Eskenatokian egoteko grina asetzeko aitzakia: Neguri Gorriak PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Ane Zabala-k idatzia   
asteartea, 2008 irailak 30. 19:38

Negu Gorriak taldearen omenezko taldea sortu berri dute.

2001eko otsailean Negu Gorriak taldeak itzali egin zituen musika tresnak,Ā  aurtengo udan, abuztuan, Bilboko Aste Nagusian Neguri Gorriak talde berriak piztu egin ditu bereak.

Hamaika musika modu jotzeko gai diren bederatzi gaztek Negu GorriakenĀ  omenezko taldea sortu dute: Neguri Gorriak. Talde horren oroitzapenean oraindik iltzatuta dago Anoetako belodromoan Negu Gorriak emaniko azkenĀ  kontzertua, izan ere azken horien jarraitzaile amorratuak dira. Horrela sortu zen tributu taldea sortzearen ideia. Bi mahatsorri daude taldean Unai baterian eta Jon baxuan eurekin batera Eriz eta Gorka gitarra jotzen, Igon trikitixarekin eta ahotsa Gorka, koruetan Garazi bi daude.

Ustelkeria kantuarengatik Galindok Negu Gorriak taldearen aurka jarritako auziaren behin-betiko itxiera ospatzeko Baionan eta Donostian eskainitako kontzertuetan eman zuen agurra taldeak, 2001eko otsailean, Gurea da garaipena oihukatuz. Horrela aurkeztu dira Neguri Gorrikoak. Bilboko Aste Nagusia baino lehen Zazpi Kaleetan baziren kartelak ā€˜Gurea da garaipena’ aldarrikatzen zutenak, Neguri Gorrikoen aurkezpena zen. Ikusmira piztu zuen kontzertuak eta 7 katu gaztetxea leporaino bete zen. Gaztetxearen okupazio berria ospatzekoa bazen ere ikusmira handia zegoen Neguri Gorriak taldeak egingo zuena entzuteko. ā€˜Espektatiba handia sortu zuen kontzertuak eta azkenean jendez bete zen aretoa, izerdia barra-barra bota arren esperientzia polita izan zen guretzat,’ esan digute taldekoek.

Lehenengo kontzertu hura oso berezia izan zen taldekideentzat, ondo prestatua eta gazteek Solokoetxeko eskaileratan dagoen lokala berriz okupatu izana aldarrikatzeko bidea.

Negu Gorriak taldearen uzta handia izan da, talde erreferentziala Euskal Herrian musika ulertzeko eta bizitzeko moduan; modernoa, irekia, partehartzailea, ausarta... ez bakarrik bertan baita nazioartean ere, gure mugetatik kanpo. Eta ez taldeentzat bakarrik baita zaleentzat ere, bestea bezain garrantzitsua dena. Honek ez ditu Neguri Gorrikoak beldurtu animatu baizik, nazioa artean ohikoa da tributu taldeak egitea eta talde berri horiek arrakasta lortzea. ā€˜Hemengo talde askok talde ezagunen bertsioak egiten dituzte, baina agian ez gaude ohituta talde bakar baten kantu guztiak jotzen dituen taldea ikustera,’ kontatu digu Neguri Gorriak-eko Gorkak. Taldea osatzen duten kideak aspaldi dabiltza musika munduan murgilduta eta egun beste talde batzutan ere jotzen dute; Krasis, Amaiur, Feos Pero Majos, Bizkaiko Gaoteroak, Veisen, Orkestra, Oliba Gorriak… Taldekide bakoitza musika estilo eta leku batetik dator… hala ere inor ez da Negurikoa!

Humorea

Ezagutzera emateko orduan irudiaz baliatu dira. Izena argi zuten hasieratik, Negu Gorriak gogora ekartzen baitu. Getxoko Neguri auzoak (tradizioz Bizkaiko oligarkiaren bizileku) ordezkatu du Negu hitza eta aizkorak padel erraketa bihurtu dituzte irudia lantzeko orduan. Humorea abiapuntua izan da, bainaĀ  musikari dagokionez zintzo eta serio ibili dira. Neguri auzoarekin ez dute konexiorik baina datorren hilabetean bertan kontzertua ematekoak dira Koska irrati berrituaren alde.

Orain arte kontzertu bakarra eman dute baina internet bidez segituan zabaldu da albistea. ā€˜Negu Gorriak web ez ofizialean albistea eman zuten, gainera kontzertura etorri eta artikulu guapoa idatzi zuten kontzertuaren inguruan,’ azaldu digute. Bloga eta Myspacen beraien orria dute eta horren bitartez ezagutzera eman dira. Guztien jarrera baikorra izan da, baita jatorrizko Negu Gorriak taldeko partaide batzuena ere.

Zuzeneko bakarra eman duten arren errepertorio zabala prestatu dute. Taldekide guztien artean errepertorioa adosteko komeriak izan dituzte, azkenik hogeita bost kantu prestatu dituzte, nahiz eta aurrerantzean haize atala ere gehituko duten, ska eta reggea estiloko kantuak ondo jotzeko.

Eskenatokian egoteko grina asetzeko aitzakia izan da, Euskal Herrian zer esan handia eman zuen taldea izan baita Negu Gorriak eta zulo handia utzi duena. Gazte hauen ustetan gaur egun ahaztuta dagoela ematen du, horregatik jarraitzaile sutsu hauek omenezko taldea egin dute. Neguri Gorriak ikustera hurbilduko diren gazte mordoak ez du inoiz Negu Gorriak zuzenean ikusteko aukera izan,Ā  Negu Gorriaken esentziara hurbiltzen den zerbait ikusteko aukera paregabea izango dute orain.

Etorkizuna

Taldekideen artean erabaki behar dute, musikari bakoitzaren jatorrizko taldeek asteburu oro kontzertuak ematen dituzte, beraz, oso lanpetuta ibiltzen dira. Ondo pasatzeko eta gozatzeko jaiotako proiektua izan da eta etorkizunean ere horrela izaten jarraitzea nahi dute. Ez dute astebururoko kontzertu dinamikan sartu nahi.

Oraindik Neguri Gorrikoak zuzenean ikusteko hiru aukera ditugu urriak 3 Arrasaten Maritxu Kajoi festan, urriak 11 Atarrabian eta Hernanin independentzia egunean.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Mikel Martinez: ā€œBetidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dutā€

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Victor Hugo Garrido: ā€œGutxitua izatea ez da traba barre egiteko, hanka sartzeko eta bizitzekoā€

Lur Mallea

article thumbnailĀ   Munduko txapelduna da iaztik eta horregatik darama ortzadarra maillotean. Eskuineko pedalari soilik eraginez, curriculum luzea osatu du Victor Hugok. Tartean ditu hiru paraolinpiada,...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Santa Klara plaza, 1970

Asapala

article thumbnailAurrekoan legez argazki hau ere garaitsu horretakoa da, 1970 ingurukoa. Bertan Santutxun dagoan Santa Klara plaza agertuten da.Ā  Izena datorko leku horretantxe egoan izen bereko komentutik. Atzeko...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Juan Gardeazabal: Izar handi bihurtu zen futbol-epailea

Dabi Piedra

article thumbnailFutbolari gutxi batzuentzat, Munduko Txapelketa jokatzea helburua da eta, gehienentzat, amets hutsa. Juan Gardeazabal epaile mahatsorriak hiru Munduko Kopatan parte hartu zuen, beraz, atera kontuak....
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da BegoƱako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Arbolantxako borrokaldia

H. Ortega

article thumbnailBehin baino gehiagotan ekarri izan ditugu orrialde hauetara karlistadetako kontuak. Guda latzak izan ziren haiek, luzeak eta gogorrak. Lehenengoan nahi bigarrenean Bilbo estu hartu zuten karlistek,...
Irakurri osorik

Gehiago