Diego Guglielmi: “Gehiena asmatuta dago, beraz original eta dibertigarria izatea gustatzen zait” PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
Ander Barinaga-Rementeria-k idatzia   
osteguna, 2011 ekainak 30. 00:00

 

 

 

Euskaldun batekin maitemindu eta Verona alboko herri txiki batetik etorri zen Santutxura orain dela zortzi urte Diego Guglielmi izozkigilea. Ordutik hona haziz joan da bere izozki-denda. Jatetxe ezagunenetarako ez ezik santutxuarren gozamenerako ere egin eta saltzen ditu kalitate handiko izozkiak Gino anaia eta Alberto lagunarekin batera.

Zer dela eta zabaltzen du italiar batek izozki-denda Santutxun eta ez Bilbo erdigunean?
Santutxun izozki-denda zabaltzea oso garestia izan zen, pentsa Bilbo erdigunean. Nirea, izozki-denda baino ez da, ez dugu beste produkturik saltzen eta ez daukagu kafe-makinarik. Bilbo erdigunean izozki-dendaz gain, kafetegi edo jatetxea izan beharko litzateke bertako alokairu altuak ordaindu ahal izateko.
Santutxun ez ezik, beste hainbat jatetxetan ere jan daitezke zure izozkiak. Zelan lortu duzu hori?
Orain dela hiru urte atera nuen osasun erregistroa. Ordutik hona jatetxe askotatik deiak jasotzen hasi ginen. Norekin lan egin aukera dezakegu. Gainera eskaera asko ditugunez batzuei ezetza eman behar izaten diegu, eta hori krisi garaian, harro egotekoa da.
Santutxura etorri baino lehen, izozkigilea zinen Italian?
Ni ostalaritzaren mundutik nator. Izozkigile bihurtu den sukaldaria naiz. Egiten dakigun izozkirik onena ekartzea zen gure helburua. Egia esan, nahiko produktu ona egiten dugu. Italiako estandarren barruan ere, izozki-denda nahiko ona dugulakoan nago. Hemen izozki-denda asko daudela ikusi nuen, baina ez italiarrik. Aukera ona zela ikusi nuen.
Ezaguna egin zara edozein zaporetako izozkiak egiten dituzulako.
Gehiena asmatuta dago, beraz, original eta dibertigarria izatea gustatzen zait. Txakoliwia, mascarpolena, Idiazabal gazta zaporekoa, babarrun gorriak,  mortadela izozkia... azken hau egin genuenean txerritxoz mozorrotu ginen. Dibertitu beharra dago. Aste tematikoak antolatzen ditugu, San Tomasetan adibidez. Laster, Santutxuko jaietan, gaileten aste tematikoa antolatzeko asmoa daukagu.
Badaukazue beste sorpresarik gordeta Santutxuko jaietarako?
Gorrotxategi gozogile tolosarrarekin, bere turroi eta beste gozoekin izozkiak egitea hitzartuta daukagu Santutxuko Dendari Elkartearekin batera.
Uko egin al diozu noizbait izozki eskaeraren bati?
Behin, jatetxe bateko sukaldari bati ezezkoa eman nion arrautza gorringo gordinekin izozki bat egitea nahi zuelako. Hori oso arriskutsua da, salmonela kontuak direla eta. Orain dela gutxi legamiazko izozkia eskatu zidaten, legamia gordina urdailean sartzen badugu baina, puzteko arriskua egon daiteke. Izozkia eta alkohola ere ez dira oso bateragarriak alkohola ez delako izozten, baina posiblea da egitea.
Zein da Santutxun zaporerik eskatuena?
Adina, sexua, nazionalitatea eta beste faktore batzuen arabera aldatu egiten dira lehentasunak, baina dudarik gabe txokolatea da eskatuena. Euskaldunen artean nahiko arrakasta izan du Idiazabal gazta zaporekoak. Hego amerikarrek nahiago dituzte mahaspasadun rona bezalako zaporeak, Frantziarrek pistatxo zaporea eta alemaniarrek bainila zaporekoa. Pertsona zaharren artean azken zapore hau da ohikoenetariko bat, beraiek ‘mantekatua’ deitzen diote. Tutti fruttia ere oso gustuko dute aitona-amonek. Umeen artean txokolatea, pantera arrosa zaporekoa, nutella, congitoak...
Lehen izozkiak ikusgai zenituen dendan eta orain berriz ezkutatuta. Zergatik?
Begiekin jaten dugu maiz. Euskal Herriko izozki-dendetara sartu eta kolore aukera zabala daukagu aukeratzeko. Niri berdin dit, izozkiak ezkutatuta edukitzea. Nik jendeari zapore oneneko izozkiak eskaini nahi dizkiot. Atzera salto egin dut, makineria klasikoa erabiltzen dut produktu hobea eskaintzeko. Italian ere joera hau gero eta hedatuago dago.
Noiz ikasiko dugu amerikarrak bezala izozkiak urte osoan jaten?
Hemen, neguan izozki gutxi kontsumitzeko joera dago. Italian ere salmentak jaitsi egiten dira, baina ez horrenbeste. Neguan izozki-denda zabaltzea errentagarria ez zela ikusi eta maiatzetik irailera bitartean zabaltzen dugu orain. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 4etatik 9etara eta asteburu eta jaiegunetan ordutegi berbera daukagu, baina 12etatik 14etara ere zabaltzen dugu. Eguraldiaren arabera gainera, ordutegi hori zabaldu edo murrizten dugu. Onena jendeak telefonoz deitzea da.
Zurea familiako negozioa da anaiarekin egiten baituzu lan. Zelan konpontzen zara?
Primeran. Gino oso langilea da. D&G, Gelati di Disegno, deritzenak sortzen ditugu elkarrekin. Primeran etorri zait Italiatik hona etorri beharra. Alberto, Milaneko moda diseinatzaileak ere laguntzen digu dendan. Lantalde profesionala osatzen dugu.
Non jan duzu izozkirik onena?
Ez dakit, izozki-denda oso onak daude. Italian izozkiak aldatu egiten dira, iparraldetik hegoaldera. Hegoaldean izozki freskoagoa da, bero handiagoa egiten duelako eta bertan frutaz eginiko izozkiak dira ohikoenak, sorbeteak. Iparraldean krematsuagoak dira, mendiz inguratuta dagoenez behiak, arrautzak...baliabide gehiago daudelako. Italian, zoazen lekura zoazela izozki-denden maila oso handia da. Hiri guztietan dago izozki-denda historikoren bat edo beste. Egia da Italian, kontsumitzaileak eurak ere zorrotzagoak direla. Izozki egin berria eskatzen dizute. Baina fidelagoak ere badira, askatasun handiagoa ematen dizute lan egiterako orduan.
Italia aipatu duzula, izozkiak eskatzerako orduan, zein ezberdintasun nabarmenduko zenuke italiarren eta gure artean?
Italian barkilloa ez da horren garrantzitsua, bertan kartoizko barkilloa deritzona ematen dute eta izen handiko izozki-denda askotan tarrinan besterik ezin daiteke dastatu izozkia. Hemen ordea, barkilloak izozkiak berak baino protagonismo handiagoa hartu du, izozki bola txiki-txiki bat jartzen dizute izugarrizko kukurutxoan.
Camy, Frigo, Mico... horrelako izozkiak jaten dituzu?
Izozki industrial batzuk nahiko onak dira. Magnum izozkiak hatzak miazkatzeko modukoak dira. Gure izozkiek ordea, industrialek ez duten balio erantsi bat dute. Adibide bat jartzearren, gure marrubizko izozkien %70a fruta da, izozki industrialen kasuan baina, %3a baino ez da fruta. Denentzako tokia dago merkatu honetan. 
Etorkizuna? Zeintzuk dira zure hurrengo proiektuak?
Orain bezala haziz jarraitzea. Agian, lantokia handitzea. Baina espero dut Santutxun jarraitzea.
Eta zein amets duzu?
Euskara ondo ikastekoa. Klaseak emango dizkidan irakasle bila ari naiz.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago