Zoragarria PDF Inprimatu E-posta
Berton - Batu gurera!
L.M./IƱigo Azkona-k idatzia   
asteartea, 2012 urtarrilak 31. 01:00

Ume eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.

Santutxuko Familia Elkartea pozik dago aurtengo Sei Izar Herri Krosarekin. Beharrezkoa den gutxiengo finantziazioa bermatuta, eguraldia eta partaidetza izaten dira antolatzaileen burukomin nagusiak. Bada, eguraldia erabat alde izan gabe –ateri egon zen ume eta gazteen frogan eta etenik gabeko zirimiria bota zuen helduen frogan– partaidetza sekulakoa izan da. Guztira, 100 umek eta gaztek eta 700 helduk eman zuten izena. Kopuru ā€œzoragarriaā€, antolatzaileen esanetan. Zenbakietaz haratago, kirolarien jarrera goraipatzen du Familia Elkarteko Albertok era berezian: ā€œIzen emate unean, korrikalari askok eskerrak eman zizkiguten krosa urterik urtera antolatzen jarraitzeagatik, jabetzen dira horrelako lasterketa bat antolatzeko dugun zailtasunazā€.

Izan ere, lan eskerga dago Sei Izar Herri Krosaren atzean, 100 bat auzotarren lan boluntarioa. ā€œGoizeko bederatzietatik ibiltzen gara irteera prestatzen, kaleak trafikoari mozten, korrikalariak zenbatzen… Iker Gamindek, esaterako, bi ordu ematen ditu mikrofonotik hitz egiten informazioa ematenā€. Udaltzaingoak eta Bilboko Udalak aurten krosean azaldu duten prestutasuna ere oso baikorki baloratu du Familia Elkarteak.

Jon Martin, 1go haur kategorian
Iaz bigarren geratu zen Jon. Aurten, berriz, atera du arantzatxoa, baina ez gogor ahalegindu gabe: ā€œHor egon gara, lehian, esprintatzenā€. Forman mantentzeko parte hartzen du urtero krosean, gustura gainera ā€œjendearen animoengatikā€. Izan ere, irteera-helmugatik hurbil bizitzeak abantailak ditu, familia bertan izan baitzuen. Zirimiriak bustitako errepidea ez zen arazoa izan Jonentzat korrika egiterako orduan. Ezta futbolean egiten duenean ere. Hurrengo urtean ā€œtituluaren defentsaā€ egingo du.

Claudia PeƱas, 1go haur kategorian
Belauneko mina eta zapatila zaharrak ez ziren Claudiarentzat traba izan helmugan lehen neska izateko. Iaz bezala. ā€œZapatilak gastatuak ditut eta frenatu egin behar izan dutā€, zioen lasterketa bukaeran. Ez zegoen erabat pozik eguraldi euritsuagatik espero baino haur eta gazte gutxiago elkartu zirelako. Eta, batik bat, neska gutxi. ā€œFaltan ditut neskak. Bi lagunekin lotuta egon naiz gaur, baina ez dira etorriā€. Kontuak kontu, Claudiak korrika jarraituko du: ā€œHurrengo urtean berriroā€.

Josu Amutio, 1go senior kategorian
2005etik sei aldiz irabazi du Josu Amutiok Sei Izar Krosa. 2009an ezik, gainontzeko urteetan lehenengo izan da beti. Aurten, erraz garaitu du. Bigarrenari alde handia atera arren, probaren ā€œgogortasunaā€ azpimarratzen du berak: ā€œEuriagatik apur bat deserosoa izan da, gainera Txurdinagako parkeko bihurguneetan laban egin dutā€. Ez du kexatzeko arrazoirik. 2011n Euskadiko Maratoi txapeldun izan da eta Espainiako Txapelketan lehen 20 korrikalarien artean geratu da. Otsailean, Espainiako Maratoi Erdian lehiatuko da.

Mari Karmen Gartzia, 1go senior eta beterano kategorian
Asfaltoan gustura ibiltzen da Mari Karmen eta zer esanik ez Santutxu-Txurdinagakoan, astean hiru bide entrenatzen baita basauriar hau gurean. Iaz bezala aurten ere lehenengo geratu da eta ez emakume beteranoen artean soilik, seniorren denbora ere ondu baitzuen. Zornotzako Nazioarteko Krosean parte hartu ostean, Bizkaiko Kros Txapelketa prestatzea da bere hurrengo helburua. ā€œNire kategorian, 45-50 urte bitartekoan, irabaztea espero dut. Gero Euskadikoa dator, hori zailagoa da. Ahal dudan ondoen egingo dutā€.

Katsumi, azken korrikalaria
Ez zuen irribarrerik galdu Katsumi japoniarrak helmugan azkena izateagatik. Nekatuta iritsi zen, oso. Ibilbidearen ā€œgogortasunazā€ eta ā€œzailtasunazā€ ohartzean ā€œpresarik gabeā€ korrika egitea erabaki zuen. Jendearen animo oihuak lagundu zioten, batik bat, azken aldapa igotzen. ā€œVenga, vengaā€, esaten zioten errepide bazterrean pilatutako auzotarrek. Bere senar santutxuarrak ere lagundu zion azken metroetan. Mendian ibiltzera ohituago dago Katsumi errepidean korrika egitera baino. Ez du alferrik Fuji mendia bi aldiz igo.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago