Eskola gara, munduan gara PDF Inprimatu E-posta
Berton - Behetik gora
Zurbaranbarri LHI-k idatzia   
osteguna, 2011 irailak 29. 14:33

Ohiko jaialdi bat baino gehiago da Zurbaranbarri HIn abenduan antolatu ohi duguna. Horregatik daramagu 17 urtetik gora jaialdia antolatzen. Ikastetxeko kideok bat eginik aritzen gara elkarkidetza eta bizikidetza balioen alde lanean.

Gure eskolan ohituta gaude elkarkidetza eta bizikidetza lantzen, azken urteotan hainbat proiektu konpartitu baititugu UNICEF, Mugarik Gabeko Medikuak, Lagun Artean eta Alboan erakundeekin. Astero etortzen dira gure eskolara hirugarren zikloko ikasleekin lan egitera. Hori dela eta, gure ikasleek garatu ez diren herrialdeetan dauden arazoak oso ondo ezagutzen dituzte, batez ere, haurtzaroari dagozkionak. Horregatik gure egin dugu Eskola gara, munduan gara izeneko leloa.
Ekintzarik garrantzitsuena Gabonetako jaialdia da eskolako kide guztion lana bere osotasunean ikusi baitaiteke bertan. Ikasturtero ospatzen dugun jaialdia, abenduaren bigarren larunbatean, ikasturtean zehar lantzen dugu. Eta jaialdian saldutako sarreren dirua aurreko erakundeen esku jartzen dugu elkarkidetza eta bizikidetza proiektuetara bidera ditzaten. 2007-08 ikasturtean Lagun Arteanek Guatemalan dituen proiektuetara bideratu zen eskolak lorturiko dirua, 2008-09an UNICEF erakundera, 2009-10ean Mugarik Gabeko Medikuak erakundera eta iaz Save The Children erakundera.

Urte osoko lana
Ikasturte hasieran, urrian, klaustrokide guztiak biltzen gara proiektua antolatzeko, lana eta ardurak banatzeko. Zuzendaritza taldea IGEko kideekin elkartzen da norberaren eginbeharrak adosteko eta babestu nahi den gobernuz kanpoko erakundea aukeratzeko. Aukeratutako erakundearekin harremanetan jartzen gara eskolara etor daitezen gure ikasleei babestuko den proiektuaren berri emateko. Ikastetxeko talde bakoitzak jaialdirako lana prestatzen du: kantak, antzezlanak eta dantzak. Gurasoak eta atezainak jaialdia ospatzeko behar den guztiaz arduratzen dira –aulkiak, eszenatokia, soinua…–, baita sarreren prezioa adosteaz ere. Institutuko ikasleek ere laguntzen digute batik bat aurkezpen lana eginez. Orain dela urte batzuk, bi arratsaldez jarraian burutzen zen jaialdia. Orain, berriz, larunbat arratsaldean soilik egiten dugu. Kiroldegian. Leku handia da, baina baita hotza ere. Berogailu erraldoiak alokatzen ditugu tenperatura epeltzeko.  

Ondorio anitzak
Eskola gara, munduan gara  egitasmoak ondorio anitzak ditu ikastetxeko zein Zurbaranbarriko auzotarrentzat. Alde batetik, guztiok batera lan egitean, eskolako kideon harremana estutu eta hobetzen da. Hori dela eta gure ikasleen heziketa emankorragoa da. Agian, ondorio hau da garrantzitsuena. Horri esker ikasleen portaera oso ona dela esan dezakegu. Beste aldetik, ikasleen gaitasun burutzapenak indartzen dira hurbileko helburu zehatz batean lan egitean. Informazio eta teknologia berriak (IKT) erabiltzen ditugu egitasmoan eta horrela ikasleen gaitasunak sendotzen dira arlo horretan. Bada hirugarren ondorio bat ere: ikastetxean erabiltzen ditugun hiru hizkuntzak (euskara, gaztelera eta ingelesa) sendotzen ditugu prestaketa lanek dirauten bitartean.
Hedapen handia du, aipatu bezala, gure jaialdiak, baita eskolatik kanpo ere. Parte-hartzea oso zabala denez, hamaikatxo auzokide hurbiltzen zaizkigu, auzoa inplikatzeko ahaleginean. Integrazio egokia, alaia, fidagarria eta maitasunez egina lortuz gero herritar ezin hobeak bereganatuko ditugu.
 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago