Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874) PDF Inprimatu E-posta
Berton - BegoƱeraz
Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria-k idatzia   
asteazkena, 2012 otsailak 01. 17:31

Orrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 

XIX. mendeko karlistada bietan Bilbo hainbat bider setiatu zuten Don Karlosen aldekoek, baina ahalegin guzti horiek ustelak izan ziren. 1833ko urrian eta azaroan baino ez zen Bilbo karlisten esku egon, herri matxinada eta foru agintari batzuek sustatutako altxamenduaren ondorioz. Sarsfield jeneral liberala 1833ko azaroaren akabuan hirian sartu zenez gero, karlistek kanpotik ikusi behar izan zuten Bilbo.

Eta ez zen gogo faltagatik. Ahalegin itzelak egin zituzten, ehunka gizon galdu zituzten eta euren buruzagirik onena hil zieten. Baina ez zuten lortu. Ez lehenengo gerran (1833-1839) ezta bigarrenean ere (1873-1876). Bietan, setioetako borrokaldirik latzenak BegoƱako elizate zaharreko eremuetan gertatu ziren, defentsa eta eraso lerro nagusiak bertan zeuden eta. Hala ere, Deustua eta Abando be, gatazka gogorren eszenatokiak izan ziren.

Bigarren karlistadako setioa 1874 urtean egin zuten Don Karlosen aldekoek. Otsailean ekin zioten eta maiatzaren 2ra arte iraun zuen. Portugalete menderatu eta gero. Espainiako armadak Galdames eta Serantes artean zabaldutako tropa karlisten kontra jo behar zuen, Bilbora helduko bazen. Defentsa natural handiak ziren haiek, handiegiak liberalen armadaren gaitasunerako. Liberalak esan dugu, baina zehatzago esan dezagun errepublikarrak, Espainian Amadeo de Saboyaren ostean monarkia kendu eta lehenengo errepublika aldarrikatu baitzuten.

Karlisten eraso lerroa
Ondoko irudian ederto ikusten dugu Bilbo, BegoƱa eta Abandoko zati bat zelakoak ziren 1874 urtean, eta erraz antzematen da karlisten kanoi-bateriak non egon ziren: Casamonte (gaur egun Jesus Maria ikastetxea dagoen aldean, Artxandako tunelaren gainean, irudian 1 zenbakiduna), Pitxon (ia Artxanda gainean, 3 zenbakiduna), Kate-zarra (izen bereko txakolindegia egon zen lekuan, 15 zenbakia), Artagan (Zabalbideko goialdean, 16 zenbakia) eta Santa Monika komentua (gaur egun dagoen lekuan bertan, 17 zenbakia).

Liberalen defentsa lerrotik hurren azken bi horiek zeuden. Eta, jakina, haiek ziren arrisku gehien hartzen zutenak. Egin kontu: gobernuaren aldekoak 150 metrora zeuden, BegoƱako elizan (irudian, 14 zenbakia). Liberalek tenplua gotortu zuten –lehenengo gerran karlisten esku laga zuten eta larrutik ordaindu zuten–, bere horma sendoak babesleku bikain bihurtu eta dorre altuan tiratzaile onenak ipinita, karlisten jarduna oztopatu zuten. Tiratzaile haiek, antza denez, kalte handia egin zuten karlisten artean. Ondorioz, elizako dorrea beren jomugan jarri zuten karlistek eta suntsitu egin zuten.

Bateria lerro sendoa zeukan Bilbok bere defentsarako. BegoƱako lurretan, ondoko hauek: San Agustin gotorlekua (San Agustin komentuko hondarretan, gaur egun Bilboko udaletxea dagoen lekuan, 4 zenbakia), Bateria del Diente (apur bat gorago, 6 zenbakia), Txoritokikoa (Mallonako kanposantuaren ondoan, 7 zenbakia), Mallonakoa (ortusantuan, 8 zenbakia), Solokoetxekoa (11), Larrinagako espetxekoa (Zabalbide ondoan, bateria eta gotorlekua, 12 eta 13 zenbakiak) eta, arestian esan bezala, BegoƱako elizakoa. Horrez gain, liberalek bateriak zeuzkaten Abandon (tren geltokian, Miribillan…) eta BegoƱan bertan, Larreagaburuko muinoan.Ā 

Karlistek Bilbo estu hartu bazuten ere, esan bezala, 1874ko maiatzaren 2an setioa altxatu behar izan zuten. Gerrak, hala ere, luze iraun zuen oraindik, matxinatuak Bilbo inguruan sarritan agertzen zirela. Baina 1876an, Espainian estatu-kolpe baten ondorioz errepublika kendu eta Alfontso XII errege jarri ostean, karlistek euren aukera guztiak galdu eta gerra amaitu zen.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: