Karmelo Elorriaga hil da PDF Inprimatu E-posta
Elkartea-berriak
larunbata, 2010 maiatzak 08. 14:40

Karmelo Elorriaga

Atzo, maiatzak 7 Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo lako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik.

Berariaz estimatzen diogu Karmelori BegoƱako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna.

Doazela hemendik gure eskerrik bihotzekoenak eta dolumin sentituenak familia eta lagunentzat, IƱaki Aurrekoetxea lagunak atondu dituen bertso hauekin:

Gaur umezurtzak atara dira
Arbolantxako bidera,
egun tristea da Goikoetxen
ta eupada emotera.
Euskerea be erein zendun zuk
eingo ez dau ba aurrera!
Oin zoaz trankil ta mahatsorrion
Agur Jaunagaz batera,
santaeskean joango gajatzuz
barriro eskertutera.Ā Ā 

Eskerrik asko Karmelo.

 
Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria PDF Inprimatu E-posta
Irakurlearen Tartea
osteguna, 2010 maiatzak 06. 13:01
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKnLoiolako Hegiak
LOIOLAKO HEGIAK
IMANOL MURUA URIA


2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira.
“Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da Imanol Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna.
Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan.
Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 9 Zenbatetik 60

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

  • Kamerun hurbilago
    Ekain eta uztailean Faustine egongo da gurekin ikasten Gurutzetako...
  • With his boots on
    Beste horretan hitz egin nizuen berataz eta zeukan bizitzeko gogo...
  • Aulki Hutsak
    Debagoienetik fan nintzan baina ez guztiz, agindutakoa zor. Gai delikatu...
  • Herritarrentzat, herritarrekin
    Udaltop jardunaldietan parte hartu dut joan den astean. Nahi baino...
  • Opiophobia
    Aurreko testuan morfinaren aldeko apologia egin ostean, oraingo honetan munduanĀ farmako...

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: