Aritz Etxebarri: Estandar bat behar dugu, ‘hau sagardoa da’, esateko PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
Lur Mallea-k idatzia   
osteguna, 2011 martxoak 10. 16:49

 

 

Ingeniaritzako irakasle da eta aldi berean baserritar eta ostalari Txindurri Iturri sagardotegian. Gustura uztartzen ditu Aritzek bere ofizio guztiak. Debako lurretan, egin diogu bisita, baina herrigunetik urruti. Abentura baita Txindurri izeneko erreka ondoan dagoen nekazal turismo baserrira iristea. Jan, edan eta lo ondo egiteko leku ederra. 

Zer egiten du zu bezalako santutxuar kalekume batek Gipuzkoa sakoneko baserri-sagardotegi batean?
Natural-natural bizi eta lan egin. Jendearen beharra izaten dut eta horregatik joaten naiz Bilbora, gurasoak ikusi, kalean zehar jende ezaguna agurtu… horrek indarra ematen dit. Leku batean nekatzean, beste leku batera joan ahal izatea gauza handia da. Alaba eduki genuenean, Deban erroldatu nintzen. Baina Txindurri Iturri inoren lekuan dago, hau ez da ez Deba, ez Itziar ezta Zumaia ere.
Zelakoa da Txindurri Iturri?
Oso sagardotegi berezia da, logelekin egiten dugu lan. Ostiral zein larunbatetan sagardotegian afaldu eta gurean lo egitera datorren jendearekin. Afalostean autoa hartu nahi ez dutenak dira. Hamabost urte dira sagardotegia martxan jarri zela. Ez dugu sagardotegi handiekin zerikusirik. Lasaiagoa, intimoagoa da gurea. Platerak aldatzen ditugu, kafea eta postreak ematen ditugu, barra dugu eta egongela bat parranda luzatzeko.
Zein da Txindurri Iturriko espezialitatea?
Txuleta, beti da erregea. Saiheskiak ospe handia du. Bakailaoa kristorena dugu, legatza dirudiela esaten digu jendeak. Dena da ona. Lau gauzatxo ditugu, baina puntua oso ondo hartuta diegu.
Nongo bezeroak dituzue?
Bilbokoak, Gasteizkoak asko Eibar-Gasteiz autopista martxan denetik, Valladolidekoak… mundua oso txikia da. Gure webgunea ikusi, gustatu eta etortzea erabaki dutenak asko eta asko dira. ETAren su-etena ere igartzen da, orain urte batzuk bezala. Udan holandar asko datorkigu.
Zein neurritan lagundu dizue Internetek (www.txindurri.com)?
Zoragarria da Internet. Oso webgune polita dugu, anaiak diseinatutakoa. Konfiantza ematen du. Urrutitik etortzen da jendea, lekua ezagutu barik, bere opor garrantzitsuenak hemen ematera. Gainera, Txindurri Iturrira iristea, dagoen bidearekin, abentura bat da. Jende horri ahalik eta zerbitzu gehien ematen ahalegintzen gara.
Nola doakizue nekazal turismo etxea?
Deban indar handia du nekazal turismoak. Orain 10 urte hasi ginen gu, sei gela eta apartamentu bat ditugu. Harrezkero asko garatu eta profesionalizatu da sektorea. Geroz eta zerbitzu hobea ematen dugu. Jendeak komuna nahi du, sarrera independentea, eta ez simaurrik ez zikinik. Rollo bukolikoa nahi du eta horren truke ordaintzen du, baina hurbilpen bat baino ez da. Mimatu egiten ditugu Internet eta wifiarekin. Ez da kostatzen.
Igarri duzue krisirik?
Nekazal turismo etxean ez. Oso jende gutxik sakrifikatzen ditu bere oporrak. Hori bai, erreserbak geroz eta beranduago egiten dituzte. Sagardotegian orain lau urte hasi ginen beherakada atzematen. Koadrilen afariak gutxitzen hasi ziren. Eta guk azken bost urtetan ez dugu preziorik garestitu. Larritu egin ginen, eta horrelakoetan ohiturak aldatu eta lan gehiago egitea besterik ez zaigu geratzen. Eskatzen diguten guztiari baietz erantzuten diogu orain.
Zein lan egiten duzu Txindurri Iturri baserrian?
Denetik. Astea eta urtea zatituta ditugu. Orain, adibidez, astegunetan baserriko lanak egiten ditugu, nik Bilbon Ingeniaritza Eskolan klase batzuk ere ematen ditut, eta asteburutan ostalari lanak. Rosak eta Alaznek –amaginarreba eta bikotea, hurrenez hurren– baserria oso ondo antolatuta dute. Nekazal turismo etxearekin derrigor egon behar dugu antolatuta. Esaterako, ezin duzu behiekin lanean egon turista asko ditugunean.
Zelakoa da aurtengo sagardoa?
Kristorena. Sagar oso ona egon da aurten, iaz gutxi egon zen. Txotx denboraldia hastean, sagardoa oraindik egin gabe egoten da, baina zein joera duen jakiteko balio du, gero botilan sartzean zein nahiago duzun argi izateko. Gure sagardoari ontzi aldaketa bat edo bi falta zaio oraindik. 3.000 litroko lau upel ditugu eta botilan sartzeko geroz eta joera handiagoa dugu, bestela alperrik galtzen da eta. Botilekin pixka bat gehiago irabazten dugu.
Egurra ala altzairu erdolgaitza. Zein materialekin eginak dira zuen upelak?
Egurrezkoak, baina mantenimendua dela eta, altzairura eta neurri txikiagora jo behar dugu.
Sagardo ekologikoa egiten duzue?
Sagar ekologikorantz pausoak ematen ari gara, eta ekologikorantz oro har. Europar turistek hiru egunetan toallarik ez aldatzeko esaten digute. Asko dugu beraietaz ikasteko. Baina ematen dugun den-dena ezin da etxekoa izan, etxean dena ekoiztea ez da posible.
Zu bezalako mahatsorria ez da txakolina egitera ausartuko?
Froga gisa etxerako txakolin apur bat egingo dugu. Gainera, Getariako izendapenarekin egitea posible da Aldundiak Gipuzkoa osora zabaldu baitu izendapena. Lursailak ere baditugu. Baina egungo txakolina oso teknikoa da, ez du zerikusirik lehengo txakolinarekin.
Izaten duzue denborarik eta gogorik sagardotegietara joateko?
Asturiasera asko joaten gara, erreferentzia baita. Espioitza industriala egiten dugu. Garagardoa bezala edaten dute Asturiasen sagardoa, kristoren kontsumoa dago. Estandarra lortu dute, eta horrek abantaila asko ditu. Bretainiara joan behar dugu bertako sagardoa probatzera.
Sagardoarentzat kalitate ziurtagiria lortu nahian ari zarete gipuzkoar sagardogileak, ez arazo gutxirekin.
Sagardoa edari pobrea izan da edarien artean. Lehen sagardoa edatea ruleta rusa zen. Apurka-apurka hobetzen joan da. Baina estandar bat behar dugu, ‘hau sagardoa da’, esateko. Helduko da. Dena den, jendeak jakin dezala sagardotegi denetan bermatzen dela gutxiengo kalitatea, sagardo ona eta jateko ona dago.
Tabakoaren Lege berrituak zelan eragin dizue?
Orain lau urtetik debekatuta dago sagardotegi barruan erretzea. Erre nahi duenak kanpora irteten du, sarritan koadrilakoek esaten diote kanpora irteteko. Guk, nahi izanez gero, butanozko berogailua jartzen diogu.
Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasle ere bai. Nolatan?
Ordezkapen labur batekin hasi nintzen eta gero ikuspegi artifizialari buruzko tesia egiten. Baserrian trabatuta ez geratzeko, badaezpada, nirearekin jarraitzeko esan zidan Alaznek. Programazio klaseak astean hamar orduz ematen ditut. Giro ona dago, egungoa ez da nik ezagutu nuen Ingeniaritza Eskola erdalduna. Taldeak txikiagoak dira eta ekipamendua hobea da. Lehen beldurra ematen zuen.
Suzko Itzalak, Einbigu, Frik… musika talde askotan izan zara. Baduzu astirik musikarako egun?
Ni musikari txarra naiz. Oso konstantea izan behar duzu musikan, lan handia egin behar da. Gaizka Salazar eta Aimar Arejita langileak direlako daude dauden lekuan. Chandal Recordsekin gauzatxo batzuk egin nituen. Orain ere ari gara zerbait prestatzen, baina astiro. Kontzertuak onak eta bereziak badira interesatzen zaizkit, bestela aspertu egiten naiz.
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago