BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 09 PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Arrate Diez-k idatzia   
ostirala, 2009 urriak 30. 00:00

Hainbat pertsona biltzen da txapelketaren inguruan: bertsolariak, epaileak, gai-jartzaileak, entzuleak eta analistak, besteak beste. Horietako asko topatu ditugu Mahatserrian eta aurtengo txapelketari begira -orain arte igaro dena, noski-  iritzia eskatu diegu.

Oihana Bartrak aurten bere lehenengo parte-hartzea izan du Euskal Herriko txapelketan. Zestoako saioan kantatu du eta, zoritxarrez, ez da sailkatuen artean geratu. “Bi aste lehenago mentalizatzen eta urduri ipintzen hasi nintzen. Egunean bertan ez nintzen urduri egon eta, nahiz eta sailkatua ez, gustura egon nintzen. Gure saioan denak ginen lagunak, beraz gure artean oso giro polita egon zen”. Saio hartan Jone Uria getxoztarrak lortu zuen puntuaziorik altuena eta denentzat sorpresa izan zen, berau ere lehen aldiz aurkeztu baita txapelketa nagusira.

Mahatserrian bizi den Arkaitz Estiballesek Uztaritzen izan zuen hitzordua eta berak dioskunez, “egun berezia izanda ere, egun eta ordu berean Baionan eta Donostian beste bi zita zeudela ikusita, aretoa beteta ikusi nuen eta berotasun faltarik ez zen izan. Oso gustora ibili nintzen saio osoan”. Bere hirugarren aldia zuen txapelketa nagusian.
Aurtengo berezitasunei dagokionez, entzulegoa eta bertsozaletasuna nabarmentzen dute bertsolariek. Estiballesen esanetan, “azkeneko txapelketan BEC efektu hori zegoen finalaren leku aldaketa zela eta. Aurten ikusten da, duela lau eta zortzi urte finalaurrekoetan gertatzen zena -jendea kanpoan geratzearena-, orain kanporaketetan gertatzen ari dela”. Oihanaren ustez, “nik ez dakit gero eguneroko saioetan igarriko den, baina txapelketa gauza berezia da askorentzat. Jende asko agian bertso-saioetara hurreratzen ez dena txapelketara joaten da”. Bertsolarien iritziz, “bertso-eskolak urte osoan egiten duen lanaren fruitua txapelketa nagusian ikusten da, aurten lehen aldiz parte hartu duten hainbat gazte dugu: Jone Uria, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus...”. Txapelketa Nagusiak bertso-eskolei ere bultzada ematen die eta aurten ahalegin berezia egin da Bertsozale Elkartetik tokian tokiko bertso-eskolek parte har dezaten tokatzen zaien saioko antolakuntzan eta saio amaieran aipamen berezia egin zaie.
Santutxuko bertso-eskolak zeresan handia izan du aurtengo txapelketan eta Estiballesen arabera, “Bilbo aldera ikastera datozenak lauzpabost urteko etapa bat Santutxuko bertso-eskolan egiterakoan, hainbat jenderekin egiten duzu topo. Gaur egun, Gipuzkoako bertsolari asko pasatu dira Santutxuko bertso-eskolatik, esaterako, Jon Martin, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi... eta gainera, bertso-eskolako dinamikan inplikatzen den jendea da”.        
Bertsolariaren prestakuntza, edozein txapelketarako, bi mailatan egin behar dela aitortu digute bi bertsolariek. Batetik, taldean egiten den prestakuntza beste kideekin eta bestetik, pertsonala, hau da, errimak eta ideiak landu... Orokorrean, bigarren hau izan behar da lasaiena, baina esan digutenez, nahi beste entrenatu ez dutena ere bai. Bartra eta Estiballesen esanetan, “txapelketak oso nekagarriak dira, askotan inguruan jasaten duzun presioagatik, bai espektatibengatik bai norbere buruari egiten diogun presioagatik. Hasten dabilen jendeak argi eduki behar du lehenengo bere inguruneko bertsolaria izan behar dela, bere eskualdekoa, eta gero bere herrialdekoa”.
Txapelketari begira edozer gerta daitekeela dioskue. Oihanaren iritziz, “finalaurrekoetan edozer pasatu daiteke eta gainera bi itzulira izango dira”. “Aurtengo partaide kopurua igo denez, aldatu da pixka bat egitura. Hala, finalaurreko batetik bestera sei bertsolari kanpoan geratzen dira, beraz, interesgarriagoa izan daiteke oraindik. Lehen, ordea, bi finalaurrekoen puntuak batzen ziren eta ez zen inor kanpoan geratzen”, argitu digu Arkaitzek.

Gai-jartzaileen artean dugu Zuriñe Iarritu. Berak dioskunez, “bederatzi pertsona gara gai-jartzaileen taldea osatzen dugunok eta prestakuntza otsailetik dator. Hasieran gairik onenak finalerako gordetzen ditugu eta ondoren beste sailkapen faseetako gaiak prestatzen ditugu. Aurten gainera jende barria dago gai-jartzaile modura eta bakoitza Euskal Herriko punta batekoa da, eta horrek aberastu egiten ditu gaien ikuspuntuak ere”. Gai-jartzaileek gaiak aukeratu eta faseka sailkatzen dituzte. Zuriñe aurkezlea ere bada eta berari dagokio Hendaiako finalaurretako saioan aritzea eta BECeko finaleko hasierako aurkezpena egitea.

Mahatserrian badugu txapelketan epaile lana hirugarren aldiz burutzen ari den pertsona, Josu Telleria, hain zuzen. “Azken batean txapelketa baten aurrean gaude eta norbaitek neurtu behar du zeinek egiten duen hobeto eta zeinek ez hain ondo, eta hori da gure lana”, dio Telleriak. Epaileen irizpideak txapelketa batetik bestera berrikusten dira eta bertsolari guztiek jakin dezaten txapelketa baino lehen argitaratzen dira. Hala, zer baloratuko den, zer zigortuko den eta nola jakiten dute bertsolariek. Epaileek hainbat datu dituzte kontuan: euskara modu egokian erabiltzea; proposatzen den gaiari eustea; bikoteka denean, bertsokidearekin saio bat osatzea baloratzen da, ez bakoitza bere bidetik ibiltzea; bertsoaren alde teknikoak: arrima, neurria… eta zer komunikatu duen. Telleriaren esanetan, “azken hau da subjektibotasun handiena duena eta horregatik gara zazpi epaile. Fase bakoitzean berdinak gara eta batez ere finalaurrekoetan eta finalean”.  Josuren iritziz, “bertsolaritza asko aldatu da, egungo bertsolariek era zabalago batean erabiltzen dute hizkuntza eta kultura mailan ere ikuspegi zabalagoa dute eta hau taula gainean igertzen da”.

Txapelketaren beste ezinbesteko elementu bat entzulegoa da. Andoni Etxegarai eta bere emazte Jone Zapatero bertsozale amorratuak dira. Hain direnez zaleak ez dute saio bat bera galtzen. Andonik zapatuetako laneko txanda aldatzen du lankideekin saioetara agertzeko. Gainera garraio publikoa erabiltzen dute beti hara eta hona ibiltzeko. Andoni etxean bertsoak entzuten hasi zen. “Aurretik prestatzen dugu bidaia, garraioen konbinazioa antolatu eta saioak entzutera gogotsu goaz. Denetik egin dugu saioez gozatzeko, esaterako, Nafarroako txapelketan Elizondora joan eta finala ikusi ondoren ostatu batean lo egin genuen biharamunean autobusa hartzeko”. Gainera, saioan parte hartuko dutenen artean kinielatxoa egiten badu ere, aurten sospresak izan direla diosku. Txapelketako hasiera gogorra, polita eta interesantetzat jo du entzule honek eta asko pozten da Jone Uria zein Iker Zubeldia bertsolariek orain arte lortutakoarekin. Andonik gaineratu duenez, “egungo bertsolaritza eta berak ikusitako Lazkao Txiki, Mendizabal zein Balendin Enbeitarena zeharo ezberdina bada ere, badago antzekotasunik, adibidez, Iker Zubeldiaren bertsokeran”.  

Txapelketetan entzundakoaren berri ematea erraza ez den arren, horixe egiten du Iñaki Aurrekoetxeak Berria egunkarian eta Bizkaia Irratian. Iñakiren ustez, “final-laurdenak orokorrean sorpresa handirik gabe doaz. Mendi errusiarrak bezain gorabeheratsuak, tartean gailur txiki batzuk eta sustu galantak ere bai. Saio onena Uztaritzekoa izan zen eta niri Zarauzkoa ere asko gustatu zitzaidan, nahiz eta azken puntuazioek hori ez erakutsi. Azpimarratzekoak Jone Uria eta Beñat Gaztelumendiren lanak, eta gure Arkaitzena ere, nola ez, bigarren puntuazio altuenarekin eta nik uste gorako marjina dezenterekin”. Polita da ere, iritzia eman ondoren, aldeko kritikak baino gehiago, norbaitek gogoeta edo hausnarketaren bat eragin diozula jakinarazten dizunean. Beraz, baditu alde onak. Alderik txarrena? Zapatu gabaz, saioaren osteko erlojuaren aurkakoa, erredakziora testua bidali bitarteko estres hori”.

"Fresko dator txapelketa", Irati Erkizia, Santutxuko bertso-eskolako kideak
Berriz ere abian da txapelketa nagusia, berriz ere piztu da emozioa, zirrara, intriga, urduritasuna… bertsozaleen artean. Zestoan hasi eta BECen amaitu, beste BECtekada baten esperoan. Azken txapelketa pasa zenetik lau urte pasa dira eta lehenengo saioetan nabari da zaleak bertso gogoz dabiltzala. Horren adierazgarri da kanporaketetara urreratu den jende andana, kiroldegi zein areto desberdinetan sortu den giroa…
Aurten fresko dator txapelketa, bertsolari gazte ugarik hartu du bere lekutxoa, batzuetan hain handi iruditzen zaigun joko eta aldi berean jolas honetan. Aurpegi berriak, bertsokera, ideia, doinu berriak, orain artean ezagun izan direnen jakintza, esperientziarekin nahastuta.
Guztiek dute zer eskaini eta guztiengandik dugu zer jaso. Ustekabeek toki ederra hartu dute aurtengo txapelketan eta ziur naiz oraindik ere sorpresa ugari hartuko dugula. Ea ba denok zapore gozoarekin irteten garen abenduaren 13an BECetik.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

BEGOÑA MARTINEZ: “Ni, Bullira? Amets bat”

Asapala

article thumbnail   Galdakaoko ostalaritza eskolan ikasten hasi zenetik, oso gora egin du zurbaranbarritar honek sukaldaritzaren munduan. Egun, ikerketan dihardu Aztirentzat eta Mugaritz...
Irakurri osorik

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Konpartsen jaitsiera, 70eko hamarkada bukaera

Asapala

article thumbnail 
Irakurri osorik

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Iparrirlandarren jakin-mina

Lur Mallea/ Klaus Armbruster

article thumbnailBakegintzan aurrerapausoak emanez jarraitzen dute Ipar Irlandan. Horretarako garrantzitsutzat jotzen dute bertatik urrundu eta beste gatazkagune batzuk bertatik betara ezagutzea. Euskal Herrian izan...
Irakurri osorik

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira

H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net

article thumbnailTomas Zumalakarregi Begoñan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. Begoñan...
Irakurri osorik

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Gehiago