LAKOMI GAZTETXEA: URTEBETE ETA AURRERA! PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Eneritz Ibarrondo-k idatzia   
asteartea, 2009 ekainak 02. 00:00
Apirilean bete zuen Santutxuko Lakomi gaztetxeak bere lehenengo urtea. Data hau aprobetxatu zuten gazteek euren lana kalera atera eta auzoari bertan zer egiten duten ikustarazteko. Honen bidez, auzoan eta gazteon artean lanean jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute; urtebetetzea ez da ospakizun hutsa izan.
Aste osoko egitaraua Urte osoan egin ohi dituzten gauzak auzoari eskaini nahi izan dizkiete astean zehar; horrela, auzoko gazteak gaztetxean lanean dabiltzala eta hala jarraituko dutela argi utzi dute.  
Astelehenean, tarta dastaketa egin zuten Lakomin; kandela eta guzti. Asteazkenean, Tenderete txontxongilo taldearen emankizuna egon zen La Zonan. Ekitaldi honekin, gaztetxeak kalean ere lan egiten duela utzi dute nabarmen.  
Ostegunean, ‘Itsasoaren alaba’ dokumentala proiektatu zuten Lakomin. Filma bukatuta, zuzendari eta protagonistarekin tertulia egiteko aukera egon zen. Ondoren, eta urteurrenarekin bukatzeko, afaria izan zuten Gazte Asanbladako kideek.  Gaztetxearen urtemuga beraz, auzoan gaztetxearen presentzia eta lana ikustarazteko eta lanean tinko jarraituko dutela argi uzteko erabili nahi izan dute batez ere. Honezaz gain, auzokideak gaztetxea erabiltzera animatzea izan dute helburu. Azken finean, Lakomi auzoarena da, gazteena.
2008ko apirilean, Santutxuko Gazte Asanbladak kaleratutako oharra
Santutxuko gazteok urteak daramatzagu gazteontzat lokal autogestionatuen beharra aldarrikatzen. Gazteok auzoko bizitzan parte aktibo izateko beharra dugu eta behar hori asetzeko espazio autogestionatu bat izatea oso lagungarri zaigu. Guk geuk eraikia eta autogestionatua.
Sorgintxulon erakutsi genuen sei urtez halako proiektu bat aurrera ateratzeko gai ginela, eta ilusio eta gogo handiz gainera. Udalak ez du inolako borondaterik izan auzoan dagoen lokalen faltan eskuartzeko. Alderantziz, auzoak eraikitakoa zapuzten saiatu dira, desalojo, epaiketa…. bitartez.
Baina ez dute lortu eta ez dute lortuko! Ematen ez badigute, santutxuko gazteok behar-beharrezkoa dugun gaztetxea guk geuk eskuartzeko prest gaude, uzten diguten alternatiba bakarraren bitartez, okupazioaren bidez alegia.
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Victor Hugo Garrido: “Gutxitua izatea ez da traba barre egiteko, hanka sartzeko eta bizitzeko”

Lur Mallea

article thumbnail   Munduko txapelduna da iaztik eta horregatik darama ortzadarra maillotean. Eskuineko pedalari soilik eraginez, curriculum luzea osatu du Victor Hugok. Tartean ditu hiru paraolinpiada,...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Santa Klara plaza, 1970

Asapala

article thumbnailAurrekoan legez argazki hau ere garaitsu horretakoa da, 1970 ingurukoa. Bertan Santutxun dagoan Santa Klara plaza agertuten da.  Izena datorko leku horretantxe egoan izen bereko komentutik. Atzeko...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Juan Gardeazabal: Izar handi bihurtu zen futbol-epailea

Dabi Piedra

article thumbnailFutbolari gutxi batzuentzat, Munduko Txapelketa jokatzea helburua da eta, gehienentzat, amets hutsa. Juan Gardeazabal epaile mahatsorriak hiru Munduko Kopatan parte hartu zuen, beraz, atera kontuak....
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Arbolantxako borrokaldia

H. Ortega

article thumbnailBehin baino gehiagotan ekarri izan ditugu orrialde hauetara karlistadetako kontuak. Guda latzak izan ziren haiek, luzeak eta gogorrak. Lehenengoan nahi bigarrenean Bilbo estu hartu zuten karlistek,...
Irakurri osorik

Gehiago