| Otxarkoaga II |
|
|
|
| Berton - Betikoak | ||||||||||
| Alberto Ugarte-k idatzia | ||||||||||
| asteartea, 2011 abenduak 13. 13:33 | ||||||||||
![]() Otxarkoaga auzo berezia da. Batez bere, eraikitzen hasi ziranetik auzo zigortua izan dalako. Administrazioen utzikeria eta aurreikuspen falta nabarmena izan da. Eraikitzeko lekua bera bere esanguratsua da. Etxeak eraikitzeko orduan ikuspuntu aldaketa ekarri eban. Ez, soilik, lehenengo etxeorratzak egin ziralako, baizik eta, etxeak egiteko hirigunean egozan orubeak baliatu ez ziralako, ordura arteko joerari muzin eginez. El poblado dirigido de Ocharcoaga hirigunetik oso urrun eraiki zan gizartearen atal behartsuenetako bat marjinatzeko itxura guztiarekin. Argazkian ikusten dan legez Otxarkoagako etxeak nekazal eremu batean eraiki ziran hiribildutik urrun, legendunak izango balira legez.Beste arlo askotan bere, politika okerrak jo dau eta zigortu dau auzoa. Udal Etxebizitzak erakundearen garai bateko irizpideak marjinalizazioan kokatu eban auzoa bestelako erabaki konpensatoriorik egin ez ziralarik. Hezkuntza arloan 80ko urteetan burututako eskola maparen erreforma, Integrazio Legea edota eredu euskaldunen ezarpena txarto kudeatu ziran. Arazoak arazo, Otxarkoagako auzotarrok kemen handiz, pausoz pauso aurrera egin dabe eta geroan bere beren ikuspuntu eta iritziak ezinbestekoak izango dira Euskal Herri osorako.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||||



