|
Berton -
Betikoak
|
|
larunbata, 2011 abenduak 31. 11:43 |
|
Otxarkoagan ātxabolisteiā etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez ziran bota. Eraisteko ziranak hondeamakinak bota arteko tartea aprobetxatu eben ijito familia batzuk okupatzeko.Ā Txabolak eraiki ebezen eta hainbat zubipe bere hartu ebezen bizitokitzat. Garai hartako bizitza eta harremana ez zan samurra ijito eta ez ijitoen artean.
1979ko abenduan gertatutako istiluak gogorrak izan ziran. Gaur egun Txurdinagako kiroldegi eremuaren barruan dagozan errepide nagusiaren zubipean hainbat ijito familia bizi ziran beren animaliekaz eta gurdiekaz. Inguruko biztanle askok haiei leporatzen eutsien inguruko taberna eta dendetan izandako lapurretak eta iskanbilak, baita bere, eskolara eta institutura bidean zihoazen gazteei egindako lapurretak eta mehatxuak. Ijitoek, antza danez, zerikusia ez zuten bortxaketa baten ondoren, hainbat auzokide zubipera joan ziran azalpen eske asanblada bat egin ostean. Haietako batzuk gurdiak eta han zegozan puskak erretzen hasi ziran. Ordainetan tiroak jaso ebezen. Bi auzokide zauritu ziran. Zorionez, gaur egunean, bi komunitateen arteko elkarbizitzak ez deko zerikusirik ordukoaz.
|