Pablo Gonzalez de Langarika: “Zurgairen 30 urteak errekorra dira eta harro esatekoa da” PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
Lur Mallea-k idatzia   
astelehena, 2009 azaroak 30. 01:00
Gazte zela harrapatu zuen bete-betean poesiak Pablo (Atxuri, 1947). Blas de Oterozale amorratua da eta bere olerkiek kutxatutako “patologiaren ondorioz”, iaz, esaterako, 300 soneto idatzi zituen hile eta erdian. Poesia idazle asko dagoela dio, poetak ordea, gutxi. Lagun artean hasieran, eta azken urteetan bakarka argitaratzen duen ‘Zurgai’ poesia aldizkariak 30 urte bete ditu. Gaztelaniazko poesia aldizkari garrantzitsuena da estatu mailan eta, tarteka, euskarazko olerkigintzari tokia egiten dio. Euskarazko literaturak urteetan jaso duen diskriminazio positiboari amaiera eman behar zaiola deritzo.

30 urte, zorionak! Zein da Zurgai poesia aldizkariaren osasuna?
Ez nuke esan behar, baina bilbotarra naiz eta… estatuko poesia aldizkari onena da! Badira beste batzuk onak, baina antzerkia, argazkilaritza eta bestelako disziplinak nahasten dituzte. Zurgaik olerkigintzari soilik begiratzen dio; olerkiak, dibulgazio artikuluak eta kritikak argitaratzen dira bertan.
Hasieran ‘Poetas por su pueblo’ taldearen ekimena zena aspaldian zure ekimen pertsonala da. Zein da zure osasuna?
1990ean, taldea desegin eta ‘aitite’ geratu zen aldizkariarekin; nire ahalegin berezia da. Jendea hurbiltzen zait ideiekin eta gogotsu, baina ez duela kobratuko jakitean… Kolaboratzaile batzuei ordaintzen zaien arren, irabazi asmorik ez duen elkartea da oraindik. Aldundiaren diru-laguntzak eta nire osasunak iraun bitartean biziko da aldizkaria.
Prentsaren krisiak eta krisi ekonomikoak ez al dio Zurgairi eragin?
Ziurrenik eragingo digu, horregatik ari naiz beste babes batzuen bila. Zorionez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, Euskadiko Kutxak eta BBKk, gure lanaren kalitateaz jakitun, lagundu gaituzte eta eskertu beharrean gaude.  
Kultur sortzaile eta eragileek babes gutxi jasotzen dutela diote. Iragarri diren murrizketek zein egoeran utziko dute kultura?
Bitxia da, diru mordoa balio duen egiturak sortu dira kultura sustatzeko eta, oraingoa bezalako egiturazko krisiak kolpatzen gaituenean, kulturarekin grinatzen dira. Ez bada, horrekin ez grinatu.
Bilboko Poesiaren Asteak Zurgai omendu du aurten. Zelakoa omenaldia izan zen?
Oso atsegina, horrelako aitorpenak oso iragankorrak diren arrean. Albiste ona da gure etenik gabeko lana aitortu izana. Beste inon ez du aldizkari batek horrenbeste lortu. Zurgairen 30 urteak errekorra dira eta harro esatekoa da.
Zer prestatu duzu Zurgairen hurrengo zenbakirako?
Bi aldizkari kaleratzen dira urtean; uztailean bata, abenduan bestea. Oraintxe laster banatuko den aldizkarian Angela Figuera poeta bilbotarra omentzen dugu. Gerra osteko triunbiratoa osatu zuen Gabriel Celaya eta Blas de Oterorekin. Nahiko ahaztuta dago, baztertuta. Ikuspuntu sozialetik izugarria da bere lana.
Zer dela eta?
Garrantzi handikoa izan zen 50. hamarkadan. Angela Figueraren amatasuna apartekoa zen, haur baten ama izateaz gain, denen ama zen. Teknikoki hain distiratsua ez izan arren, bere gizatasuna Blas de Oterorena baino egiazkoagoa da.
Poeta gazteen poesia militantea irrakurrita itxaropentsu zinen orain 10 urte. Berdin pentsatzen duzu orain?
Ez, filosofiak, politikak eta erlijioak poesia estali besterik ez dute egiten. Poeta gazteen kalitatea dela eta, zalantzak ditut. Hainbeste dira eta hain gazteak. Azkenaldi honetan berriz, Aitor Francos, Itziar Minguez eta Pablo Zarracinak itxaropenari leiho bat zabaldu diote. Euskaraz, esaterako, denak balio du. Gaztelaniaz erreferentzia gehiago eta konplexuagoak daude. Euskarazko poesian ez dago erreferentziarik eta edozer da balekoa.
Zein etorkizun du euskarazko poesiak?
Heltzea lortuz gero… Euskarazko poesiaren aldeko diskriminazioak epe luzea izan du eta murriztuz joan behar du gutxika, gaztelaniaz idazten duten poetak txarto ez sentiarazteko. Azken urteetan poeta erdaldunak existu ere ez dira egin Euskal Herrian. Diskriminazio positiboaren aldekoak izan dira, baina diskriminazio negatiboa sortu da.
Eta zein etorkizun izango du Zurgai aldizkariak?
Diru-laguntzen eta nire osasunaren menpe dago, ez bainabil osasunez oso fin. Ez dut ni ordezkatzeko gai den erreleburik ikusten, ezta gogotsu dagoenik ere.
Lehen baino poesia liburu gehiago dago. Horrenbeste poeta al dago inguruan?
Min handia egiten du poeta sentitzen den edozeinek bere lana argitaratzen duenean edo argitaratzen diotenean. Poeta handiak, nik dakidala, 15 edo 20 bat dira. Argitaletxeen industria ukituta dago eta gehiegi argitaratzen du. Bere gosea asetzeko eguneko 24 orduak irakurtzen eman beharko genituzkeen. Astakeria! Poesia txarrak, autopublikatzen den ia dena, zuzenean eragiten dio poesia onari. Ez da zaila poesia argitaratzea, dirua duen edozeinek egin dezake; poeta izatea da zaila.
Lanbidez isolamendu termikoetan aritzen zara eta poeta eta editore zara afizioz. Zelakoa da zure poesia lana?
Nire lehenengo liburuak Bahia saria jaso zuen 1975ean. Bigarrenarekin huts egin nuen, autopublikatu egin bainuen. Atxuriko Lanbide Eskolan kosturik gabe egingo zidatela eta, paper mordoa erosi nuen eta desastrea izan zen. Bederatzi poesia liburu izan dira guztira, sariak irabazi ahala argiratu dira.
Poesiaz gain, idatzi duzu bestelakorik?
Ipuin laburren bat. Eleberriaren tramak aspertu egiten nau; ni ez naiz idazlea, poeta baizik. 700 bat soneto idatzi ditut. Iaz, hile eta erdian 300 bat. Blas de Otero irakurtzean kutsatu zitzaidan patologiaren ondorioa da. Azkenaldian, bi liburuxka egin ditut, Jose Irazu margolariaren lanekin desamodioari buruzkoa, bata, eta ‘La memoria del aire’ izenekoa Mikel Alonso diseinatzaileaz, bestea. Oso harro nago azken honekin.
Poesia errezitaldirik eskaintzen al duzu?
Bai, atzo bertan, esaterako. Blanca Asua poetarekin batera nork bere olerkiak irakurri genituen Txurdinagaberri zahar-etxean. Oso atsegina izan zen, errepikatzeko modukoa!
Gogoan al duzu Mahatserrian eginiko beste errezitaldirik?
Orain dela urte piloa, Santutxuko Auzo Elkarteak eskatuta, Gabriel Aresti eta Blas de Oteroren omenezko ikus-entzunezko muntaia ekarri genuen. Ordu betekoa zen, oso luzea. Elkarteko andreek tortilak prestatu zituzten artistentzat, baina ordurako hilda zeuden Gabriel eta Blas. Ez zutela tortilarik jango esan behar izan genien. Oso txirenea izan zen egoera.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

BEGOÑA MARTINEZ: “Ni, Bullira? Amets bat”

Asapala

article thumbnail   Galdakaoko ostalaritza eskolan ikasten hasi zenetik, oso gora egin du zurbaranbarritar honek sukaldaritzaren munduan. Egun, ikerketan dihardu Aztirentzat eta Mugaritz...
Irakurri osorik

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Konpartsen jaitsiera, 70eko hamarkada bukaera

Asapala

article thumbnail 
Irakurri osorik

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Iparrirlandarren jakin-mina

Lur Mallea/ Klaus Armbruster

article thumbnailBakegintzan aurrerapausoak emanez jarraitzen dute Ipar Irlandan. Horretarako garrantzitsutzat jotzen dute bertatik urrundu eta beste gatazkagune batzuk bertatik betara ezagutzea. Euskal Herrian izan...
Irakurri osorik

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira

H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net

article thumbnailTomas Zumalakarregi Begoñan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. Begoñan...
Irakurri osorik

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Gehiago