Txema Uriarte: “Herri historia dokumentatzea da Euskal Memoriaren erronka” PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
H.O.-k idatzia   
osteguna, 2011 apirilak 28. 00:00

 

 

Errekaldekoa da izatez Txema Uriarte, baina urte asko egin ditu gurean, lehenengo Zabalbiden eta orain Santutxun. Herri mugimenduarekin lotura estua eduki du –Iluna irratia, IPES, AEK, Tas-Tas irratia…–. Historialaria ikasketaz eta ogibidez, Euskal Memoria Fundazioko Bizkaiko arduraduna dugu gaur egun.

Nondik sortu da Euskal Memoria proiektua?
Orain dela urte eta erdi, pertsona eta elkarte batzuek garrantzitsu iritzi genion memoria eta batez ere zer gertatzen ari zaigun gogoratzeari, ez ahazteari. Gertatzen zaigun guztiaren konstantzia utzi behar genuela. Leku eta elkarte batzuk bisitatu genituen –Lazkaoko artxiboa, lekuan lekuko historia taldeak…– eta pentsatu genuen ahalegin horri orokortasuna eman behar zitzaiola, Euskal Herri osorako orokortasuna. Ahalegin hori ezin zen gelditu tokian tokiko emaitza horietan. Orokorrean, egiten ari ziren gauzak sustatu eta ezer ez zegoen lekuetan sortu… Azken finean, grina hori piztu jendearengan. Nondik datorren? Argi dago. Ikustea besterik ez dago 1936ko gerrako kontuak oraindik ez daudela argi. Eta pentsatzen dugu hurrengo belaunaldiekin berdin gerta daitekeela. Beraz, informazio guztia bildu behar genuen. Eta horretarako oinarrizko tresnak erabili: elkarrizketak lekukoei, materiala batu, hemerotekak, epaitegietako dokumentazioa… Eta guzti horrekin zer egin? Bada, dokumentazio zentro sortu. Gure katea Errepublikarekin batera hasi zen, askatasunaren katea alegia. Momentu hartan monarkiarekin eta aginpide autokratikoekin nahikoa zela esan zuen herriak eta demokrazia ezarri nahi izan zuen. Orduan Francok eta enparauek moztu zuten libertate proiektu hura eta berriz ere autokrazia ezarri. Eta harrez gero autokrazia horrekin ibili gara, aldez edo moldez. Batzuetan bazirudien aldaketa etorri behar zela, trantsizioa etorri zen, diktadura ‘garbitu’ zuten, baina Euskal Herrian asko bizi gara oraindik ere askatasuna noiz helduko. Errepublikan sortutako askatasunaren aldeko ardatz hori oraindik ez da gauzatu. Historia horretan jardun nahi dugu.
Dokumentazio zentroa aipatu duzu, memoria historikoa gordetzeko lanabes nagusi gisa. Horrek esan nahi du luzera begira jaio den proiektua dela, ezta?
Dokumentazio zentro iraunkorra eta egonkorra sortu nahi dugu, bai. Orain arte ikertzeko ardatzak jarri ditugu: lehenengo urtean 1960tik gaur arteko errepresioa. Aurten 1936ko gudaren osteko errepresioa izango dugu ikergai nagusi, eta datorren urtean, seguruenez, torturaren gaiari helduko diogu, luze eta sakon. Eta aurrerantzean bestelako kontuak ere ikertu nahi ditugu, gure herrian errepresioaz aparte beste gauza batzuk gertatu direlako. Gaur Korrika pasatuko da hemendik. Korrika guk asmatu dugu, eta guk esatean gure herriak esan nahi dut. Ikastolak, berdin. Ekologiaren aldeko borroka. Nork itxiarazi zuen Lemoiz? Guk. Eta guzti hori dokumentatu beharra dago. Francoren diktadurako mundu beltzetik –non dena zen errepresioa, OJE, ezetz, abadeak... – gure herriak kolorezko mundutxo bat sortu zuen. Hor badago herri historia bat, eta hori dokumentatzea da Euskal Memoriaren erronka.
Zuek dokumentazio lan hori egiten duzue, herritarrengandik testigantzak eta materialak bilduz eta emaitza berriz ere herritarren esku utzi duzue liburu baten bidez.
Liburua eta orain baita webgunearen bidez –euskalmemoria.com–. Ideia da urte akabuan guk liburu bat kaleratzea, urte horretako lanaren laburpenarekin. Baina guk biltzen dugun informazio guztia webgunera igo nahi dugu, denen esku ipintzeko. Eta horretan ari gara. Pentsatu milaka argazki lortu ditugula eta bertan jarri nahi ditugula. Berdin testigantza eta elkarrizketekin. Hori da gure lana. Dena euskarri digitalean gorde eta herritar guztien esku utzi nahi dugu. Edonork erabil dezake, nahi duena egiteko: pelikula, nobela, herriko historia… Hor edukiko dute oinarri bat jakiteko zer gertatu zen eta herritarrek gertakizun hura nola bizi izan zuten. Hau ez da instituzioen edo enpresen ikuspuntua jasotzeko ahalegina. Orain arte historia egiterakoan jakintsu batek idazten du denon historia, milaka pertsonen historia. Nik uste dut hobe dela milaka pertsona horiek euren historia kontatzea. Eta, horrela, denon artean, historia bat izango dugu. Bakoitzak bere historia zatia kontatu dezala.
Dagoeneko liburu bat kaleratu duzue eta harridura eragin duen datua ekarri du aldean: 1960tik hona boterearen bortizkeriaren ondorioz 474 pertsona hil dira Euskal Herrrian.
Zenbaki ikaragarria da, bai, baina gehiago ere badago. Zenbat pertsona torturatu dituzten: ia 10.000; zenbat pertsonaren bila joan diren goizaldean etxera, eraman, desagerrarazi eta handik egun batzuetara jakin zein polizia-etxetan dauden: 50.000; zenbat pertsona kartzelaratu dituzten: ia 8.000. Zenbaki ikaragarriak dira, are gehiago kontuan hartuta gurea herri txikia dela, hiru milioi lagun baino ez. Uruguain, Argentinan, Txilen gertatutakoa, proportzioan, ez da handiagoa izan.
Gernika gelditu da botereak eragiten dituen gezur historikoen eredu gisa. ‘Gernika’ asko gelditzen zaizkigu argitzeko?
Dena dago argitzeko. Orain estalki modukoa dago errealitatearen gainean. Adibidez, estalki horren lehenengo gezurra izaten da irakurketa politikoak egiten direla. Bai, jakina, 1936ko gerra politikoa izan baitzen. Aginte faxista batek demokrazia erauzi eta sozialistak, abertzaleak, anarkistak, komunistak ‘kendu’ zituen. Eta horregatik geratzen den hori politika da. Oso inportantea da milaka ‘Gernika’ horiek argitzea. Hemen bertan, Larrinagako kartzela egon zen. Behin eta berriro kamioiak ateratzen ei ziren bertatik fusilatu behar zituzten pertsonekin. Nortzuk ziren pertsona horiek? Non hil zituzten? Non daude? Nortzuk ziren hiltzaileak? Eta hori Santutxutik atera barik. Eta hortik aurrera, Begoñako auzoetako zenbat lagun pasatu ziren kartzeletatik? Eta Gernika baino lehen, zer gertatu zen Elorrion, Berrizen, Durangon, Sestaon, Portugaleten? Eta faxistak sartu eta gero errepresioa barra-barra… Akaso badakigu Bilboko kartzelak non egon ziren? Guda amaitutakoan, Bilbo espetxe handia zen: Eskolapioak, Deustuko Unibertsitatea, Orue, komentua… Nork erabakitzen zituen Larrinagako fusilamenduak? 75 urte geroago, nola defenditzen dute egindako hori?
Hori horrela izanik ere, memoria historikoa bolo-bolo dabil politikarien eta hedabideen artean: Espainian legea dago, Eusko Jaurlaritzaren zerrendak… 
Argi eta garbi: instituzioek momentuz ez dute kontu honetaz gauza handirik esan nahi. Biktimen oroimenezko monumentu batzuk ipini dituzte, baina Algortan bezala, ‘gudaren ondorioz hildakoak’ aipatuz, alegia, xehetasunik gabe, denak berdinak izan balira bezala. Demokraziaren aldekoak eta Francoren aldekoak leku berean kokatzen dituzte. Eta suposatzen da hori ez zela horrela. Hain kontu oinarrizkoak nahasten hasten bagara, nora goaz?
Zuen proiektua handia, epe luzekoa da. Horretarako herritarren babesa behar duzue. Zelako erantzuna eduki duzue orain arte?
Ona. Bagabiltza. Guk dokumentazio zentroa sostengatzeko babesleak eskatu ditugu, urtean 65 euro emango dituzten babesleak. Horren truke babesleak liburua eta aldizkari bi jasoko ditu urtean. Eta beste aldetik, herri guztietan jendeari eskatzen diogu agertzeko, bere testigantza emateko. Horiek dira gure lanaren esparru nagusi biak une honetan. Alde batetik, proiektuari eusteko finantzazioa bermatzea eta, beste aldetik, garai hauek haien testigantzaz dokumenta dezakeen jendea bilatzea. Hasiberriak gara eta oraingoz ondo. Guk 6.000 babesle lortu nahi genuen baina orain pentsatzen ari gara 6.000-10.000 elkarrizketa egin beharko ditugula. Horretarako denbora behar dugu, boluntarioak eta denetariko lanak. Esfortzu kolektiboa egin behar dugu gertatutakoa ez ahazteko eta dokumentatzeko. Gerra zibila bizi izan zirenak gero eta gutxiago dira, hiltzen ari dira. Baina ondorengo urteak ere dokumentatu behar ditugu.
Arlo honetan lanean beranduegi hasi izanaren sentsazioa daukazue?
Trantsizioaren sasoian ziria sartu ziguten. Oro har, gizartek onartu zuen hainbat kontutan denbora eman behar genuela gauzak aurrera joateko. Olatu horretan denok sartu gara. Instituzioek adarra jo ziguten. Zapatero bera: bere aitita Madrilen hil zuten eta oraindik ez du ezer egin bere aititaren historia jakiteko. Hori bada Espainiako presidentearen jarrera, gainerako guztia folklore hutsa da. Eta hori PSOE da, Espainian 1936ko gerran hildako gehien sufritu zuen bigarren indarra, CNTren atzetik.
Memoria historikoa zelan entzuten da gazteen belarrietan? Ez dira haientzat antzinako kontuak? Zelan minberatu gazteak holako gaiekin?
Gazte jendearekin hitz egitean haiek ere ikusten dute kontu garrantzitsua dela. Baina, jakina, euren ‘denbora’ ez da berdina. Edonola ere, argi ikusten dute eurek egiten dutenaren lekukotza, testigantza utzi behar dutela. Gaztetxeetan egiten den lana, esate baterako: egin behar dituzte euren ‘aktak’, egiten dutenaren testigantza ematen. Bestela, urteak pasa eta instituzioek bakarrik emango dute gertatutakoaren berri. Baina hemen gizartearen aldeko lan gehiena herriak berak egiten du eta, askotan, ez da protagonisten ikuspegia inon gelditzen. Azken finean, memoria eragile kolektiboa da eta hori da gutxika-gutxika gauzatzen ari garena. Lan horretan gazteak ezinbestekoak dira, eurak ere lekukoa hartu beharko dutelako.
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago