Hainbat arazo sahiestuz emon zan hasiera PDF Inprimatu E-posta
Berton - Betikoak
Alberto Ugarte-k idatzia   
osteguna, 2011 irailak 29. 09:58

Gabriel Aresti institutuak 40. urtemuga bete dau ateak lehendabizikoz zabaldu ebazanetik. Institutuaren proiektua eraikitzen bi urte lehenago hasiak ziren Alvaro Libano eta Juan Daniel Fullaondo arkitekto berritzaile bilbotarrak. Proiektuan material berriak erabili ebezen, hala nola, gortina hesiak eta xafla prefabrikatuak. Kontuan hartzekoa da barruko espazioen argitasuna.

Argazkian ikus daitekeenez, landa eremu baten kokatu zen institutua Santutxuren eta Otxarkoagaren artean, Txurdinaga auzoan, non txabolismoa oraindik desagertu barik egoan, non zaldiak, astoak eta behiak larratzen ibiltzen ziren eta baserriak nongura topa zitezkeen. Hala, 1971. urtean, ā€˜Instituto de EnseƱanza Media Femenino de Churdinaga’ sortu zen neskentzat; ur barik, argi barik, hainbat arazo sahiestuz emon jakon hasiera. Zazpi urte geroago misto egin zan eta, handik urte betera, 1979. urteko urtarrilaren 20an klaustroan izenaren aldaketa erabaki zan: Jose Irazuk (Bernardo Atxaga) orduan bertako euskara irakaslea zala, Gabriel Aresti idazle bilbotarraren izena erabiltzea proposatu eban. Harrez gero milaka dira haren ikasgeletatik pasa diran ikasleak. Zorionak eta segi aurrera!

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago