Burulana, eskulana eta gerralana PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta-k idatzia   
larunbata, 2011 abenduak 31. 12:16

Apaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun pasa ziren bertatik. Tartean, Josu Naberan eta Martin Orbe mahatsorriak. Durangoko Azokan, ā€˜Zamorako apaiz-kartzela’ (Txalaparta) izenburupean Angel Zelaietak eta Edorta Jimenezek koordinatutako liburu ā€œpolifonikoaā€ eman zen ezagutzera. Orduko eliza frankistaren errepresioa eta, batik bat, orduko apaiz euskaldun askoren justizia eta askatasun konpromisoa azaleratzen ditu liburuak.

Aniztasun handia zegoen Zamorako apaiz-kartzelako presoen artean. Hilabeteko zigorra zutenak, 20 hilekoak eta kondena luzekoak, denak elkarrekin zituzten. Galiziarrak, kataluniarrak, asturiarrak… eta euskaldunak ere baziren tartean. Martin Orbe 1969an eraman zuten bertara Mikel Etxebarria etakideari ihes egiten laguntzeagatik. Hori baino lehen, Basauriko kartzelan 15 egun eman zituen, horietatik 9 inkomunikatuta. Torturatu egin zuten. Zamorako kartzelako egonaldia baino ā€œgogorragoa izan zen tortura beraā€, diosku. Eta batik bat Zirarda Bilboko gotzainaren jokaera, ā€œez zuen nire testigantza sinetsiā€. Martinek tortura aztarnak oraindik ikusgai zituela erakutsi nahi izan zizkion gotzainari, eta honek ā€œcómo no le voy a creer a un sacerdote mĆ­oā€, erantzun zion. Aurrerago Zirardak berak idatzitako memorietan aitortu zuen: ā€œSabĆ­amos que habĆ­a tortura, pero no habĆ­a pruebasā€. Horixe da oraindik orain Martinen minik handiena.
ā€œBerehalaā€ heldu ziren Zamorara beste bost euskal apaiz preso, ā€˜Los bostak’ esaten zieten. Martinentzat ā€œarnasbideaā€ izan zen Josu Naberan, Nikola Telleria, Xabier Amuriza, Alberto Gabikagogeaskoa eta Julen Kaltzada ondoan izatea. ā€œPentsaeran hurbilago nengoen beraiekin nirekin atxilotu zituztenekin baino, apaiz lagunak ziren arren, ez genuen hainbeste konfiantzarikā€.
1968ko azaroan beste apaiz batzuekin batera Derioko seminarioan itxialdia egitetik zetozen ā€˜Los bostak’. Baina estatuaren errepresioa asko gogortu zuen salbuespen egoerak eta ā€œzer edo zer konbentzigarriagoaā€ egitea erabaki zuten. 1969ko maiatzaren 30ean ekin zioten ā€œborondatezkoā€ gose grebari bost apaizek Bilboko gotzaitegiaren lokaletan. Josu Naberanek gogoan du orduan argitaratu zuten dokumentu ā€œgogorraā€: ā€œEstatuari terrorista zela esaten genionā€. Paris eta BBC irratietan oihartzuna lortu zuen beraien ekintzak. Bizpahiru egunera Bilboko gotzainak epailearen esku lokaleko giltzak uztean atera zituzten. ā€œRebelión militar akusaziopeanā€ ateak itxita epaitu zituzten. Zigor luzeak ezarri zizkieten. Josuri, esaterako, 12 urte eta egun bateko kartzela-zigorra ā€œpor mala conducta socialā€.

Kohesio handia
Angel Zelaietak, liburuaren koordinatzaileak, eskatu zion Martin Orberi Zamorako kartzelako deskribapena egiteko. Kronika hutsa baino ā€œliburu polifonikoaā€ egitea zenez helburua, Martinek bere esperientzia kontatu ordez, ā€œtaldearen bizipenak, borroka eta elkartasunaā€ islatu nahi izan ditu. ā€œIzan genituen arazoak ere baiā€. Eta ahalegin horretan erraz atzematen da kondena luzea zuten apaiz euskaldunen arteko ā€œkohesio handiaā€. Kohesioaren adierazle ziren egunero eman eta jasotzen zituzten euskara klaseak, urte betera prestatu zuten ihesa, bi urtera burutu zuten motina eta ostean hasi zuten gose greba.
Astotxoaren abestia erabiltzen zuten sintoniatzat euskara klaseei hasiera emateko. Xabier Amurizak egiten zuen gehienetan irakasle lana. Eta egin zuten, bai, lan ugari: atzizkiei buruzko lana, aurrizkien proposamena, itzulpenak… Denen artean, bada Martinek ondo gogoratzen duen bat, Guillermo Tell tiene los ojos tristes liburuaren itzulpena. ā€œKapitulu bana hartu genuen eta, itzulpena aberasteko, euskararen baliabide propioak erabili genituenā€.

Eskulana eta gerralana
ā€œPresoen obligazioa ihes egitea daā€, dio barre artean Josu Naberanek. Bera zen ā€œeskulanetan ingeniari nagusiā€, nahiz denek parte hartu ihesaldi ahaleginean. 1971n hasi ziren tunela eraikitzen ahal izan zuten moduan: lanabes eskasekin, eskuekin zein haginekin. ā€œEz genuen uste posible zenik, baina astiro-astiro metrotan aurrera egin genuenā€. Batzuk lan fisikoa egiten zuten bitartean, beste batzuk lan psikologikoa egiten zuten ā€œfuntzionarioak distraitzenā€. Zergatia ziur ez dakiten arren, distraitze zereginetan huts egiten zutela pentsatzen du Martinek 40 urteren ondoren: ā€œFuntzionarioek zerbait susmatu zutenā€.
Zamorako apaiz euskaldunek beren apaiz pribilegioa ukatuz, gainerako preso politikoekin egon nahi zuten. Espainiar Elizak euren eskariei entzungor egiten ziela ikusirik, burulanak eta eskulanak albo batera uztea eta gerralanari ekitea erabaki zuten. Motina burutu zuten 1973ko azaroan. Jon Etxabe hasi zen eskura topatzen zuen oro apurtzen eta birrintzen. ā€œWakie talkie bidez komunikatuzā€, atzetik jarraitu zioten besteek. Koltxoiei su eman zieten, komunak apurtu zituzten eta kristalak txikitu. Josu Naberanek, aurretiaz, objektu sinboliko guztiak apartatu zituen kaperatik. Motinak kanpoan oihartzuna izan zezan kazetariekin kontaktuan jarrita zeuden eta kartzela kanpoaldetik grabatutako irudiekin ā€œlortu genuen solidaritatea zabaltzeaā€.Ā 

ā€œKapitulutxo batā€
Neguan hotza eta udan beroa zen Zamorako kartzela probintzialeko pabiloi hura. ā€œEz zegoen baldintzarik kondena luzeak pasatzekoā€. Ziega konpartitu beharra zegoen bakardaderako unerik gabe. Martinek bere ziega-kideak ā€œkategoriako gizonā€ bezala oroitzen ditu barre egiten duen bitartean. Baina berehala iluntzen zaio aurpegia: ā€œAstean behin dutxatzen ginen, komunetan ez zegoen aterik, ez genuen liburutegirik ez kirola egiteko espaziorik, baina hori bai, patio erdian kartzela nagusiko tximinia genuen ke beltza botatzenā€.
Zamorako kartzelan pasatakoa, gure historiaren ā€œkapitulutxo batā€ dela aitortzen du Martinek. ā€œUne egokian irten da liburua urte haietako errelatoa egin behar dela baitio jendeak hitzetik hortzeraā€. Eliza ofizialaz gain, beste eliza bat bazegoela erakusten du, ā€œzapaldu eta oprimituekin zegoena eta zoritxarrez, orain, indartsu ez denaā€. Meritu horixe aitortzen dio Josuk ere, ā€œEliza barruko kontraesanak islatzekoaā€, alegia.
Protagonisten kontakizunekin batera, apaizen ekintzek izandako oihartzuna aztertzen duten iritzi eta erreflexioekin osatzen da liburua. Horrela lortzen du ā€œpolifonikoaā€ izatea. Angel Zelaieta arduratu da ā€œegunez egun askoren arteanā€ egindako lana koordinatzeaz. Zamorako kartzelaren berri ez duten gazteentzat jotzen du interesgarri liburua eta baita ā€œedadetxoa dutenentzat ereā€. ā€œOrduko kleroak eragina zuen jendartean eta pertsona horiek izan dezakete irakurtzeko gogotxoaā€.
Baina, ā€œtrabaā€ eta ā€œhutsuneā€ bana ere aitortzen dizkio liburuari Angelek. Batetik, gehiengoa euskaraz idatzita egonik ā€œarazoa izan daiteke euskara gutxi dakitenentzatā€. Bestetik, liburua idatzi dutenen artean, gutxiengoa dira gaur egun apaiz, eta horrek zera esan nahi du: ā€œLiburuak ez diola erantzuten ordutik gaurdaino ā€˜zer gertatu da Elizarekin?’ edota ā€˜zer gertatu da sinesmenarekin?’ galdereiā€. Horiei, agian, beste liburu batean erantzungo diete.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: