121 ahotsik gabekoen ahotsa PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Arrate Diez-k idatzia   
asteartea, 2008 abenduak 02. 01:00

'Kaleko bentanie' eta 'En movimiento' Tas-tas irratiko magazinek urritik aurrera "121 Ahotsik gabekoen ahotsa" saioa dute kolaboratzaile modura. Egunerokotasuna, kronika urbanoak, multikulturalitatea, kriminologia kritikoa eta rap-a dira zuzeneko saio honen ezinbesteko osagaiak. "Irratsaioaren helburua dibertitzea da, notiziak rap-eatuz, elkarrizketak eginez eta hedabide konbentzionaletan lekurik ez dutenak entzuteko"  diote lan taldekoek. Astean bi aldiz entzuteko duzue aukera Tas-Tas irrati librean.

'Kaleko bentanie' duela lau urte hasi zen Tas-tas irrati librean, eta duela bi urte egunero emititzen da euskaraz zuzenean arratsaldeko 5etatik 6etara. Magazinak, eguneko albisteak ikuspegi sozialago batetik eta ahal den neurrian zuzeneko iturrien bitartez azter-tzen ditu. Horrez gain, elkarrizketa bat, agenda eta kolaborazioak izeneko atala ere badu. Azken atal honetan sartzen da "121 Ahotsik gabekoen ahotsa". 'En movimiento' izeneko magazina eguerdiko ordu batetatik ordu bietara egunero emititzen da duela bi urte. Irratsaio honetan ere kolaborazioak daude eta haietariko bat "121 La voz de los sin voz" erdarazko kolaborazioa da.

Iñigo Muñoz bi magazin hauen koordinatzaile eta gidaria da eta bere esanetan "121 ahotsik gabekoen ahotsa" saioan, "astero rap munduan murgiltzen den pertsona edo talde bat hartzen da,  Barakaldoko 121 Krew taldekoak, Zarautz, Gasteiz, zein Iruñako taldeak… egon dira. Haiekin genero periodistiko ezberdinak jorratzen dira. Hala, batzuetan, elkarrizketa egiten da eta haiek rap-eatuta laburpen bat egiten dute. Besteetan, kronikak egiten dira eta beste batzuetan erronkak egiten dituzte, hau da, beste pertsona batzuei botatako erronkak. Azken aldian bertsolaritza eta raperoak edo hip-hoparen inguruan daudenen arteko zirikatzea ere agertu da," gehitu du Iñigok. Saio honek hamabost -hogei minutuko iraupena du magazinetan, eta elkarrizketa, kronika eta telerap-a dira atal nagusiak.

Ahoztar Zelaietak dioenez, "Ahots gabekoei aho-tsa ematea ez da bakarrik gure asmoa, jende asko dago lanean gai honen inguruan, guk gehitu nahi dugu lan horretan, hedabide konbentzionaletan entzuten ez diren ahotsak bertan entzun daitezen, asko baitute esateko. Eta hau beste ikuspuntu batetik egiten ari gara, batetik, ikerkuntza eta kriminologia kritikoa eta bestetik, raparen bitartez, bizitasuna eta erritmoa emateko. Kritikak eta autokritikak ere egiten ditugu, baina beti ere, modu sanoan, asmoa ezbaita  inor zapaltzea".

Telerap-a

Ideia rap-a eta bertsolaritzaren arteko topaketa batetik atera zuen Ahoztarrek. Eta berak egiten duen kriminologia kritikoari erritmoa sartzeko asmoz 121 krew taldekoekin jarri zen harremanetan. Hauek inprobisatu egiten dute, bertsoak bota, bertso-rap-a. Erritmoa, talentua, musika, mestizajea eta kaleko kontuak elkartzen dituzte rap-aren bidez. Hainbat dira saio honetan parte hartzen duten raperoak: Imanol (Skt), Norte Apache, Sow, Raperos de Emaus, Timus, ZTK rap, Invert, Cirujanos, Saharako raperoak, Senegalekoak…
Saio honetan telerap-a edo notiziak rapeatzen ere egiten dute, esatariak sarreratxo bat bota eta haiek inprobisatzen dute gai horren inguruan. Honez gain, Hala Bedi irratian emititzen duten "La batidora lírica" izeneko irratsaioarekin kolaboratzeko asmoa dutela ere aurreratu digute.

Euskal rap-a

Eta rap arloan 121 Krew Barakaldoko taldea da kolaboratzaileetako bat. Lahaine gutxi gora behera orain dela 10 urte hasi zen bere lehenengo rap abestiak prestatzen. Garai horretan bere burua oso bakartia ikusten zuen musika munduaren barnean, rap-a oraindik oso ezezaguna baitzen. Gutxira Dj Doble R-rekin batu eta 121krew-ren atal musikala sortu zuten. Denborarekin inguruko jendea gerturatzen hasi zen eta taldea pixkanaka osatuz joan da, oraingo partaideak  hurrengoak dira: Lahaine (Mc), Lamá (Mc), Rufoh (Mc eta Beatbox) Hawa (Dj, M ceta produktorea) eta Doble R (Dj). 2005an lagun artean gelditu ziren abesti batzuk prestatu eta grabatu zituzten, eta 2007an lehengo Cd-a atera zuten Musikherria herri diskoetxearekin, "El surko del tiempo / Denboraren ildoa", hain zuzen. Azken aldi honetan arrakasta duten Bertsolaritza eta rap-a batzen duten ikuskizunetan parte hartzen dute Aritz Sound Sistemarekin.

Taldekoei ezagunegiak bihurtzen ari direla esan diegunean, zera esan digute: "Ezagunak, berez oraindik ez gara oso ezagunak, beharbada ezta nahi ere, jeje. Alde batetik egia da oraindik Euskal Herrian ez dagoela Euskal rap-a burutzen duen talde askorik, beharbada horregatik azken aldi honetan sarri agertzen ari gara eta zenbait komunikabideek gurekiko interesa agertzen dute. Baina, beste alde batetik, euskal jendearen artean rap-a eta musika beltza orokorrean, gutxiengo baten musika da. Hala ere, gauzak aldatzen ari direlakoan gaude, eta gure lana zabalkuntza hori laguntzea eta indartzea da, hala, Tas-Tas irratirako egiten dugun kolaborazioa horren adibide garbi bat da, horrelako testuingurutan gure burua oso kontent ikusten dugulako, aldi berean euskal rap-aren zabalkuntzan lagundu eta gure izaera kritikoa garatzeko parada dugulako".

Azkenaldian rap-a eta bertsolaritzaren arteko topaketetan parte hartzen ari dira 121Krew taldekoak, eta hauen iritziz, "proiektu honen dimentsioa oso garrantzitsua da. Azken garaian somatu da Euskal kultura oso hermetikoa dela eta joera kultural berriak hartzeko eta integratzeko arazoak dituela. Bertsolari-tza urte askotan jorratutako hitzen malabarismoa dugu, eta rap-a, aldiz, urte gutxitan zabalkuntza gehien izan duen estilo musikala dugu. Beraz, ibilbide kontrako mugimenduak ditugu, bata, lokala eta antzinakoa eta bestea mundiala eta berria delako. Baina beste alde batetik, badituzte amankomunezko edukiak: inprobisazioa, lehiakortasuna, gizarte deskripzioa…

Honez gain, jakizue Tas-tas.org-en audioak eskegitzen dituztela bai erdaraz zein euskaraz.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

BEGOÑA MARTINEZ: “Ni, Bullira? Amets bat”

Asapala

article thumbnail   Galdakaoko ostalaritza eskolan ikasten hasi zenetik, oso gora egin du zurbaranbarritar honek sukaldaritzaren munduan. Egun, ikerketan dihardu Aztirentzat eta Mugaritz...
Irakurri osorik

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Konpartsen jaitsiera, 70eko hamarkada bukaera

Asapala

article thumbnail 
Irakurri osorik

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Iparrirlandarren jakin-mina

Lur Mallea/ Klaus Armbruster

article thumbnailBakegintzan aurrerapausoak emanez jarraitzen dute Ipar Irlandan. Horretarako garrantzitsutzat jotzen dute bertatik urrundu eta beste gatazkagune batzuk bertatik betara ezagutzea. Euskal Herrian izan...
Irakurri osorik

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira

H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net

article thumbnailTomas Zumalakarregi Begoñan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. Begoñan...
Irakurri osorik

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Gehiago