…eta beste horrenbeste… PDF Inprimatu E-posta
Berton - Behetik gora
Lur Mallea-k idatzia   
asteartea, 2011 abenduak 13. 14:35

Berrogei urte bete ditu Gabriel Aresti ikastetxeak eta urteurrena borobiltzeko hainbat ekimen prestatu ditu zuzendaritza taldeak, besteak beste, ikasle eta irakasle ohien bazkari bat. http://garesti40.blogspot.com blogean aurki daiteke ospakizunen berri.

Maite Minguezek lan ugari du esku artean, urteurreneko ekintzen arduradun baita irakasle eta zuzendaritza taldeko kidea. Aurretik ditu prestatzeke argazkien bilduma eta kurtsoan zehar egitekoa den ikasle eta irakasle ohien bazkaria. Bitxia da baina 1971an Instituto de Enseñanza Media Femenino de Churdinaga izenarekin inauguratu zen ikastetxeko –Gabriel Aresti izena du 1979tik– argazki zahar gehiago bildu ditu berriak baino. “Eraikuntza uneko argazki ugari ditugu, kanpotik ateratakoak dira, eta kostata ari gara eskuratzen berriagoak edota ikasgela barrukoak”, diosku Maitek. Apurka nahi du urtemugaren harira sarean zabaldu duten blogean (http://garesti40.blogspot.com) denak erakusgai jartzea, eginiko ibilbidearen lekuko gisa. Argazki horien errepasoan ikusi ditugu Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetako irudiak urbanizatu baino lehen, 1983ko uriolen arrastoak, inauterietako mozorro alaiak eta beste hamaika une gazi-gozo erretratatuak.
Bazkaria da beste erronketako bat. Kurtsoan zehar egingo da, oraindik datarik zehaztu ez duten arren. Maiteren esanetan “ziurra da bazkaria” eta “nahi genuke 25.urteurrenean Kafe Antzokian egin genuena bezain hunkigarria izatea”. Orduan egin zen bezala, oraingo honetan ere ate irekiera egun bat antolatzea “ondo legokeela” uste du: “Deialdi zabala eginez ikasle, irakasle eta guraso ohiei”.

25.etik 40.urteurrenera
Aurrekaria badute Gabriel Arestin, 25.urteurreneko ospakizun handia. Fanfarriak eta txistulariak institutuko pasilloetan gora eta behera ibili ziren 1997an. Suhiltzaileek bitsez bete zuten jolastokia. Zelaian bazkaria izan zen eta ostean ikastetxearekin lotura estua zuten hamaika musika talderen kontzertu maratoia. 15 urte pasa dira harrezkero, “ez da hainbeste denbora” eta, Maiteren iritziz, “panorama erabat aldatu da”. D eredua ezartzea zen erronka orduan. Hori lortuta, orain, “helburua eleanitza” da euskara, gaztelania, ingelesa zein frantsesa lantzen baitira. 700 ikaslek egiten zuten egunero Artalandiora joan-etorria orduan, 400ek gaur egun. Esan bezala, aldaketa handiak izan dira azken 15 urteetan, ez badirudi ere.
Are aldaketa handiagoak, ikastetxearen hasierara jotzen badugu. Duela 40 urte Fullaondo eta Libano arkitektoek diseinatutako erakina –Eusko Jaurlaritzak eraikin berezitzat katalogatuta du– martxan jartzean, batxilerra eskaintzen zuen, gaztelania hutsez, neskentzat soilik. Aurrerago egin zen ikastetxea mixto, BUP ezarri zen eta euskarak bere lekua egin zuen –irakasle eta gurasoen lan handiari esker Bilbon aitzindari izan da euskarazko Bigarren Hezkuntzan–. Institutuak euskararen normalkuntzan jorratutako ibilbide luzean, Euskara Batzordearen eta zentroko taldeen “ezinbesteko lana” azpimarratzen du Maitek: “Gure premia euskaraz bizitzea baita oraindik ere”. 80ko hamarkadan, 12.000 ikasle pasa ziren Gabriel Arestiko ikasgeletatik, mahatsorriak asko eta asko. Egun, DBH eta batxilerra eskaintzen ditu zentroak.

Egindakoak
Irailean, kurtso hasierarekin bat, ‘1971-2011… eta beste horrenbeste…’ zioen pankartak eman zien ongietorria ikasleei itsasontzi itxurako institutuaren teilatutik eskegita. “Hainbeste gauzarekin, ez daude urteurrenean oso inplikatuta, ikasle nagusienak gehiago enteratu dira”, Maitek dioenez. Eta ez da ahalegin faltagatik, institutuak logo berria estreinatu baitu eta marka liburu bana oparitu baitie. Aurrerago pin edo intsignia bana. Gainera, tutoreek klasez klase izan dute mintzagai urteurrena eta, besteak beste, Bernardo Atxagak institutuan irakasle zela, 1979an, eginiko zentroaren izena aldatzeko eskaria. Hori da, blogean aurki daitekeen bitxikerietako bat. Eskaera egin zueneko klaustroko akta, hain zuzen ere, Maitek hizkiz hizki transkribatua. “Anekdota oso polita”.
Pozik dago zuzendaritza taldea urteurrenaren aurrean, horregatik Gabriel Aresti ikastetxea zoriontzea besterik ez zaigu geratzen. Eta beste horrenbeste bete ditzazuela! Zorionak eta biba zuek!

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago