|
Hainbat arazo sahiestuz emon zan hasiera |
|
|
|
|
Berton -
Betikoak
|
|
Alberto Ugarte-k idatzia
|
|
osteguna, 2011 irailak 29. 09:58 |
|
Gabriel Aresti institutuak 40. urtemuga bete dau ateak lehendabizikoz zabaldu ebazanetik. Institutuaren proiektua eraikitzen bi urte lehenago hasiak ziren Alvaro Libano eta Juan Daniel Fullaondo arkitekto berritzaile bilbotarrak. Proiektuan material berriak erabili ebezen, hala nola, gortina hesiak eta xafla prefabrikatuak. Kontuan hartzekoa da barruko espazioen argitasuna.
Argazkian ikus daitekeenez, landa eremu baten kokatu zen institutua Santutxuren eta Otxarkoagaren artean, Txurdinaga auzoan, non txabolismoa oraindik desagertu barik egoan, non zaldiak, astoak eta behiak larratzen ibiltzen ziren eta baserriak nongura topa zitezkeen. Hala, 1971. urtean, āInstituto de EnseƱanza Media Femenino de Churdinagaā sortu zen neskentzat; ur barik, argi barik, hainbat arazo sahiestuz emon jakon hasiera. Zazpi urte geroago misto egin zan eta, handik urte betera, 1979. urteko urtarrilaren 20an klaustroan izenaren aldaketa erabaki zan: Jose Irazuk (Bernardo Atxaga) orduan bertako euskara irakaslea zala, Gabriel Aresti idazle bilbotarraren izena erabiltzea proposatu eban. Harrez gero milaka dira haren ikasgeletatik pasa diran ikasleak. Zorionak eta segi aurrera!
|