Munduko artea PDF Inprimatu E-posta
Berton - Behetik gora
Angeles Custodios-k idatzia   
ostirala, 2011 urriak 28. 16:00

Urte asko igaro dira Angeles Custodios Ikastetxea Normalkuntza Plana lantzen hasi zenetik; helburua zen, gure ikasle guztiek gure geure hizkuntza, euskara, ikastea eta gozatzea ez ezik, haren inguruan sortzen diren eta gure kultura eratzen laguntzen duten kultur, arte- eta kirol-adierazpide guztiekin ere hala egitea.

Plan horri esker, zein urterik urte helburuak betetzen joan baita, gaur egun errealitate elebidun bat gara esparru guztietan: ikasgeletan, jolastokietan, jantokietan, idazkaritzan, etab., eta euskarak egunez egun pisu handiagoa du, nabarmenki, gainera.
Egoera horrek ikasleei hainbat jarduera eskaintzea ahalbidetu digu: euskarazko pelikula eta antzezlanak ikustea; idazle euskaldunen liburuen irakurketak eta aurkezpenak, egileek eurek eginak; ikastetxean bertan boladako euskal musikariak aurkeztea, elkarrizketak ere egin zaizkielarik, beraien lana hobeto ezagutzea helburu; bai eta auzoan eta udalerrian antolatutako zenbait gertakaritan parte hartzea.
Gure ikasleek euren euskarazko hizkuntz gaitasuna hobetu izanak aukera ugari zabaldu dizkie, horretara errealitatea hizkuntza horretan ezagutu, ulertu eta interpretatu ahal dutelako, eta horrekin guztiarekin batera, beraren kultur aberastasuna eta berezitasuna ere bai.
Halako abiapuntuarekin eta gure hezkuntza-komunitateari begirada bat botata, askotariko errealitate kulturanitza ikusiko dugu, ezen gure ikasgeletan lau kontinenteko 20tik gora herrialdetako ikasleak ditugu. Hortaz, bada, erabaki genuen, hor oso potentzial handia daukagula eta ez geundela prest hori aprobetxatu barik uzteko, aukerak asko eta liluragarriak baitziren beste errealitate eta kultura batzuetara hurbiltzeko eta beraiek gozatzeko. Eta hartara sortu zen gaur egun gure Munduko Artea egitasmoaren ernamuina.
Munduko Artea eskola-curriculumeko esparru guztietan (hizkuntzak, geografia, historia, matematika, informatika, teknologia, natur zientziak, gorputz heziketa, erlijioa, artea, plastika eta tutoretza) ikasturte osoan zehar lan egiteko diseinatutako egitasmo bat da, urte bi eta DBHko 4. maila bitarteko (biak barne) ikasle guztientzat. Oinarriak kulturartekotasunaren eta diziplinartekotasunaren printzipio metodologikoak ez ezik, lankidetzazko ikaskuntzak, eskola inklusiboa eta teknologia berrien erabilpena ere izango dira.
Programa egituratzen duen ardatza ikasturte bakoitzean obra plastiko bati buruz egiten den lan bat da. Lan horretan gure hezkuntza-komunitatean elkarrekin bizi diren kultura nagusien ordezkariak ikusiko dira, eta asmoa da, hurrengo ikasturteetan ere jarraitzea, halako eraz ezen, ikasleak euren eskola-garai osoan zehar munduko kultura desberdinetako artea ezagutzean joan daitezen.
Obra plastiko baten inguruko lan hori herri bakoitzaren beste kultur adierazpide batzuen osagarri izaten eta haiei eransten joango da, hau da, den delako herri horren honako hauei: musika, literatura, zinea, erlijioa, kirolak nahiz gastronomia, besteak beste. Lana, gainera, haren historiara, geografiara, erlijio-adierazpideetara hurbiltzea eta gaur egungo egoera ekonomikoa, soziala eta politikoa ezagutzea ere bada. Hori guztia, jakina, ikasleen adinaren eta curriculum mailaren arabera egokituta.
Ikasmaila bakoitzerako proposatutako naziotasunak edo herrialdeak honako hauek dira: HHrako europar eta japoniar margolariak, LH1erako Kolonbia-Latinoamerika, LH2rako Saharapeko Afrika, LH3rako Maroko, LH4rako Errumania, LH5erako Euskal Herria, LH6rako Espainia, DBH1erako Antzinako Grezia, DBH2rako Argentina-Latinoamerika, DBH3rako Txina eta DBH4rako Euskal Herria.
DBHko 1. mailako ikasleentzat antzinateko kultura bat, Antzinako Grezia, aurkeztea eta egitasmoan sartzea erabaki da, gure ohorezko gonbidatua izango baita eta beraren bitartez zibilizazioaren sehaska ezagutuko baitugu.
Ikasleek lanak zenbait formatutan egin ditzakete: obra plastikoa paperean, obra plastikoa hiru dimentsiotan, power pointak, word, blogak, beste euskarri batzuk, ahozko azalpenak, etab.
Beste alde batetik, jarduera horietako batzuk Bilboko Arte Eder Museoan eta Arte Berreginenean egingo dira, erakunde bi horiek programari lagunduko baitiote.
Horretara, bada, elkarturik geratuko dira egitasmo bi: Munduko Artea eta Normalkuntza; horrek dakar, elkar ezagutzea, ezagutu gaitzatela, eta geuk besteak ezagutzea, benetako begirunearen, integrazioaren eta elkarrekiko harremanaren oinarri gisa, bizi garen gizarte gero aberatsago eta askotarikoagoan.
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

  • Kamerun hurbilago
    Ekain eta uztailean Faustine egongo da gurekin ikasten Gurutzetako...
  • With his boots on
    Beste horretan hitz egin nizuen berataz eta zeukan bizitzeko gogo...
  • Aulki Hutsak
    Debagoienetik fan nintzan baina ez guztiz, agindutakoa zor. Gai delikatu...
  • Herritarrentzat, herritarrekin
    Udaltop jardunaldietan parte hartu dut joan den astean. Nahi baino...
  • Opiophobia
    Aurreko testuan morfinaren aldeko apologia egin ostean, oraingo honetan munduanĀ farmako...

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: