|
Berton -
Betikoak
|
|
Alberto Ugarte-k idatzia
|
|
ostirala, 2011 urriak 28. 14:59 |
|
Otxarkoagako Familia Elkarteak beharra gogotik egin dau auzoaren sorreraren nodik norakoak argitzeko. Alde batetik, DVD txukuna eta argigarria egin dabe azalpenak emonez eta berba auzokoei lagaz eta, beste aldetik, erakusketa xumea bezain esaguratsua atondu dabe Otxarkoagako kultur etxean.
Zelanbait egindako beharra ezinbestekoa zan udalak inongo irizpide kritikorik gabe, inongo azalpenik gabe eta inongo kokapen historikorik gabe Ocharkoaga laburmetraia frankista argitara emon eta doan banatu ebanetik. Zuzendu egin da hutsa zorionez. Otxarkoagan blokeak eta etxeorratzak eraiki baino lehen bere Otxarkoaga baegoan. Otxarkoagako Familia Elkarteak abotsa emon deutse bertako baserritarrei, gerra osteko giroan etxean euskaraz eta kalera urten orduko erderaz egiten ebezen horiei. Haietako askoren bizimoduaren aldaketa, barriz, lehenago hasita egoan. Lur desjabetzeak handiak izan ziran, ez, soilik, Otxarkoagan baita Txurdinagan bere.
|