Elkartea
Olentzero Mahatserrian PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Elkartea-berriak
Administrator-k idatzia   
asteazkena, 2011 abenduak 21. 15:22
Olentzero Mahatserritik pasatuko bi egunetan, beraz adi egon.
Solokoetxetik, abenduaren 23an. Informazio gehiago kartelean dudue.
Santutxutik, abenduaren 24an. 17:00etan Basarrate plazan.
Eguberrion eta urte zoriontsua opa dizuegu Iker, Benito, Lur eta Aitor.
From Drop Box
 
Kepa Mallea gogoan PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Elkartea-berriak
Asapala-k idatzia   
astelehena, 2011 azaroak 14. 19:47

Egun tristea gaur Santutxun, pertsona baten eroaldiak hainbat zauritu utzi dizkigu eta Kepa Mallea laguna kendu digu.

Auzune honetako euskaltzaleon lagun euskaltzalea gure Kepa beti. Karmelo Ikastolan lanean ezagutu dute askok, eta auzoko bizitzari ere euskararen kolorea eman izan dizkio Kepak urteetan. Asapala euskara elkartean Berbalagun jardundako momentuak eta gure proiektuetan emandako laguntza eta animoak ditugu gogoan bereziki.

Eskerrik asko, Kepa, eta beti arte. Aurrerantzean ere euskararen kolorea zabaltzen lagunduko digute zure irribarreak eta zure adoreak.

Besarkada handia daukagu Lur alabari emateko, gure Berton aldizkariko zuzendari lagun eta lankideari, eta besarkada berean batu gura ditugu Miren eta Itsaso ama-alabak ere. Zeuekin gaituzue.

 
33. Sei Izar Herri Krosa PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Elkartea-berriak
Administrator-k idatzia   
asteartea, 2011 urtarrilak 25. 14:57
33. Sei Izar Herri Krosa
Sei Izar Herri Krosa_33
 
Karmelo Elorriaga hil da PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Elkartea-berriak
Asapala-k idatzia   
larunbata, 2010 maiatzak 08. 14:40

Karmelo Elorriaga

Atzo, maiatzak 7 Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo lako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik.

Berariaz estimatzen diogu Karmelori BegoƱako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna.

Doazela hemendik gure eskerrik bihotzekoenak eta dolumin sentituenak familia eta lagunentzat, IƱaki Aurrekoetxea lagunak atondu dituen bertso hauekin:

Gaur umezurtzak atara dira
Arbolantxako bidera,
egun tristea da Goikoetxen
ta eupada emotera.
Euskerea be erein zendun zuk
eingo ez dau ba aurrera!
Oin zoaz trankil ta mahatsorrion
Agur Jaunagaz batera,
santaeskean joango gajatzuz
barriro eskertutera.Ā Ā 

Eskerrik asko Karmelo.

 
Fermin Etxegoien, Irakurlearen Tartea PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Elkartea-berriak
Administrator-k idatzia   
astelehena, 2009 abenduak 14. 14:41

Abenduaren 16an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urteko zikloari amaierari emateko, gidatuko duen moderatzailea Katixa Agirre izango da.

Eta aurtengo zikloari bukaera emateko Fermin Etxegoien oiñatiarra etorriko da  Autokarabana liburuarekin.Autokarabana

Hona hemen liburuaren aurkezpena.

Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.

Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa. 

 

Gogoratu beraz, abenduaren 16an, arrastiko 20:00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Moderatzailea: Katixa Agirre

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 18

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: