| MIREN JAIO: “Polita izan da gure ulertzeetatik edota gaizki-ulertzetatik hastea” |
|
|
|
| Berton - Bakarka | ||||||||||
| Itxaso Perez/Iñigo Azkona-k idatzia | ||||||||||
| osteguna, 2011 maiatzak 19. 15:38 | ||||||||||
|
Eraldatzen doan museo modernoko hiri honetan bada artea beste era batera ulertzen duen jendea ere. Solokoetxen bizi den Miren Jaio bermeotarrak auzoan bertan leku aproposa aurkitu du proiektu kolektiboa aurrera eramateko: ‘Bulegoa zenbaki barik’, ezagutzarako eta arterako bulegoa. Solokoetxe kaleko 8. zenbakian dagoen ‘Bulegoa z/b’ proiektuan ez zaude zu bakarrik.Lau lagun gara eta bakoitza arlo batetik dator. Bea Cavia teoria sozialetik dator. Klaseak ematen ditu Soziologia sailean, Izaera Kolektiboen ikerketa zentroan, EHUn. Lehendik ezagutzen genuen elkar bere saileko jendea arte munduko jendearengana hurbildu baita. Isabel de Naveran berez Arte Ederrak ikasitakoa da eta ikertzaile moduan aritu da arte eszenikoetan eta dantza munduan. Eta Leire Vergara eta biok ikusizko artetik gatoz, bera komisariotzatik eta ni kritikatik. Laurok batu ginen orain dela urte bete. Ordura arte bakoitzak bere aldetik egiten zuen lan eta ikasi. Elkartzean hasi ginenetik taldean egiten dugu lan, irakurketa taldetan. Zerk bultzatu zintuzteten horrelako leku bat zabaltzera? Gogoa genuen gure lana konpartitzeko, leku fisiko bat edukitzeko, eta hortik aparte programa bat egiteko. Gure hasierako ideia bulego bat alokatzea zen, egia esan, ez genekien non. Kontua da alboko kalean Leire bizi dela eta ni Zabalbiden bertan. Orduan, era naturalean ailegatu zitzaigun aukera orain dugun lokala alokatzeko. Lehenago ile-apaindegia izan zen, eta lehenago ultramarinosa, baina justu-justu aurreko sei hilabeteetan ETB3ko Burp programakoek erabili zuten saioa grabatzeko. Gure asmoa zen auzo etxeetan eta horrelako lekuetan egitekoak ginen ekitaldiak beste leku batean egitea. Eta derrepentean dena anbizioa zen, lana; errespontsabilitatea batetik baina baita aukera be. Eta jo eta ke, eskatu genion diru-laguntza Eusko Jaurlaritzari, jaso genuen eta horrela hasi ginen. Azaroaren 12an inaugurazioa egin genuen, Gora Japon musika taldea gonbidatu genuen eta auzo elkarteko Yolanda Pereñari eskatu genion bisita gidatu bat egiteko auzoan zehar, oroitzapenak, lekuak, lokal honen izaera, istorioak… kontatzeko. Nahiko jende batu zen, badakizu, horrelako gauzetara… Zelako funtzioa betetzen du ‘Bulegoa z/b’-ek? Gure asmoa zen, batez be, hausnarketarako leku bat egitea. Hainbeste dira artea erakusteko guneak, baina gaur egun, artea ez da hori bakarrik. Demagun, artea kateko ekoizpena edota sistema dela, bada, erakusketako momentua bakar bat baino ez da. Hor tartean, ikasketatik horrainoko tartean, gauza asko daude. Oso gai espezializatua da zuena. Bai, nahiko espezializatua da. Auzoko jende gutxi etorri zaigu, lantzean behin auzo elkartekoak. Beno, espezializatuta gauden arren, arlo asko ukitzen ditugu. Arte munduko jendea, dantza munduko jendea, arte plastikoetan ibiltzen den jendea, musika esperimentalean dabilena… etortzen da. Gaur egun, dena nahiko elkar lotuta dago. ‘Formagabeko ezagutza forma’ programarekin hasi zineten. Zelan joan da? Oso barregarria izan zen hasieran. Lau lagun ginen eta pentsatzen hasi ginen ezagutza, forma, performance, ikerketa, ikerkuntza… horrelako terminoen inguruan. Bada, ez ginen ados jartzen ezertan ere. Ordun konturatu ginen baten ezagutza, edota formaz ulertzen zuen hori, ez dela besteak ulertzen duena. Horren arrazoia diziplina ezberdinetatik gatozela da. Ez hori bakarrik, azken baten bakoitza subjektu bat da. Lortu dituzue esanahi komunak? Pentsatu genuen polita zela gure ulertu edota gaizki-ulertzetatik hastea eta kontzeptu batzuk finkatu baino, horren inguruan sortzea eztabaida, eta jendea gonbidatzea horretaz eztabaidatzera. Gure artean hasi ginen, ‘informal’ hitzari buruz hausnartzen, alde batetik formarik gabeko zentzu hori duelako, erdarazko informe ere izan daiteke, hau da, informazioa lortu. Kontenedore huts moduko bat lortu nahi genuen. Itzulpengintza kulturala landu duzuenean gonbidatu asko izan duzue. Alemanian errefuxiatu politikoa den Irakeko Hiwa K. artista kurduarekin eta Aneta Szylak komisaria poloniarrarekin hasi ginen. Hurrengo egunean Pedro G. Romero gonbidatu genuen, artista eta flamenkoan aditu handia. Beren atzerritartasunaz jolastuz, itzulpengintza kulturala landu genuen, bidean galtzen diren gauzei buruz hitz eginez; zelan, txarto-ulertuak, ez-ulertuak gertatzen diren. Eta ikusi genuen Pedrok azaltzen zituen klixeak zelan Hiwak desmuntatzen zituen. Bazen beste gonbidatu bat, Marysia Lewandowska, jatorriz poloniarra baina orain zortzi urte Londresen bizi dena. Betidanik egin du lan autoriaren inguruan; digitalizazio prozesuek autoria kontzeptua ondasun pribatuarekin zelan elkar lotzen duten aztertu du. Berak digitalizatu egiten ditu lehen fabriketan grabatutako antzinako irudiak, eta gero sarean eskegitzen ditu. Belgradetik Ana Vuyanovic eta Marta Popidova etorri ziren, bertan aurrera ateratako proiektuak kontatzen. Aipatu nahiko nuke Isidoro Valcarcel 75 urteko artista. Beste ogibide bat du, eta artista legez ez ditu bere artelanak saltzen apenas. Gizon harrigarria da. Kanpoko jendea ekarri duzue. Ospe handikoak al zarete? Urteetan eraikitako kredibilitatea bada. Gure asmoa da, gutxi garenez, hemen sarea sortzea, ekintzak, eta taldeka lan egitea… Datorren astean irakurketa saio batzuk aurkeztuko ditugu. Gure ikerketa prozesuak azalduz ere joan nahi dugu. Zuen programazioan ‘zine ilegala’ edota ‘kode irekian egina’ agertzen da. Zer da zinea ilegala? Betiko zinekluba: pelikula eta solasaldia. Herri bakoitzean ilegaltzat zer ulertzen den oso ezberdina izan daiteke. Webgunea hiru hizkuntzetan duzue. Hasieratik hartu genuen erabakia izan zen hori. Bob da gure lagun bat, itzultzaile lanetan dabil, eta berak lagundu zigun. Liburu batzuk oparitu zizkigun orain bulegoan ditugunak. Gehienak ingelesezkoak dira. Horrela da, nahi eta nahiez.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||||



