| Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874) |
|
|
|
| Berton - BegoƱeraz | ||||||||
| Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria-k idatzia | ||||||||
| asteazkena, 2012 otsailak 01. 17:31 | ||||||||
|
Orrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak BegoƱako elizate zaharrean.Ā XIX. mendeko karlistada bietan Bilbo hainbat bider setiatu zuten Don Karlosen aldekoek, baina ahalegin guzti horiek ustelak izan ziren. 1833ko urrian eta azaroan baino ez zen Bilbo karlisten esku egon, herri matxinada eta foru agintari batzuek sustatutako altxamenduaren ondorioz. Sarsfield jeneral liberala 1833ko azaroaren akabuan hirian sartu zenez gero, karlistek kanpotik ikusi behar izan zuten Bilbo. Eta ez zen gogo faltagatik. Ahalegin itzelak egin zituzten, ehunka gizon galdu zituzten eta euren buruzagirik onena hil zieten. Baina ez zuten lortu. Ez lehenengo gerran (1833-1839) ezta bigarrenean ere (1873-1876). Bietan, setioetako borrokaldirik latzenak BegoƱako elizate zaharreko eremuetan gertatu ziren, defentsa eta eraso lerro nagusiak bertan zeuden eta. Hala ere, Deustua eta Abando be, gatazka gogorren eszenatokiak izan ziren. Bigarren karlistadako setioa 1874 urtean egin zuten Don Karlosen aldekoek. Otsailean ekin zioten eta maiatzaren 2ra arte iraun zuen. Portugalete menderatu eta gero. Espainiako armadak Galdames eta Serantes artean zabaldutako tropa karlisten kontra jo behar zuen, Bilbora helduko bazen. Defentsa natural handiak ziren haiek, handiegiak liberalen armadaren gaitasunerako. Liberalak esan dugu, baina zehatzago esan dezagun errepublikarrak, Espainian Amadeo de Saboyaren ostean monarkia kendu eta lehenengo errepublika aldarrikatu baitzuten. Karlisten eraso lerroa Liberalen defentsa lerrotik hurren azken bi horiek zeuden. Eta, jakina, haiek ziren arrisku gehien hartzen zutenak. Egin kontu: gobernuaren aldekoak 150 metrora zeuden, BegoƱako elizan (irudian, 14 zenbakia). Liberalek tenplua gotortu zuten ālehenengo gerran karlisten esku laga zuten eta larrutik ordaindu zutenā, bere horma sendoak babesleku bikain bihurtu eta dorre altuan tiratzaile onenak ipinita, karlisten jarduna oztopatu zuten. Tiratzaile haiek, antza denez, kalte handia egin zuten karlisten artean. Ondorioz, elizako dorrea beren jomugan jarri zuten karlistek eta suntsitu egin zuten. Bateria lerro sendoa zeukan Bilbok bere defentsarako. BegoƱako lurretan, ondoko hauek: San Agustin gotorlekua (San Agustin komentuko hondarretan, gaur egun Bilboko udaletxea dagoen lekuan, 4 zenbakia), Bateria del Diente (apur bat gorago, 6 zenbakia), Txoritokikoa (Mallonako kanposantuaren ondoan, 7 zenbakia), Mallonakoa (ortusantuan, 8 zenbakia), Solokoetxekoa (11), Larrinagako espetxekoa (Zabalbide ondoan, bateria eta gotorlekua, 12 eta 13 zenbakiak) eta, arestian esan bezala, BegoƱako elizakoa. Horrez gain, liberalek bateriak zeuzkaten Abandon (tren geltokian, Miribillanā¦) eta BegoƱan bertan, Larreagaburuko muinoan.Ā Karlistek Bilbo estu hartu bazuten ere, esan bezala, 1874ko maiatzaren 2an setioa altxatu behar izan zuten. Gerrak, hala ere, luze iraun zuen oraindik, matxinatuak Bilbo inguruan sarritan agertzen zirela. Baina 1876an, Espainian estatu-kolpe baten ondorioz errepublika kendu eta Alfontso XII errege jarri ostean, karlistek euren aukera guztiak galdu eta gerra amaitu zen.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||



