Larreagaburu, frantses eta italiarren gaztelua PDF Inprimatu E-posta
Berton - BegoƱeraz
H.O.-k idatzia   
osteguna, 2011 irailak 29. 14:10

Larreagaburu esan izan zaio mende askotan Bolueta, Santutxu eta Atxuri artean dagoen mendixkarik garaienari. XIX. mendetik aurrera, ostera, El Morro izena zabaldu eta nagusitu da. Bada, tontortxo horretan gotorleku edo gaztelu txikia egon zen, Bilboren defentsarako lagungarri. Frantsesek egin zuten. Edo italiarrak izan ziren?

1808-1814ko gerran Bilbo sarritan izan zen helburu militarra. Denbora gehiena Napoleonen armadaren mende eman bazuen ere, matxinatuek behin baino gehiagotan eskuratu zuten, hala 1808an bertan nola 1812an. Hala ere, kasu guztietan galdu egin zuten, frantses armadaren nagusitasunak (lehorrean, itsasoa ingelesen esku zegoen eta) ez baitzien aukera handirik eskaini.
Bilbo kontrolpean edukiagatik, tarteka frantsesak ez zeuden batere lasai, inguruetan Espainiako armadako tropak (batez ere Mendizabal jeneralarenak) eta gerrillari taldeak (Gaspar Jauregi ā€˜Artzaia’-k zuzentzen zuena, esate baterako) ibiltzen zirelako, hiribildua noiz hartuko.Ā 
1812an birritan sartu zen Bilbora Mendizabal baina, gerra-egoerak apur bat aldatzea nahikoa izaten zen frantsesak berriz ere hiriaz jabetzeko. Napoleonen armadak ondo gotortuta eta indartuta zeuzkan SantoƱa, Durango, Donostia, Getaria, IruƱea eta Gasteiz. Ingelesak, ostera, Castron eta Bermeon zeuden, haien itsas-armadaren babesean. Bilbo zen, kate horretako mailarik ahulena.
Horregatik, 1813ko otsailean, frantsesek Bilbo aldeko euren indarrak handitu zituzten. Horretarako, Madriletik Palombini jeneralaren italiar dibisioa (2.500 gizon) ekarri zuten. XIX. mende hasiera gatazkatsu hartan Napoleonek Italiako gizartearen sektore batzuen laguntza lortu zuen. Haiek osatu zituzten frantses armadarekin batera borrokatu ziren oste armatuak, Palombini buru zuen dibisioa –divisione Palombini– kasu.
Palombini Bilbora heldu zenean, lehenengo-lehenengo hiriburua gehiago gotortzeko proposatu zuen, artean defentsa traketsak zeuzkalakoan. Clausel frantses buruzagi nagusiak bere plana onartu eta lanari ekin zioten.

Larreagaburuko kanoitegia
Defentsa planeko nobedade nagusia Larreagaburun zegoen. Mendixka hori Bilbotik kanpo egon arren, giltzarria zen hiriburua bermatzeko eta, ondorioz, tontorrean  gaztelutxoa atontzeaz gain, defentsa lerroaren barruan sartzea erabaki zuten. Lanen diseinatzailea Camilo Vacani izan zen. Begoñako elizatik eta dorretxetik ekialderantz lubanak atondu eta taketak ipini zituzten Mallonako kanposanturaino; eta berdin gotortu zuten San Agustin komentuaren aldea (gaur egungo udaletxea). Beste horrenbeste egin zuten Begoñako elizatik Larreagabururaino, leku garrantzitsuenetan. Eta, ibaiaz bestalden, Miribillan eta San Franciscon.
Badakigu jakin frantsesek Larreagaburun bost bateria eduki zituztela, denetara hamazortzi artilleria-piezekin hornituta.
Defentsa lanok egokiak ote ziren? Laster ikusi zuten. Palombinik Artzaia Gernika aldean inguratu nahi izan zuen batean –1813ko apirilean–, Mendizabalek Bilbo eraso zuen, barruan tropa gutxi zegoelakoan. Oldarraldi gogorra egin zuten, lehenengo Boluetako Zubibarritik gizon gutxi batzuk eta gero Artxandatik behera multzo handi bietan jaitsita. Lehenengo zutabeak su bizia egin zuen eta bigarrenak BegoƱako elizaren kontra jo zuen eta San Agustineko trokatik behera egin nahi izan zuen. BegoƱako eta Mallonako gotorlekuetatik kanoikadaka erantzun zieten baina, unerik kritikoenak San Agustin aldean gertatu ziren. Azkenean frantses eta italiarrek erasoa geldiarazi zuten. Setiatzaileek, geroago, lehenengo gerra karlistan gertatuko zen bezala, San Agustin komentuaren inguruan topatu nahi izan zuten defentsa lerroan arrakala.
Ez zuten, bada, lortu, eta ez zuten lortuko. Frantsesak eta italiarrak ekainean joan ziren Bilbotik, Wellingtonek Gasteizko bataila irabazi eta gero. Orrialde hauetan argitaratu dugun mapan, italiarrek diseinatutako defentsak eta 1813ko apirilaren erasoaren nondik norakoak ikusten dira.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago