Zubia, txakur txiki baten PDF Inprimatu E-posta
Berton - BegoƱeraz
H.O.-k idatzia   
osteguna, 2010 abenduak 30. 01:00

 

 

Bilbo bere zubiek famatu zuten, garai batean. Zubi eskegia –Mesedeko elizaren aurrean–, San Anton… eta, zergatik ez, txakur txikiarena. Baina hori, lagunok, BegoƱan zegoen. Edo, hobeto esanda, BegoƱari hartutako eremuan.

Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karamelua… Horrela dio kantu zaharrak eta hor ikusiko dugu txakur txikia (Espainiako txanpon baten izen herrikoia) balio gutxikoa zela, mizkinkeriak erosteko beste, doi-doi. 1916an, Evaristo Bustintzak, KirikiƱok, argi baino argiago idatzi zuen, Euzko Gaztedik euskara laguntzeko eratu zuen diru-batuketa bat iragartzeko: ā€œTxakur txiki bat astean! Ori, zer da? Ezebez! Txakur txiki bat emoten da bape tamal barik edozetan: adiskide edo ezagun baten ume bat ikusten dozula Ā«Eutsi, ume, txinĀ» esanaz an doa; gitarrea joten (benetan, e?) agertzen jatzula gizon bat, abestuten dabelakoan deadar ikaragarriak darabilzala, an damotsozu txanpon txiki ori; artz tisiku bat eta tximiƱo zikin bat lagun dabezala ta pandero zar andi bat joten eltzen da errira ungaro koipezto ule-luze bat, eta txakur txikia botaten dautsozu; bertso berri ganorabako batzuk erostearren ataraten dozu sakeletik dirutxu ori ezetariko iguin barikā€.
Bada, txakur txiki bat ordaindu behar zen 1892an Bilboko Udaletxearen aurrean eraiki zuten zubitik igarotzeko. Urte batzuk lehenago, BegoƱatik Abandora zeharkatzea izango zen hori, baina, artean Bilbok beretzat hartuta zeukan Abando osoa eta BegoƱako zati bat, tartean Zingirakalea (Sendeja), San Agustin aldea (gaur egun Udaletxea dagoen orubea), Campo Volantin eta Uribarriko alde bat.
Burdinazkoa
Txakur txiki bat huskeria izango zen, jakina, baina egunero hara-hona ibili behar zuenarentzat bazen zer edozer, eta kexak ere ez ziren falta. Zubiak salto bat egiten zuen Ibaizabal ibaia zeharkatzeko eta beste bat, behin Abandoko aldean, Naxako geltokian akabatzen zen trenbidearen gainetik igaro eta Erripara heltzeko. BegoƱako aldean eta erdian, begi bien artean, txabola bana zegoen, kobratzaileena. Bertatik pasatzerakoan ordaindu behar zuten herritarrek txakur txikia.
Zubia dena burdina zen, begi biak. Egitura ikusgarria zen, are gehiago birakaria zela jakinda. Egin kontu, orduan asko ziren Bilboko Areatzaraino ailegatzen ziren barkuak, gabarrak, ontzi txikiak eta baporeak. Azken horietarako zubia edegi behar zen, zabaldu, baina gorantz barik, albo baterantz mugitzen zuen besoa, baporeari bidea libre uztearren.
Garai hartako Bilboko prentsan irakurri dugunez, zubia gau eta egun egoten zen oinezkoentzat zabalik, kobratzailea bertan zela jakina. Behargina beti hor, bere txabolatxoan, egotea onuragarria gertatu zen. Uretara jausten zen jende asko lagundu ei zuten, prentsari kasu egin behar badiogu. 1931ko egunkari batean irakurri dugunez, ā€œzubia barkuak egoten diren lekuan dago eta itsasgizon asko, beren-beregi atzerritar baporeetakoak, lehorrera joaten dira parrandan eta gaueko ordu txikietan etortzen dira atzera, guztiz mozkorrik, eta, barkura igotzeko oholetik pasatzean, blaust! uretaraā€. Zorionez, han egoten ziren zubiko beharginak, sorosle lanak egiteko prest. ā€œZubi horretako lehengo behargin bat, Etxebarria jauna, –jarraitu zuen kazetariak, ez dakigu serio ala txantxetan– sarituta dauka Ingalaterrako Gobernuak, uretara jausi diren hamaika ingeles salbatu zituelakoā€.
BegoƱako zubia
Txakur txikiaren zubiarenak 1930ko hamarkada hartan egin zuen. Eraitsi, bota egin zuten, bertan beste zubi bat eraikitzeko, BegoƱako zubia, gaur egun Udaletxeko zubia esaten dioguna. BegoƱako zubia eta Deustukoa batera proiektatu eta egin zituzten, gerra zibila baino lehen amaitu zituztela. 1937an, faxistak Bilbora sartu orduko, errepublikarrek lehertarazi zituzten hiriko zubi guztiak, erasotzaileen oldarra geldiarazteko asmoz. Ondoren, gaur ezagutzen ditugun bezala berreraiki zituzten.

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago