Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut” PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
Ane Zabala-k idatzia   
osteguna, 2010 otsailak 25. 12:00

Medikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru bikoteatroa osatu du, ‘Euskara sencilloaren manifestoa’ eta ‘Larru haizetara’ antzezlanen ondoren, ‘Euskarazetamol’ lanarekin trilogia egin dute. Gure hizkuntza pertsonaitzat hartuta umorea lantzen dute, ikuslegoa barrez lehertaraziz.

Bilbon aspaldi bizi zara, baina nafarra zara, Lizarrakoa.
Lizarra alboko herri txiki batekoa naiz, Argintzanokoa. Normalean ez dut esaten, gaur egun herria ere ez da. Nire familia konde edo duke baten lurretan bizi zen, bertan lan egiten zuten. Orain bodega bat da. Familia guztia nafarra da. Txikia nintzela gurasoak bertara etorri ziren, nongoa naizen galdetzen didatenean gustatzen zait esatea nafarra naizela, nahiz eta egia esan bilbotarra naizen. 
Aktore lanetan noiz hasi zinen?
Oso berandu hasi nintzen eta ezustean gainera. Medikuntza ikasi nuen, medikuntza bukatzean, euskara ikasten hasi nintzen. Garai hartan Magisteritza Eskolan klaseak ematen nituen eta fakultatean antzerki ikastaroa egin nuen. Betidanik istorioak kontatzea gustuko izan dut. Bizitza profesionalean egin ditudan ikasketen artean, oso gutxi izan dira, lehenengo ikastaro hura oso ondo gogoratzen dut. Jende umila, amateurrak… bertan asko ikasi nuen. Magisteritzan nengoela, nire ikaslea zen Maskaradako Imanol Agirre ezagutu nuen, eta hor endredatu nintzen, berandu. Aurretik burutik ez zitzaidan pasatu halakorik, ez neukan antzerkirako grina berezirik.
Eginaren eginez ikasi duzu ofizioa?
Bai, dakidan apurra, batez ere eginez ikasi dut. Eszenatoki gainean ibiltzen, furgoneta kargatzen eta deskargatzen eta aktoreak egiten dituen lan asko eginaren eginez ikasi ditut. Jende ezberdinarekin lanean ere asko ikasi dut, baita obra ezberdinak egiten ere. 
Oholtzara igo zinen lehen eguna gogoan daukazu?
Bai, Imanol Agirreren bitartez, Maskarada antzerki taldera hurbildu nintzen. Garai hartan haurrentzako ‘Danbor magikoa’ antzezlana prestatzen zebiltzan. Hasieran ni testuekin laguntzen hasi nintzen, ez dakit zer gertatu zen, baina estreinatu zenean eszenatoki gainean nengoen. Bilboko txotxongilo jaialdian izan zen, El Carmen aretoan. 15 egun lehenago eskenatoki gainean egon behar nintzenik ere ez nekien. Azkenean ofizio eta afizo bilakatu da.
Oholtzara igotzen zarenean urduritzen al zara oraindik?
Egoeraren arabera izaten da hori. Estreinaldia bada edo zure erantzukizuna zein den ikusita, gehiago edo gutxiago urduritzen zara. Baina urduri baino, desafio batekin ateratzen zara oholtzara, gaur trasmitituko dut pila bat eta pertsonaian sartuko naiz eta dena emango dut. Desafio horretan beti egiten duzu porrot, gehiago edo gutxiago. Hurrengoan ehuneko ehuna emango dut pentsatzen  duzu. Oholtzara tentsio horrekin ateratzen zara, dena emateko nahiaz, kontatzen duzuna transmitituko duzu edo pertsonaiak barre eginarazteko edo negar eginarezteko. Burua eta gorputz osoa eman nahi duzu horretan eta tentsio hori eta erronka horrekin ateratzen zara.  Inoiz ez zara guztiz pozik gelditzen eta hori oso ondo dago, ehuneko ehunik ez dago, beti eman ahal duzu gehiago, gogo hori izatea ahalik eta gehien emateko oso garratzitsua da. Beraz ez dira benetako nerbioak. Obra bateko emanaldi asko egin dituzunean, tentsio hori izatea gustatzen zait batik bat. 
Medikuntza ikasi zenuen, mediku lana ere egiten al duzu?
Titulua badut. Karrera bukatuta, Tolosa aldean eta Berastegin egon nintzen ordezkapen batzuk egiten. Berastegin nire paziente baten baserrian egon nintzen euskara ikasten eta hantxe bukatu zen nire mediku karrera.  
Antzerkia medizina ona al da?
Ona da egiten dugunontzat. Normalean ateratzen ez dituzun sentimendu batzuk kanporatzen dituzu; hori osasungarria dela uste dut. Publikoarentzat ere ona da, beste arte batzuetan bezala, agian, antzerkian apur bat gehiago jokatzen da sentimenduekin. Sentimenduak, bai tristezia, bai poztasuna edo barrea… sentimendu horiek antzerkian adieraz daitezke oso ondo, baina porrot handia ere izan daiteke. Antzerkian, zinean ez bezala, gauzak oso muturrekoak dira. Izan daiteke oso esperientzia txarra. Film batekin beti dago distantzia bat, aktore bat ez bazaizu gustatzen, ez da ezer gertatzen. Baina antzezlan bat ez bazaizu gustatzen, aktoreak hor daude zuzenean. Gustuko ez baduzu, sufritu egiten duzu zinean ez bezala. Kontrakoa ere gertatzen da, asko gustatzen bazaizu, errezago emozionatzen zara, bizia izan delako oholtza gainean gertatzen hari dena. Sentimendu horiek, tristura, emozioa zein barrea sanoak dira.  
Urteak dira ondoan Patxo Telleria duzula, zer esan dezakezu bikoteari buruz?
Antzerki munduan kristoren zortea izan dut beti. Gehienetan nik nahi izan dudan jendearekin lan egin dut, maite dudan jendearekin, lagunekin,  eta nire lagunek nahi izan duten proiektuak egiteko aukera izan dut. Guk sortutakoak edo hor zehar hartutakoak, baina gure gustukoak. Patxo horren adibide eta extremo bat da. Patxo asko estimatzen dut eta asko miresten dut eta, noski, oso gustura lan egiten dut berarekin. Gaur egun, profesionalki, guk biok nahi duguna egiten dugu, gu bioi gustatzen zaigun antzerki mota, umore mota.
Aipatu duzu, beti egin duzula nahi izan duzun proiektua. Aukera horietan behin baino gehiagotan agertu da Gabriel Aresti idazlea. Zergatik?
Adinagatik ezagutu nezakeen, baina ez zen horrela izan. Gabriel Arestiren lana, bere  pertsonalitatea eta ibilbidea bizitzan eta literaturan… gauza askogatik ni eta, ni bezala Patxo ere,  bilbotarrak garelako, euskaldun berriak, gauza batzuekin apurtzeko gogoekin geundelako edo, nahiko identifikatuta sentitu gara Arestirekin. Hasieran Maskaradarekin ‘Harrizko aresti hau’ eta gero, Patxo eta biok ‘Kaio luma zikina’ egin genuen formatu txikian. Bere lanarekin eta pertsonarekin nolabaiteko identifikazioa daukat. 
Euskaldun berria izateak zerikusia al du euskararen kontura barre egiteko?
Ezagutzen dugun mundua hori da. Euskaldun zaharrak bagina, baina bilbotarrak behintzat suposatzen dut berdin egingo genukeela, Ordiziakoak izango bagina zailagoa izango zen agian.
Euskaldun berria izanik eta, gainera hiritarrak, horrek mundu hori ezagutzera eraman gaitu eta hor gure euskara ikasi eta euskaraz bizi nahi horretan badauzkagu gure borrokak, gure fustrazioak, gure haserreak, gure pozak. Guzti hori gure antzerkian noizbehinka, batzutan asko, islatzen da. 
Euskarazetamola beharrezkoa al da euskaldunentzat?
Tira, denetarik behar da. Obra guztietan eskema berbera erabiltzen dugu. obra hauetan ez dago benetako istoriorik, gehien bat esketxak dira, baina beti hari bat dago. Pertsonaia batzuk nahi eta ezin batzuekin agertzen dira, pertsonai bi hauek beti porrot egiten dute. Porrot egitea barregarria da eta horregatik beti porrot egiten dute. Bi pertsonai hauek supereuskaldunak izateko osagarri bitaminikoak behar dituzte. Obran argi geratzen da euskaldunok ez dugula euskarazetamolen beharrik.
Euskara hartu du umorea egiteko hizpide Ez Dok Hiru Biko Teatroak.
Bai, euskara benetako hirugarren pertsonaia da. Gure obrak ikusten dituenak inoiz ez du ahaztuko, eta argi edukiko du, hiru pertsonaia zeudela antzezlanean: bat euskara eta gero beste bi. Agian, bi horiek segituan ahaztuko ditu, baina euskara ez. 
Sormen prozesuan ez zarete zoratzen?
Piska bat. Gidoia Patxo Telleriarena da. Nik batez ere laguntzen diot behin berak gauza bat asmatuta duenean. Gero badago bilaketa, lan bat, hau da, hitz mota batzuk bilatu behar dira edo bertso batzuk edo sinonimoak, eta hor nik laguntzen diot. Umore ona euskaraz egitea oso ondo dago, hizkuntzarekin jolastea interesgarria da. Euskara prestigiatzen dugu, presentzia ematen diogu. Euskara dibertigarri moduan azaltzen dugu, bertsolariek beste era batera egiten duten bezala.
Jendearen harrera ona izan al da?
Oso harrera ona izan dugu, ez bakarrik ‘Euskarazetamol’-gatik, Ez dok hiru biko teatro geroz eta ezagunagoa da talde bezala, emanaldi dezente egin ditugu, jende askok ikusi gaitu eta gustatu zaio. Hirugarren obrarekin goazenean, nabari dugu ez bakarrik emanaldi asko egin dugula, baita emanaldietara jende asko datorrela ere. Gazteak eta ez gazteak, denetarik. Beti nabil gauza bera esaten, lotsa ematen dit, baina zein onak garen, kakotxen artean, beti ere. Baina, egia da, jendeak oso ondo pasatzen du eta hori oso pozgarria da. 
Triologia egin duzue, ‘Euskara sencilloaren manifestua’, ‘Larru Haizetara’ eta ‘Euskarazetamol’. Jarraipenik edukiko al du?
Triologiarena orain asmatu dugu, mundu guztiak trilogiak egiten dituelako eta, noski, guk ere triologia egin dugu. Horrekin demostratzen dugu, nahiz eta antzerkiari buruz bat ere ez jakin, gutxienez hiru arte badakigula kontatzen. Beste ideia batzuekin lanean ari gara eta agian aldatuko dugu, baina orain egiten ari garena gustukoa dugu, eta esan daiteke triologiaren laugarren zatia egingo dugula. 
Max sarietarako hautatuak izan zarete, ‘Euskarazetamol’-ekin. Sagartxoa eskuratzeko gogotsu?
Patxok sagartxoa merezi du, baina nik zer esango dut. Ea irabazten duen! Sarien kontua zaila izaten da, ez da lehen aldia eta, beraz, ikusi behar. Ez dut ezer esango.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago