenak. Eta salbuespen izatetik ohiko paisaia izatera pasa daiteke gure inguruko kale eta gune askotan dendak ixten ari baitira. Eusko Jaurlaritzak, irailean, 2010 urteari zegozkion datuak plazaratu zituen. Datuek denda txikien ixteko joera nabarmena azaltzen dute. Iaz arte, eta azken bi urteetan, 2.000 denda txiki baino gehiakok pertsiana itxi du betiko EAEn. Kontraesantzat har daitezkeen datu batzuk ere ageri dira Jaurlaritzaren txostenean. Dendak itxi badituzte ere, salmentak igo direla aipatzen da. Baita Seguritate Sozialean alta eman duten komertzio arloko langileen kopurua ere. Hala ere, denda txikiak ixten doaz. Gure auzoetatik pasiatzen badugu, ā€˜alokairuan’ eta ā€˜salgai’ bezalako gero eta lelo gehiago ikusiko ditugu jaitsitako pertsianetan itsatsirik. Batzuk, duela gutxi itxi dituzte. Beste batzuk, ordea, hilabete eta urteak daramate horrela. Egoeraren inguruan iritzia eskatu diegu Santutxuko, Txurdinagako, Uribarriko eta Otxarkoagako dendarien elkarteei, gertu-gertutik zelan bizi diren ezagutzeko.

 

TXURDINAGA da auzorik berriena. 200 denda eta negozio baino gehiago dago bertan.
Merkatarien Elkarte bezala, zelakoa da zuen auzoko egoera?
Arlo guztietan une zailak bizi ditugu. Gurea ez dago aparte, jakina. Baina elkarte gisa indarrak bateratzen ahalegintzen gara jendeak bere inguruko dendetan eros dezan, hurbiltasuna eta kalitatea eskaintzen dugulako. Auzoan dendak egoteak bizia ematen dio auzoari.
2011 urtea amaitzear dagoela, aurten denda gehiagok itxi du?
Auzoan itxi diren dendak jubilatu direlako izan da. Izan ere, negozio batzuen lekukoa jende berriak hartu du.
Krisiak gabonetako erosketetan eragina izango du?
Uste dugu neurri txikiagoan izango duela eragina. Data hauetan jendeak eskuzabaltasunez gastatu ohi du. Laster ikusiko dugu.
Inguruotan marka ezagunen supermerkatuak badira. Berauen eragina nabaria da ala izan da?
Auzo honetan dauden supermerkatuak ez dira merkatalgune erraldoiak. Hala ere, hiriko beste auzoetan gerta daitekeen bezala, horrelako lekuetan erosten duenak kotxea hartu eta hiritik kanpo dauden zentro horietara joaten da. Gainontzekoa, hurbileko dendetan erosten du. Ez dugu somatu ohituren aldaketarik.
Krisi denboretan, jendeak non egiten ditu erosketak?
Orokorrean, auzoan egiten ditu, hurbiltasunagatik eta konfiantzagatik. Horregatik, ez dugu aldaketa nabaririk somatu. Hori bai, akaso, salmenten jaitsiera bai.
Krisi denbora honetan, negozio berririk zabaldu da Txurdinagan?
Bai, baten bat zabaldu da: akademiaren bat, bazarra (denetik saltzen duen horietakoa), taberna, optika, animalientzako osagarri eta apaingarrien denda, parafarmazia…
Besterik azpimarratu edota esateko badaukazue?
Krisiladi une hauetan indarrak batzearen garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Horren harira, auzotarrek erosketak auzoan egin ditzaten lan handia egiten ari gara kanpainen bidez. Azaroaren 28an, astelehenean, gure web orrialdearen aurkezpena egingo dugu (www.txurdinagabilbao.com) gure bazkide guztien eskaparatea izan dadin. Garrantzitsua deritzogun gaia da hauxe: kexetan denbora alferrik galdu ordez, bizi garen inguru aldakorrean egokitzeko gauza izan behar dugu.

 

URIBARRI, MATIKO eta KASTAƑOS auzoetan mota guztietako denda eta negozioak aurki ditzakegu. Baita aldapa dotoreak ere. Aitzinean ā€˜Bilbora jaisten’ ziren asko eta asko Zazpi Kaleetako dendetan, Erriberako merkatuan… egiten zituztelako euren erosketak. Auzo horietan, ordea, aukera zabala dago gaur egun. Jende nagusi asko ere bizi da bertan.
Distrito 2 Auzoa Berritzen du izena merkatarien elkarteak. Duela sei urte sortu zuten hiriko bigarren barrutiko merkatariek. Gaur egun 45 negozio dira elkarteko bazkide. Beren lehendakariarekin berba egin dugu.
Dendarik zabaldu da azken urteetan bigarren barrutian?
Bai, zabaldu eta lekuz aldatu. Denetik: mertzeria, zilarrezko gauzak saltzen dituen denda, urrea erosten duen denda, jatetxe txinatarra, aseguru-denda, tailer mekanikoa, jaki galegoak saltzen dituen denda, farmazia berritzen ari da…
Beraz, denetik zabaldu da?
Bai, eta denda asko berrikuntzak egiten ari dira. Eta ez da oso baikorrak garelako edota dena oso ondo doalako. Bezeroei konfiantza eman behar zaie. Egoera txarra da, baina hemen jarraituko dugula adierazi behar dugu. Azken finean, jendeak beharrak ditu eta, pentsatzen badu zuk ez duzula behar duen hori, beste nonbaitera joango da. Bereizteak ere zer edo zer laguntzen du.
Zeintzuk izan dira itxitakoak?
Bitxi-dendakoa jubilatu da, KastaƱosko mertzeriakoa eta baita alboko tabernaria ere. Dekorazio-denda itxi dute eta orain ile-apaindegia zabaldu dute. ā€˜Kimu berde’ gutxi dago. Itxi direnak gehiago izan dira. Beste guztiok eutsi egiten diogu. Dena dela, jendea zain dago, eta garai hauetan berriztu, gauza berriak asmatu eta eskaini behar dira bezeroa erakartzeko. Ikastaroak egin, gauza berriak ikasi (dekorazioa, argiztapena…). Uste dugu arrazoi nahikoa dela hori merkatarion elkartean sartzeko, hortik abiatuta auzoko merkataritza hobeto sustatu daitekeelako. Ez da ā€˜makil magikorik’, baina bai bestelako tresna lagungarriak: ikastaroak, laguntzak, informazioa.
Kuriositatez, txinatarrek elkartean izena ematen dute?
Bai, orain dela gutxi eman du izena jatexekoak eta Eroski ondoan dagoen beste dendako jabea den neskak ere bai.
Hemen ez dago hipermerkaturik, baina, supermerkatu handiago horiek eraginik izan dute?
Ikusten da ogia erosteko lehen egoten zen ilara ez dagoela orain. Baina gauza bat esango dizut, ez dut uste kalitate berdinekoa denik fruta, haragia… Nik nahiago dut denda txikietan erosi, ilaran itxaron behar badut ere. Zerbitzua ere zuzenagoa da.

 

OTXARKOAGAN bizi den jendea, ekonomikoki, ez da aberatsa, ez. Hala ere, merkatari anitza dago. Krisi egoerak, beste auzoei bezala, eragin die. Itxura berrizten dabilen ā€˜Txino’ merkatalgunean den okindegi batean galdetuta, erantzun laburra bezain zehatza jaso dugu: ā€œEgoera latza daā€. Hortik oso gertu, denda bateko leihoan, ā€˜Liquidación por cese’ dioen kartel handi bat irakur daiteke. Auzoko betiko denda da. Eta ez da denda berririk zabaldu Otxarkoagan. Merkatarien Elkarteko bi ikuspegi jaso ditugu. Beti-betiko dendari batena, batetik, Enbeita plazan dagoen jantzi dendakoa. Metroko lanak, krisialdia, baita azken urteko eguraldiak ere, ā€œdenaā€ daukatela aurka dio. Auzora jende gaztea bizitzera etorri da, baina dena ipinita dutela eta, behar gutxi daukatenez, ā€œerosketarik ez dute egiten auzoan, normaleanā€. Kotxea hartu, eta kanpora joaten dira. Jende nagusiak, ordea, behar gutxi du, eta diru gutxi, beraz, tarteka zer edo zer erosten badu, denbora luzean ez du ezer gehiago erosiko. Urte batzuetatik hona, gutxiago saltzen dela aipatzen dute Enbeita dendan eta aurreikuspen iluna egin digute: ā€œHemen ez da ezer ere altxatukoā€. Bestetik, dendari gazte bat dago, Otxarkoagan dagoen dietetika bakarreko saltzailea da. Berak nahiago du garaiari ikuspegi baikorra ematea. Egoerak aurrera egiteko balio digula dio, ā€œegunero aurrera segitzeko indarra atera behar duguā€. Bestela, kexen artean itoko litzatekeela. Berak, ere, abantaila txikia izan dezakeela pentsatzen du, inguruko mota horretako denda bakarra delako. Eskaparatismo ikastaro batean 60 urteko dendari bat ikusteak animoa pizten dio. ā€œJubilatzear dagoen pertsona bat oraindik ikasteko eta hobetzeko ilusioz ikusteak, aurrera segitzeak merezi duela pentsarazten dit. Kexatu, kexa naiteke, baina nahiago dut baikorki aurrera eginā€.

 

SANTUTXUKO merkatariek 30 urte baino gehiago daramate elkarlanean. Denda eta negozio gehien daukan auzoa izanik, denetik aurkitzen da bertan, eta jendeak bertan erosteko ohitura dauka.
Zelakoa da Santutxuko elkarte bezala egiten duzuen egoeraren irakurketa?
Krisialdia dela eta, diru sarrerak gutxitu dira. Hala ere, auzoan ez dugu horrenbeste nabaritu. Izan ere, nabaritzen hasi ginen merkatalgune handiak zabaltzen hasi zirenean, duela urte batzuk jada.
2011an denda gehiago itxi dira iaz baino?
Bai, batez ere hasi berriak zirenak, ez direlako finkatzera iritsi. Aspalditik daudenak aurrera segitzen dutela dirudi.
Krisiak gabonetako erosketetan eraginik izango du?
Bai, azken urteetan era nabarmenean beherantz jo dute gabonetako erosketek, eta sektore batzuetan are gehiago.
Santutxun marka ezagunen merkatalguneak badira. Beraien eragina nabaria da?
Erabat, auzoko denda txikien artikulo gehiago bere egiten dutelako eta horrek lehia zuzena egiten digulako.
Krisi denboran, jendeak non egiten ditu erosketak?
Orokorrean, merkatalgune handietan. Auzoetan, gauza txikiak erosten dituzte, ahaztutakoak edota azken ordukoak bakarrik.
Krisi denbora hauetan negozio berririk zabaldu da Santutxu aldean?
Bai, baina lehen aipatu bezala, ez dute arrakastarik, eta denbora gutxian irauten dute zabalik. Dendak itxi, bai, baina negozio berri batzuk zabaltzen direla ere agerikoa da. Ia edozein gauza aurki dezakegu denda berri horietan. Bitxia da, baina antzeko gauza gertatu zen aurreko krisialdian non ā€˜Dena 100’ esaten zuen lelopean gauza erabilgarriak eta ez hain erabilgarriak saltzen ziren. Gurean, euskaraz ere saiatu direnak badira. Esaterako, BegoƱaldeko bazar txinatarrak izena euskaraz jarri dio dendari.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

  • With his boots on
    Beste horretan hitz egin nizuen berataz eta zeukan bizitzeko gogo...
  • Aulki Hutsak
    Debagoienetik fan nintzan baina ez guztiz, agindutakoa zor. Gai delikatu...
  • Herritarrentzat, herritarrekin
    Udaltop jardunaldietan parte hartu dut joan den astean. Nahi baino...
  • Opiophobia
    Aurreko testuan morfinaren aldeko apologia egin ostean, oraingo honetan munduanĀ farmako...
  • Balkoiko banderie
    Urtebetie joan da. Ez dot ondo ikusten beherantza eta ezin...

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: