Elkarrizketak
|
|
Aiora Sedano ‘Sentimenduetatik, Aristides Vargasek lan egiteko modu berria ekarri du Kukubiltxora’ |
|
|
|
|
Berton -
Bakarka
|
|
Arrate Diez-k idatzia
|
|
larunbata, 2008 azaroak 01. 20:20 |
Aiora Sedano aktoreak Barakaldoko antzerki eskolan egin zituen ikasketak. Hiru urte dira gurean bizi dela eta bost urte dira Kukubiltxo antzerki taldean dabilela. ‘Haritzaren azalera zehatza’ izena du Kukubiltxo antzerki taldearen azken lanak. Aldaketa sakonak ekarriko dizkio taldeari proiektu berriak. Kukubiltxok, 30 urtez haurrentzat antzezten aritu eta gero, helduentzako egin duen estreinako obrako protagonista da. Azaroan 17 eta 18an Arriaga Antzokian egongo dira. Otsailean estreinatu zuen Kukubiltxok antzezlan berria, lehenengoz Kukubiltxo taldeak nagusientzat antzezlan bat, nola sortzen da proiektua? Kukubiltxok lan metodoa aldatzeko gogoa zeukan. Lan egiteko era eraldatu nahi zuten. Orduan Aristides Vargas zuzendari argentinarra ezagutu zuten. Berarekin ikastaro batzuk egin eta liluratu egin ginen bere lanarekin. Bere egiteko moduarekin maitemindu ginen eta azkenean Kukubiltxok Aristidesi lan berri batean elkarrekin sartzeko eskaini zion. Berak baietz esan zuen eta horrela hasi zen. Aldez aurretik ez zegoen definituta helduentzako izan behar zuenik. Lanean hasi ginen berak proposatutako ariketa batzuekin. Ariketa horien bitartez eszenak sortzen joan ziren. Prozesuan konturatu ginen kontatu nahi genuena ez zela umeentzako, helduentzako baizik.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Aitor Elizegi “Datorren belaunaldia izango da benetako protagonista sukaldaritzaren historian” |
|
|
|
|
Berton -
Bakarka
|
|
Arrate Diez-k idatzia
|
|
asteartea, 2008 irailak 30. 22:22 |
|
 Egun Marurin bizi den arren ez ditu ahazten Santutxuko bizipenak Aitor Elizegi sukaldari mahatsorriak. Bere anaia eta Guillerekin batera dituen Bilboko eta Zamudioko jatetxeek utzi dioten tartetxoa aprobetxatu dugu eta aurtengo Aste Nagusiko pregoilariarekin izan gara. Slow food mugimenduarekin hiruzpalau urte lanean daramatza eta itxuraz haratago doan sukaldaritzari buruz galdegin diogu txefari. Argazkiak: Iñigo Azkona Nola hasi zinen sukaldaritza munduan? Duela hogeita bi urte hasi nintzen, egia esan, nik Arte Ederrak edo kazetaritza egin nahi nuen baina komentatu ziguten ostalaritza bogan zegoela eta hara animatu ginen beste lagun bi eta ni. Galdakaon zabaldutako eskolara joan ginen eta eskola horretako bigarren promozioa izan ginen. Gu jolasean hasi ginen sukaldaritza munduan, modu polita da hasteko. Oraindik ez genekien euskal sukaldaritza berriaz ezer, mugimendu garaia izan zen sukaldaritzaren historian eta Europa pil-pilean zegoen. Gu hasi ginenean Ferrán Adriá, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi... horien guztien hasiera bizi izan genuen. Izugarrizko urteak izan ziren, ondoan izan genituen proiektu horiek eta seguruenik datozen urteetan nabarituko da. Eta eskolatik nora jo zenuen? Ertzilla hotelean Bermeo jatetxea zegoen eta han praktikak egiten hasi ginen, bi urte eman genituen lanean bertan. Handik urte betera Alacant aldera jo genuen baina ez zitzaigun asko gustatu eta buelta hartu genuen. Ni Galdakaoko Aretxondo jatetxean hasi nintzen beharrean. Sei urte eman nituen bertan, ondoren Plentziako jatetxea zabaldu nuen.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Marta Ubieta: “Opera eta musika klasikoaz gozatzeko ez da musikan aditua izan behar” |
|
|
|
|
Berton -
Bakarka
|
|
Zihara Aranbarri-k idatzia
|
|
ostirala, 2008 abuztuak 01. 00:00 |
|
Marta Ubieta soprano mahatsorriak urteetako lana egin ostean 2008ko urtarrilean ABAOk antolatuta Mozart-en Cosi fan tutte laneko Despina pertsonaia interpretatu zuen mundu mailako izarrekin elkar-lanean eta Euskaldunan, Bilbon bertan, etxean. Zergatik egin zinen soprano? Beno, hori ez da aukeratzen. Bakoitzak ezaugarri jakin batzuk dauzka jaiotzetik eta nik uste dut horren arabera aurrera egiten dugula bizitzako arlo desberdinetan, nik ahots egokia daukat lan honetarako, musika gustuko dut… Baina zer diozu profesio gisa? Ah! Ba begira, nik uste erabaki argia ez zela izan, hau da, inoiz ez dut argi izan ‘soprano izan nahi dut.’ Gutxinaka, egoera moldatuz joan zen eta ohartzerako ezin nuen erabakirik hartu. Lan bat bestearen atzetik lotzen hasi nintzen, leku askotatik deitzen zidaten… eta konturatzerako zaletasuna ogibide bihurtzen zaizu.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Andoni Olivares: “Arriagan beste areto txikiago bat zabalduko dugu" |
|
|
|
|
Berton -
Bakarka
|
|
Ane Zabala-k idatzia
|
|
igandea, 2008 ekainak 01. 00:00 |
|
Azken sei urteotan Andoni Olivares mahatsorria Arriaga antzokiko programazio zuzendaria dugu. Bilborock aretoaren sorreran ere izan zen eta antzerki munduan badira urte asko dabilela, Albeniz antzokian hasi baitzuen bere ibilbidea. Arriaga Antzokiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. 2002. urtetik Arriaga antzokiko programazio zuzendaria zara. Noiztik datorkizu antzerkiko zaletasuna?
Txikitatik datorkidan zaletasuna da. Gaztetatik mugimendu kulturalen inguruan ibili izan naiz. Nahi gabe dinamika baten sartzen zara eta urteak pasatu ahala Arriaga antzokian amaitu dut. 1986an Arriaga antzokia berriz zabaldu zenean hemen izan nintzen. Baina aurretik Albeniz antzokian izan ginen. Gazte asko ez duzue antzokia hura gogoratuko, Fernandez del Campo kalean. Horren ostean, Bilboko Udalak Ayala antzokia hartu zuen bere gain eta han ere ibilitakoa naiz. Gero 1986an Arriaga antzokia berriz zabaldu eta bertara etorri nintzen. Arriaga antzokiak 1983ko uholdeak izan eta gero itxi egin behar izan zuen. Hiru urtez zarratuta egon zen. Ikaragarrizko obra egin zuten antzokian.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Krisia, lanketa ideologikoa egiteko eta sistema bera iraultzeko unea da |
|
|
|
|
Berton -
Bakarka
|
|
Itxaso Perez-k idatzia
|
|
astelehena, 2008 martxoak 03. 04:00 |
|
Gaztea, Otxarkoagakoa, hainbat gizarte taldetako partaidea eta arkitektura ikasia. Hain zuzen, ikasle zela hasi zen etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduan. Baita, arkitektura sozialistaren gaia lantzen ere.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 7 Zenbatetik 10 |