|
Apaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun pasa ziren bertatik. Tartean, Josu Naberan eta Martin Orbe mahatsorriak. Durangoko Azokan, āZamorako apaiz-kartzelaā (Txalaparta) izenburupean Angel Zelaietak eta Edorta Jimenezek koordinatutako liburu āpolifonikoaā eman zen ezagutzera. Orduko eliza frankistaren errepresioa eta, batik bat, orduko apaiz euskaldun askoren justizia eta askatasun konpromisoa azaleratzen ditu liburuak.
Aniztasun handia zegoen Zamorako apaiz-kartzelako presoen artean. Hilabeteko zigorra zutenak, 20 hilekoak eta kondena luzekoak, denak elkarrekin zituzten. Galiziarrak, kataluniarrak, asturiarrak⦠eta euskaldunak ere baziren tartean. Martin Orbe 1969an eraman zuten bertara Mikel Etxebarria etakideari ihes egiten laguntzeagatik. Hori baino lehen, Basauriko kartzelan 15 egun eman zituen, horietatik 9 inkomunikatuta. Torturatu egin zuten. Zamorako kartzelako egonaldia baino āgogorragoa izan zen tortura beraā, diosku. Eta batik bat Zirarda Bilboko gotzainaren jokaera, āez zuen nire testigantza sinetsiā. Martinek tortura aztarnak oraindik ikusgai zituela erakutsi nahi izan zizkion gotzainari, eta honek ācómo no le voy a creer a un sacerdote mĆoā, erantzun zion. Aurrerago Zirardak berak idatzitako memorietan aitortu zuen: āSabĆamos que habĆa tortura, pero no habĆa pruebasā. Horixe da oraindik orain Martinen minik handiena. āBerehalaā heldu ziren Zamorara beste bost euskal apaiz preso, āLos bostakā esaten zieten. Martinentzat āarnasbideaā izan zen Josu Naberan, Nikola Telleria, Xabier Amuriza, Alberto Gabikagogeaskoa eta Julen Kaltzada ondoan izatea. āPentsaeran hurbilago nengoen beraiekin nirekin atxilotu zituztenekin baino, apaiz lagunak ziren arren, ez genuen hainbeste konfiantzarikā. 1968ko azaroan beste apaiz batzuekin batera Derioko seminarioan itxialdia egitetik zetozen āLos bostakā. Baina estatuaren errepresioa asko gogortu zuen salbuespen egoerak eta āzer edo zer konbentzigarriagoaā egitea erabaki zuten. 1969ko maiatzaren 30ean ekin zioten āborondatezkoā gose grebari bost apaizek Bilboko gotzaitegiaren lokaletan. Josu Naberanek gogoan du orduan argitaratu zuten dokumentu āgogorraā: āEstatuari terrorista zela esaten genionā. Paris eta BBC irratietan oihartzuna lortu zuen beraien ekintzak. Bizpahiru egunera Bilboko gotzainak epailearen esku lokaleko giltzak uztean atera zituzten. āRebelión militar akusaziopeanā ateak itxita epaitu zituzten. Zigor luzeak ezarri zizkieten. Josuri, esaterako, 12 urte eta egun bateko kartzela-zigorra āpor mala conducta socialā. Kohesio handia Angel Zelaietak, liburuaren koordinatzaileak, eskatu zion Martin Orberi Zamorako kartzelako deskribapena egiteko. Kronika hutsa baino āliburu polifonikoaā egitea zenez helburua, Martinek bere esperientzia kontatu ordez, ātaldearen bizipenak, borroka eta elkartasunaā islatu nahi izan ditu. āIzan genituen arazoak ere baiā. Eta ahalegin horretan erraz atzematen da kondena luzea zuten apaiz euskaldunen arteko ākohesio handiaā. Kohesioaren adierazle ziren egunero eman eta jasotzen zituzten euskara klaseak, urte betera prestatu zuten ihesa, bi urtera burutu zuten motina eta ostean hasi zuten gose greba. Astotxoaren abestia erabiltzen zuten sintoniatzat euskara klaseei hasiera emateko. Xabier Amurizak egiten zuen gehienetan irakasle lana. Eta egin zuten, bai, lan ugari: atzizkiei buruzko lana, aurrizkien proposamena, itzulpenak⦠Denen artean, bada Martinek ondo gogoratzen duen bat, Guillermo Tell tiene los ojos tristes liburuaren itzulpena. āKapitulu bana hartu genuen eta, itzulpena aberasteko, euskararen baliabide propioak erabili genituenā. Eskulana eta gerralana āPresoen obligazioa ihes egitea daā, dio barre artean Josu Naberanek. Bera zen āeskulanetan ingeniari nagusiā, nahiz denek parte hartu ihesaldi ahaleginean. 1971n hasi ziren tunela eraikitzen ahal izan zuten moduan: lanabes eskasekin, eskuekin zein haginekin. āEz genuen uste posible zenik, baina astiro-astiro metrotan aurrera egin genuenā. Batzuk lan fisikoa egiten zuten bitartean, beste batzuk lan psikologikoa egiten zuten āfuntzionarioak distraitzenā. Zergatia ziur ez dakiten arren, distraitze zereginetan huts egiten zutela pentsatzen du Martinek 40 urteren ondoren: āFuntzionarioek zerbait susmatu zutenā. Zamorako apaiz euskaldunek beren apaiz pribilegioa ukatuz, gainerako preso politikoekin egon nahi zuten. Espainiar Elizak euren eskariei entzungor egiten ziela ikusirik, burulanak eta eskulanak albo batera uztea eta gerralanari ekitea erabaki zuten. Motina burutu zuten 1973ko azaroan. Jon Etxabe hasi zen eskura topatzen zuen oro apurtzen eta birrintzen. āWakie talkie bidez komunikatuzā, atzetik jarraitu zioten besteek. Koltxoiei su eman zieten, komunak apurtu zituzten eta kristalak txikitu. Josu Naberanek, aurretiaz, objektu sinboliko guztiak apartatu zituen kaperatik. Motinak kanpoan oihartzuna izan zezan kazetariekin kontaktuan jarrita zeuden eta kartzela kanpoaldetik grabatutako irudiekin ālortu genuen solidaritatea zabaltzeaā.Ā āKapitulutxo batā Neguan hotza eta udan beroa zen Zamorako kartzela probintzialeko pabiloi hura. āEz zegoen baldintzarik kondena luzeak pasatzekoā. Ziega konpartitu beharra zegoen bakardaderako unerik gabe. Martinek bere ziega-kideak ākategoriako gizonā bezala oroitzen ditu barre egiten duen bitartean. Baina berehala iluntzen zaio aurpegia: āAstean behin dutxatzen ginen, komunetan ez zegoen aterik, ez genuen liburutegirik ez kirola egiteko espaziorik, baina hori bai, patio erdian kartzela nagusiko tximinia genuen ke beltza botatzenā. Zamorako kartzelan pasatakoa, gure historiaren ākapitulutxo batā dela aitortzen du Martinek. āUne egokian irten da liburua urte haietako errelatoa egin behar dela baitio jendeak hitzetik hortzeraā. Eliza ofizialaz gain, beste eliza bat bazegoela erakusten du, āzapaldu eta oprimituekin zegoena eta zoritxarrez, orain, indartsu ez denaā. Meritu horixe aitortzen dio Josuk ere, āEliza barruko kontraesanak islatzekoaā, alegia. Protagonisten kontakizunekin batera, apaizen ekintzek izandako oihartzuna aztertzen duten iritzi eta erreflexioekin osatzen da liburua. Horrela lortzen du āpolifonikoaā izatea. Angel Zelaieta arduratu da āegunez egun askoren arteanā egindako lana koordinatzeaz. Zamorako kartzelaren berri ez duten gazteentzat jotzen du interesgarri liburua eta baita āedadetxoa dutenentzat ereā. āOrduko kleroak eragina zuen jendartean eta pertsona horiek izan dezakete irakurtzeko gogotxoaā. Baina, ātrabaā eta āhutsuneā bana ere aitortzen dizkio liburuari Angelek. Batetik, gehiengoa euskaraz idatzita egonik āarazoa izan daiteke euskara gutxi dakitenentzatā. Bestetik, liburua idatzi dutenen artean, gutxiengoa dira gaur egun apaiz, eta horrek zera esan nahi du: āLiburuak ez diola erantzuten ordutik gaurdaino āzer gertatu da Elizarekin?ā edota āzer gertatu da sinesmenarekin?ā galdereiā. Horiei, agian, beste liburu batean erantzungo diete.
|