|
Berton -
Betikoak
|
|
Alberto Ugarte-k idatzia
|
|
osteguna, 2011 ekainak 30. 00:00 |
|
Santutxuko jaiak 70eko hamarkadaren akabuan hasi ziren. Urte guzti hauetan denetik izan da Santutxun. Musika talderik onenak pasa dira oholtza gainetik; Errobitik RIPera. Antzerkia ikusi dogu, Maskaradaren obra esanguratsuak, esaterako. Garai bateko azken domekako jota saioek kristoren jendetza erakartzen eben. Sokamuturra ere jendetsua izaten zen. Lehenengo urte haietan ere jartzen ziren txosnak. Lehenengo urteetan Santutxu eta Askatasuna futbol taldeek, kultura eta hirigintza komisioek, nuklearren aurkako batzordeak, amnistiaren aldeko batzordeak, kartoi bandak eta Sama-Sikuk jarri eben txosna.
Garai hartan bezala gaur egun ere erakundeen laguntza urriarekin, baina auzokide kementsuei eta parte-hartzaileei esker, jai xume baina ekitaldiz betea antolatzen da. Aurten ere denetik izango dogu; Gaztedi dantzari taldearen urteurrena dela eta kale animazioa eta herri bazkaria, paella eta pil-pil erako bakailao txapelketak, nesken areto futboleko txapelketa, Mamba Beat taldearen kontzertua, txosnak eta beste hainbat ekitaldi gozatzeko eta parte hartzeko. Argazkian (eskerrik asko Jon Etxebarri) lehen jaietako sokamuturra jendetsua ikus daikegu Karmelo kalean.
|