Bihotzean handi, ezpainetan xume PDF Inprimatu E-posta
User Rating: / 0
PoorBest 
Berton - Behetik gora
asteartea, 2012 urtarrilak 31. 01:00

Euskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.

Jaialdi hori aurrera atera ahal izateko, astean zehar, ikasleok jarduera desberdinak burutu genituen, hala nola barikuan irakurri eta identifikaturik sentitzekotan, izenpetu genezakeen manifestua edo euskararen erabilera bultzatzeko eta ikastola osoak jantziko zituen gomets lehiaketa.

Guztiok espero genuen eguna heldu zenean, euskararen aldeko ekintzez ikasle zein irakasle orok gozatu genuen, maila bakoitzak aldez aurretik ezarritako denbora-pasa ezberdinak izan baikenituen aukeran. Egun honen baldintza bakarra euskaraz mintzatzea zen beraz, ez genuen zailtasunik izan talo, karaoke, poker eta mahai jokoen artean primeran pasatzeko. Gainera, ikasle gazteenak Potxin eta Patxin pailazoekin dibertitzeko aukera ere izan zuten.

Euskararen omenezko ikastolak antolatutako ekitaldiei amaiera emateko sekulako arrakasta lortu zuen bertso-saioa ospatu zen abenduaren 16an. Bertso-saio hau, azkeneko 20 urtetan urtero ospatu izan da primerako bertsolariekin. Aurtengo honetan Angel Mari PeƱagarikano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jon Maia izan genituen gurekin. Ikastolako irakasle ohia den Sebas Angoitia izan zuten gidari eta berak proposatutako gaiak aurrera atera zituzten ikusleen barre algarak zein txalo zaparradak lortuz.

Bertsolaritzaren maisu hauekin gozatu eta gero, ikusleek ekarritako janariarekin afari ederra dastatzeko aukera ere izan genuen saioa luzatuz. Afari horrek, urtero ikastolako ikasle eta irakasle zein ikasle eta irakasle ohi asko berriro batzeko aukera ezin hobea ematen digu gure arteko harremanak sendotuz.

Oro har, KirikiƱoko batxilergoko ikasleek, ikastolako ikasle guztientzako euskaraz eginiko aldizkari bat sortzeko nahia dugu. Horren bitartez, euskararen normalizazioa bultzatuaz gainera, gazteei ahotsa emateko bide paregabea dela uste dugu. Horregatik ikasleriaren laguntza ezinbestekoa izango dugu etorriko den 2012. urteko lehenengo asteetan ikastolan kaleratu ahal izateko.

Amaitzeko hona hemen Markel Larrazabal batxilergo bigarren mailako ikasleak egindako olerki ederra euskarari egina:

Entzuten dut
zuk irudikatutako itzala
gure lurran
islatutako argi apala,
bihotzean handi
ezpainetan xume
herriaren isla
maitatzeko hori
arima sendo eta ahul
galant eta xehe
zutik dirauen
jauregi txiro eder.

Gure nortasunaren eredu
euskara,
gure jatorriaren oinarri
euskara,
herritarron zuhaitz gogor
euskara,
euskara
euskaldunon izar.

Ikusten dut
zuk oihukatutako itxaropena
zure arnas leun sakona,
zure ahotsa,
sentitzen dut.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: