Juan Gardeazabal: Izar handi bihurtu zen futbol-epailea PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Dabi Piedra-k idatzia   
osteguna, 2009 abenduak 31. 01:00
Futbolari gutxi batzuentzat, Munduko Txapelketa jokatzea helburua da eta, gehienentzat, amets hutsa. Juan Gardeazabal epaile mahatsorriak hiru Munduko Kopatan parte hartu zuen, beraz, atera kontuak. 60ko hamarkadan, munduko futbol epaile onenen artean egon zen. Zelaitik kanpo ere ospe oneko pertsona zen baina, zoritxarrez, gazterik hil zen, 1969ko abenduan. Hil zenetik 40 urtera, BERTONek Juan Gardeazabal handiaren berri jakin nahi izan du.
Epailearen jarduna ezinbestekoa da futbolean, jokoa behar den moduan gara dadin eta jokalariek arauak errespeta ditzaten. Sarritan, baina, jardun iluna ere izaten da, ikusle gutxik erreparatzen dio arbitroari. Horregatik, zaila da Juan Gardeazabali buruzko informazioa topatzea eta Santutxun bertan ere, epailea jaio zen auzoan, askok ez dakite nor izan zen. Horregatik, Jose Mari Gardeazabalengana jo dugu, epailearen lehengusua da berau. Lagun minak ziren biak eta Jose Marik ondo gogoan dauka oraindik nolakoa zen bere lehengusua. “Juanito” Gardeazabal zen lagunentzat, eta lehengusuak ere horrela esaten dio.
Juan Gardeazabal, beste epaile asko bezala, futbolari izan zen lehenengo. “Soldaduska egiten ari zela, Alas taldea sortu zuen Valladoliden, lagun batzuekin batera, eta Hirugarren Mailaraino iritsi ziren”, oroitzen du Jose Mari Gardeazabalek. Belaunean arazoak zeuzkala-eta, futbola utzi eta epaile lanetan hasi zen, Bizkaiko Erregional Mailan, 1946an. Urte gutxian lortu zuen Lehenengo Mailara jauzia egitea eta 1952/53 denboraldian, A Coruñako Deportivo eta Sevilla taldeen arteko partidu baten egin zuen debuta gorengo mailan. 1955ean zuzendu zuen nazioarte mailako lehenengo partida, Eskozia eta Portugalen artekoa.
MUNDU OSOAN EZAGUN
Horrela, 50eko hamarkadaren hasieran eta 60ko osoan, munduko epailerik onenetakoa izan zen eta duda barik, Euskal Herriko epaileen artean nabarmenena bihurtu da historian. Hiru Munduko Kopatan egon zen Juan Gardeazabal, 1958an Suedian, 1962an Txilen eta 1966an Ingalaterran. Mexikon 1970ekoa zuzentzeko deitu zioten, baina 1969an hil zen Gardeazabal. Hala ere, garai hartan errekorra izan zen epaile bat hiru Mundialetan ikustea. 1958ko txapelketan, gainera, finalean marrazain izan zen, besteak beste, Pele jokalari handiarekin batera. Ehunka partida zuzendu zituen nazioartean, bai selekzioen artekoak eta baita kluben artekoak ere. Aipagarrienetako bat, 1967ko Kontinente arteko Kopa, Glasgowko Celtic eta Avellanedako Racingen artekoa, kroniken arabera 100.000 ikusle bildu ziren Glasgowko zelaian! Espainiako Lehenengo Mailan, 17 denboraldiz egon zen (233 neurketa zuzendu zituen maila horretan).
Jose Mari Gardeazabalek Munduko Koparekin lotutako pasadizo pare bat ere ekarri ditu gogora. “Espainiako Federazioarekin arazoak izan zituen Juanitok eta 1970eko Mundialera joateko Espainiako hautagaietatik kanpo utzi zuten Madrileko agintariek. FIFAk, baina, gonbidapen berezia bidali zion Juanitori, Munduko Kopan egon zedin nahi zutelako nazioarteko futbol agintariek”. Horrek garbi erakusten du Santutxuko epaileak futbolaren munduan zeukan itzala. Beste behin, Ipar Koreako selekzioaren partida bat zuzendu ostean, zer moduz joan zen galdetuta, hauxe erantzun omen zuen Juanito Gardeazabalek: “Koreak lehenengo zatian talde bat eta bigarrenean beste bat atera izan balu, ez nintzen konturatuko. Haiek berdin-berdinak dira denak!”.
Jose Mari Gardeazabal lehengusuaren ustez, Juanito Espainiako epailerik onena izan da, duda barik. “Beste batzuek aurkakoa esango dute, baina nor egon da hiru Mundialetan? Eta laugarrena ez zuen arbitratu, hil egin zelako, hori errekorra izango zen!”.
EPAILE MAITATUA
Juanito Gardeazabal kontularia ere bazen Bilboko enpresa baten. “Denbora librea baliatzen zuen entrenatzeko eta asteburuak osorik igarotzen zituen kanpoan, partidak zuzentzen”. Garai hartan, taxian eta trenean bidaiatzen zuten Espainian barrena epaile guztiek. “Epaileak gehiago nekatzen ziren bidaiatzen, partidak zuzentzen baino, orain gauzak aldatu egin dira eta erosoagoa da”, Jose Mari Gardeazabalen arabera.
Futbol-zelaian pertsona errespetatua zen Juan Gardeazabal eta Santutxuko auzotarren artean ere oso maitatua zen. “Txikiteoan ibiltzen zen lagunekin eta auzo osoak ezagutzen zuen sasoi hartan”, dio lehengusuak. Denek nahi zuten Juanitorekin ibili, lagunen laguna zen. Futbolean ere, marrazain guztiek nahi izaten zuten Gardeazabalekin joan. “Zelaian nortasun handiko epailea zen eta ez zuen ezerk ere kikiltzen. Talde boteretsuen presioei sekula ere ez zien kasu egin eta talde apal zein handiak, berdin-berdin tratatzen zituen”, azpimarratu du Jose Mari lehengusuak. Lokatzetan Erregional Mailako neurketak zuzentzen hasi zenean ikasi zuen Juanitok jokalari guztien meritua eta ahalegina aintzat hartzen.
Juan Gardeazabal argala eta makal itxurakoa zen, baina bere lehengusuak dioenez, ondo entrenatzen zuen, “batzuetan San Mamesera joaten zen, Athleticeko jokalariekin batera korrika aritzeko”. Hala ere, gaixotasun larri batek ospitalera bidali zuen epailea eta, horren erruz, ezin izan zuen 1969/70 denboraldia hasi. Gaixotasunak okerrera egin eta 1969ko abenduaren 21ean hil zen. Mexikoko Mundiala zain zuen eta baita beste norgehiagoka asko ere, artean 46 urte baino ez zituen eta. Futbolaren munduari atsekabe latza ekarri zion Gardeazabalen heriotzak. San Mamesen omenaldia egin zioten handik hilabete batzuetara. Santutxuko kale batek ere, Juan Gardeazabal izena darama, auzo horrek emandako epaile handienaren omenez.
“Juanito Gardeazabal epaile zorrotza zen, baina baita zintzoa eta hurbilekoa ere eta, batez ere, oso justua talde guztiekin”, oroitzen du bere lehengusu Jose Marik. Eredua izan zen Juanito eta eredu hori Jose Mari lehengusuaren semeak jaso du, Gorka Gardeazabalek. Bigarren Mailan bost denboraldi daramatza epaile Gorkak eta duda barik, Juanitoren bideari jarraitzen dio.
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

BEGOÑA MARTINEZ: “Ni, Bullira? Amets bat”

Asapala

article thumbnail   Galdakaoko ostalaritza eskolan ikasten hasi zenetik, oso gora egin du zurbaranbarritar honek sukaldaritzaren munduan. Egun, ikerketan dihardu Aztirentzat eta Mugaritz...
Irakurri osorik

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Konpartsen jaitsiera, 70eko hamarkada bukaera

Asapala

article thumbnail 
Irakurri osorik

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Iparrirlandarren jakin-mina

Lur Mallea/ Klaus Armbruster

article thumbnailBakegintzan aurrerapausoak emanez jarraitzen dute Ipar Irlandan. Horretarako garrantzitsutzat jotzen dute bertatik urrundu eta beste gatazkagune batzuk bertatik betara ezagutzea. Euskal Herrian izan...
Irakurri osorik

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira

H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net

article thumbnailTomas Zumalakarregi Begoñan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. Begoñan...
Irakurri osorik

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Gehiago