|
…zan Begoñako txakolinetako postre delicatessena, izan be makailuaren gazixe goxotu egin behar.
Geure izena ta izana txakoliñetik dator, horregaitik dogu inguruan mote lez matzorri, matza ta enbidiatik datorrena, izan be non ematen zan ba aukerearik eta onena txakoliñe lortzeko Begoñan baino? Zein da, ingurune honetan hegoaldeari begira, eguzkibegi, dagoena? Zeinek jasotzen dau Artxandako aldapetatik euriak ateratako orbela aberatsa? Nora joaten ziren harek arbola orri ta begetal hondakin emankorrak ba? Mahats herrira, mahatsa sortzen. Baldintza hauen fruituak asko ziren, euritariko bat, famatuena, maiukiak, jende zaharrak kontatzen dauenez Erriberako merkatuan kotizatuenak ei ziran Begoñakoak, batez be Herradurako kurba ingurukoak, berton aldapa, ura asko eta eguzki indartsua baina ez egun osoan ordu batzuetan baino. Jaso egin bear be aldapa gora ta behera. Kokaera geografikoa aproposa dogu, eguzkibegi eta Artxandak egiten dauen ‘U’ handi horren erdian gauz, kanala geu gara ura batzeko (oraingo Begoñazpi ikastola alboan ura hartu egiten da), zirku antzeko honen barruan haize txarretatik protegidute gauz, horreri gaineratu mendietatik jausten dan ongarria eta zolua aproposa berez, kaliza eta margak, matza emateko. Gaur egun porlanaz tapaute dagoen zolu horrek oso matza fine ematen eban, halan esaten eurien hemendik ibilitako bidaiari batzuk, Humboldt ospetsua bat. Txakoliñe matza irailean batzen zan auzolanean, inguruko gizon ta gazteek egiten eben biarra, edadearen arabera gauza diferentea, gogor, matza batzeko, kontutan hartu bihar da hemengo sasoirik onena zala, udako beroak matzan egindako azukrea aprobetxatu bear, geroago eguzki handirik ez eban maztiak harrapatuko eta. Egin egiten zan batu domeka batean, Pilarica inguruan, gizonek fabriketan eta zapatuetan be egiten zeurien biarra eta, hurrengo zapatuan txakoliaren jabeak afaria emoten eban pagu moduan. Matza mordoak gizonezkoek moztu ta jasotzen zeurien, asto gainean eroan baserrira eta segiduan zapaldu bear zan, galdu ez daiten, zeregin honen arduradunak gaztiek ziran, hamalau hogeita pikuko urtekoek, honela eginda, fruta zapalduz, muztioa atara egiten jakon matzari. Ostean, bertan gelditzen zan, upelean, irekizten, bor-bor egiten egun pare bat, ez gehiago, halan zikinkeri handienak berantza jausi eta likidoa, gainean geldituta, fermentau egiteko, kolore oso iluna eta usaina gutxi eukan. Egun batzuen ostean filtratu egiten zan, hondakinak kendu egiteko, findu egiteko, eta gelditzen zan mordokoa ‘la garete’ deitzen zan, oso gustu gogorrekoa zan, hori hartu eta ‘sin fin’ bategaz estutu eiten zan, prentsatu egiten zan, likido zeozer gehiago ateratzearren, eta gareteko zati bat bota egiten zan berriro kupelara, gutxi baina, kontua zan mamia emotea baina tamainan ez dagion mikaztu gustoa, honetan egoan txakolinaren sekretotxo bat. Bi hilabete pasata ‘trasiegoa’ eiten zan upela batetik bestera, beste hirugarren batera be batzutan, zenbat eta gehiago egin garbiago txakolina, baina flojoagoa be bai. Hau mostoa zan. Handik beste hile batzuetara, otsailerako, txakoline eginda egoan. Apirilan edo maiatzan txakoliñe edateko prest egoan eta hasten ziran bilbainoak Begoñara etortzen, baina bidea erakutsi bear. Horretarako ereñotza adartxoak erabiltzen ziran, Bilbotik etorrite bide gurutzetan jartzen zan erramu lorea ezkerra ala eskumea hartu bear zen markatzeko eta txakolira, baserrira, ailegatzean upela zabalik eukala esateko teilatuan ipintzen zan ereinotza adarra be bai, izan be txakoline guztiak txandaka eiten zeurien zabaldu. Txakoliñe bakar bat egoten zan zabalik, ingurukoak itxita, batek zabaldu eta besteak itxi. Kupelak hustu egiten zirenean, txakoliñe amaitu, beste batek zabaldu eiten eban eta markak, bide gurutzetako markak, aldatu be eiten ziran, bilbainoak, pagatzen zeurienak, ez daitezen bideaz okertu. Txakolina ardo berde eta garratza zan, segun eta nork egin fuerteago ala goxoago, eta merienda afarirako erabiltzen zan sarri. Beragaz jateko makailua zan normalena, baina ez bakarra, jan be jaten ziren angilak eta antxoak, makailua pil-pilean eta bizkaierara, baita txapa gainean erreta, eta postrerako Santiagitoko makarroiak edota maiukiak be jaten ziran. Danen artean, postrerik eta delicatessenena zan Begoñako maiukiak bertako txakolinaz blai-blai eginda.
|