Zoragarria PDF Inprimatu E-posta
Berton - Batu gurera!
L.M./Iñigo Azkona-k idatzia   
asteartea, 2012 urtarrilak 31. 01:00

Ume eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.

Santutxuko Familia Elkartea pozik dago aurtengo Sei Izar Herri Krosarekin. Beharrezkoa den gutxiengo finantziazioa bermatuta, eguraldia eta partaidetza izaten dira antolatzaileen burukomin nagusiak. Bada, eguraldia erabat alde izan gabe –ateri egon zen ume eta gazteen frogan eta etenik gabeko zirimiria bota zuen helduen frogan– partaidetza sekulakoa izan da. Guztira, 100 umek eta gaztek eta 700 helduk eman zuten izena. Kopuru “zoragarria”, antolatzaileen esanetan. Zenbakietaz haratago, kirolarien jarrera goraipatzen du Familia Elkarteko Albertok era berezian: “Izen emate unean, korrikalari askok eskerrak eman zizkiguten krosa urterik urtera antolatzen jarraitzeagatik, jabetzen dira horrelako lasterketa bat antolatzeko dugun zailtasunaz”.

Izan ere, lan eskerga dago Sei Izar Herri Krosaren atzean, 100 bat auzotarren lan boluntarioa. “Goizeko bederatzietatik ibiltzen gara irteera prestatzen, kaleak trafikoari mozten, korrikalariak zenbatzen… Iker Gamindek, esaterako, bi ordu ematen ditu mikrofonotik hitz egiten informazioa ematen”. Udaltzaingoak eta Bilboko Udalak aurten krosean azaldu duten prestutasuna ere oso baikorki baloratu du Familia Elkarteak.

Jon Martin, 1go haur kategorian
Iaz bigarren geratu zen Jon. Aurten, berriz, atera du arantzatxoa, baina ez gogor ahalegindu gabe: “Hor egon gara, lehian, esprintatzen”. Forman mantentzeko parte hartzen du urtero krosean, gustura gainera “jendearen animoengatik”. Izan ere, irteera-helmugatik hurbil bizitzeak abantailak ditu, familia bertan izan baitzuen. Zirimiriak bustitako errepidea ez zen arazoa izan Jonentzat korrika egiterako orduan. Ezta futbolean egiten duenean ere. Hurrengo urtean “tituluaren defentsa” egingo du.

Claudia Peñas, 1go haur kategorian
Belauneko mina eta zapatila zaharrak ez ziren Claudiarentzat traba izan helmugan lehen neska izateko. Iaz bezala. “Zapatilak gastatuak ditut eta frenatu egin behar izan dut”, zioen lasterketa bukaeran. Ez zegoen erabat pozik eguraldi euritsuagatik espero baino haur eta gazte gutxiago elkartu zirelako. Eta, batik bat, neska gutxi. “Faltan ditut neskak. Bi lagunekin lotuta egon naiz gaur, baina ez dira etorri”. Kontuak kontu, Claudiak korrika jarraituko du: “Hurrengo urtean berriro”.

Josu Amutio, 1go senior kategorian
2005etik sei aldiz irabazi du Josu Amutiok Sei Izar Krosa. 2009an ezik, gainontzeko urteetan lehenengo izan da beti. Aurten, erraz garaitu du. Bigarrenari alde handia atera arren, probaren “gogortasuna” azpimarratzen du berak: “Euriagatik apur bat deserosoa izan da, gainera Txurdinagako parkeko bihurguneetan laban egin dut”. Ez du kexatzeko arrazoirik. 2011n Euskadiko Maratoi txapeldun izan da eta Espainiako Txapelketan lehen 20 korrikalarien artean geratu da. Otsailean, Espainiako Maratoi Erdian lehiatuko da.

Mari Karmen Gartzia, 1go senior eta beterano kategorian
Asfaltoan gustura ibiltzen da Mari Karmen eta zer esanik ez Santutxu-Txurdinagakoan, astean hiru bide entrenatzen baita basauriar hau gurean. Iaz bezala aurten ere lehenengo geratu da eta ez emakume beteranoen artean soilik, seniorren denbora ere ondu baitzuen. Zornotzako Nazioarteko Krosean parte hartu ostean, Bizkaiko Kros Txapelketa prestatzea da bere hurrengo helburua. “Nire kategorian, 45-50 urte bitartekoan, irabaztea espero dut. Gero Euskadikoa dator, hori zailagoa da. Ahal dudan ondoen egingo dut”.

Katsumi, azken korrikalaria
Ez zuen irribarrerik galdu Katsumi japoniarrak helmugan azkena izateagatik. Nekatuta iritsi zen, oso. Ibilbidearen “gogortasunaz” eta “zailtasunaz” ohartzean “presarik gabe” korrika egitea erabaki zuen. Jendearen animo oihuak lagundu zioten, batik bat, azken aldapa igotzen. “Venga, venga”, esaten zioten errepide bazterrean pilatutako auzotarrek. Bere senar santutxuarrak ere lagundu zion azken metroetan. Mendian ibiltzera ohituago dago Katsumi errepidean korrika egitera baino. Ez du alferrik Fuji mendia bi aldiz igo.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

    Lur Mallea/Iñigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./Iñigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    Begoñako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, Begoñako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    Kirikiño ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, Kirikiño ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: