Irakurlearen Tartea
Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Administrator-k idatzia   
osteguna, 2010 maiatzak 06. 13:01
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKnLoiolako Hegiak
LOIOLAKO HEGIAK
IMANOL MURUA URIA


2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira.
“Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da Imanol Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna.
Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan.
Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta.
 
URRE URDINAREN LURRINA, JURGI KINTANA PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Administrator-k idatzia   
osteguna, 2010 apirilak 15. 12:37
Apirilaren 28an, eguaztena, arrastiko 20:00etan,Txurdinagako AEKn
URRE URDINAREN LURRINA
JURGI KINTANA

Saiakera lanetara joko dugu oraingoan Tartean, eta Jurgi Kintana (Bilbo 1975) mintzakide, eta mintzagai Urre urdinaren lurrina:?Euskal idazle galduaren bila (1810-1940)  liburua.
Liburuaren abiapuntua Volgako Batelariak blogean plazaratutako auzi batean oinarritzen da, hain zuzen, idazle batzuek kexu ziren euskaraz, orain arte behintzat, ez dela maila jasoko literatur tradiziorik izan. Esaterako, XIX. mendean Rimbauden pareko euskal poetarik izan ez zela adierazten zen, bertan.
Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940) liburuan galdera batzuk plazaratzen ditu egileak: Eta oker baleude? Gure literatur tradizioak uste duguna baino gehiago gordeko balu? Ez ote zen existitu 1810-1940 artean gerora ahantzita geratu den puntako euskal idazlerik? Hari horiei tira egin eta bilaketa bati ekiten dio liburuak.
Saiakera interesgarri honen abiapuntua hor. Ibilbidea interesgarria, eta gaiak askoz gehiago emango duelakoan, Apirilaren 28an gurekin izango dugu Jurgi.
 
VIKINGOEN SORTERRIRA, XABIER MENDIGUREN ELIZEGI PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Administrator-k idatzia   
osteguna, 2010 martxoak 18. 13:50
Martxoaren 24an, eguaztena, arrastiko 20:00etan,Txurdinagako AEKn
VIKINGOEN SORTERRIRAVikingoen sorterrira
XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Xabier Mendiguren ezaguna dugu aspalditik, bere liburuez mintzo zein ikusle eta partaide ere izan dugu behin baino sarriago. Vikingo kontuekin dator oraingoan, Vikingoen Sorterrira ipuin bildumarekin hobeto esanda. Zazpi ipuinek osatzen dute bilduma, kontraesanen inguruan eratuak: aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larribaten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola astu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gaztea...
XMEk zer irakurria eta zer jorratua dakarkigu berriro. Hilaren 24an Katixa Agirrerekin eta gu guztiokin Santutxuko AEKn.
 
Edorta Matauko (itzultzailea) eta Petra Elser, Irakurlearen Tartea PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Administrator-k idatzia   
osteguna, 2010 otsailak 04. 12:41
Lagun armatuaOtsailaren 24an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKn
LAGUN ARMATUA
EDORTA MATAUKO (ITZULTZAILEA) / PETRA ELSER


Ez ohiko saioa izango dugu hil honetan, idazlea bera ez da
etorriko, izan ere liburu honen egilea, Raul Zelik alemaniarra
da eta alemaneraz idatzi zuen liburua.
Lagun armatua euskaratuta dago berriz, Edorta
Mataukok
egin ditu itzulpen lanak eta bera izango da gurekin, baina ez
bakarrik. Edortarekin batera Petra Elser dator, Petra alemaniar
euskaldunak Zelikekin batera itzuli zuen Sarrionaindiaren Lagun izoztua alemanierara,
eta obra zein egilea bera ondo baino hobeto ezagutzen ditu.
Nobedadea beraz Tartean, lehenengo aldiz beste hizkuntza batean idatziriko
obra baten itzulpena hartuko dugu mintzagai. Lan horretan Uxue Alberdik
gidatuko gaitu. Ez dezagun pentsa hala ere, obra hori urrunekoa dugunik.
Alemanieraz idatzita baina Euskal Herria du mintzagai liburuak. Irakur dezagun
Txalapartakoek eman diguten laburpena:
Liburu honetako protagonista, Alex, Bilbora itzuli da, lehenago oporrak
igaro ohi zituen hirira. Itzulerak iraganarekin jarriko du aurrez aurre;
lekuak, kantak, lagunak… eta itxuraz amaierarik ez duen gatazka. Baina, batez ere, Zubietarekin jarriko du
aurrez aurre. Aspaldiko laguna, Joseba Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zionetik sasian dabil.
Poliziaren esanetan, egun ETAko buruetako bat da; Europako terrorista bilatuenetako bat, baina, aldi berean
edo oroz gain, Alexentzat iraganeko laguna da Zubieta.
Penintsula zeharkatzen laguntzeko eskaria jasoko du Alexek eta, zalantza politikoak gora behera, adiskide
zaharra laguntzeko beharra sentituko du. Hala, bada, klandestinitatearen beldurrek, lagunaren uste politikoen
tinkotasunak eta aspaldiko oroitzapenek goitik behera inarrosiko dute seiehun kilometro luzetan.
Europaren bihotzetik euskal gatazkaren muinera jo du Raul Zelikek. Road movie edo eta eleberri beltz
baten jantzian, esangura politiko sakona duen liburua utzi digu alemanak.
Interesgarria, ezta? Badakizue beraz. Otsailaren 24an hitzordua dugu Edorta Matauko eta Petra Elserrekin.
 
Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutia, Irakurlearen Tartea PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Administrator-k idatzia   
asteazkena, 2010 urtarrilak 13. 14:26

Urtarrilaren 27an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urteko zikloari hasiera emateko, gidatuko duen moderatzailea Uxue Alberdi izango da.

Ihes ederra

Hona hemen liburuaren aurkezpena:

Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren «Ihes ederra» komiki-eleberria argitaratu berri du Alberdaniak. Bi istorio paralelo kontatzen ditu baliabide literario eta artistiko ugariz baliatuta. Istorioaren eta egituraren berezitasunak liburuak eskain ditzakeen irakurketa maila ezberdinekin bat egiten du.

«Komikia, poesia, prosa... erabiltzen dugu; gero guk `tarteak' deitzen ditugunak ere hor daude, ezezagunak izan daitezkeen gaiei buruzko erreferentziak eskaintzen ditu, irakurketa bideratzen du», azaldu zuen Alain M. Urrutia margolariak aurkezpenean.

«Ihesa beti ederra da», adierazi zuen Urrutiak. Ihesa, eleberriak aurkezten dituen bi alderdietan, maitasunean edo bikote harremanetan eta politikan. Liburuan jorratu diren bi eremuetan konkistak dituen berdintasunak ere atzeman daitezke: dela, liluraren bitartez pertsona bat menderatzea, dela herri eta kulturen artean gertatzen dena, bi arloen arteko paralelismoak eginez.

Lanaren egiturak gaur egungo gizartearekin bat egiten duela ere nabarmendu zuen Hedoi Etxarte idazleak: «Distrakziorako ohitura handia dago gaur egungo gizartean, eta gure liburuaren estetikak horrekin bat egiten du». Ikus-entzunezkoa jaun eta jabe den gizarte honetan, egileek ere joera horri heldu diote, izan ere, liburua osatzen duten irudiak lengoaia zinematografikoaz baliatzen dira.

Gogoratu beraz, urtarrilaren 27an, arrastiko 20:00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Moderatzailea: Uxue Alberdi
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 3

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: