1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I) PDF Inprimatu E-posta
Berton - Begoñeraz
H. Ortega-k idatzia   
asteazkena, 2010 martxoak 31. 00:00

 

 

 

 

Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko erromesaldien albisteak eta irudiak aurkitu ditugu. Hona hemen.

La Ilustración española y americana aldizkariak argitaratutako grabatua 1880. urtean

 

 

 

 

Azken zenbakietan La Ilustración española y americana aldizkariak argitaratutako grabatuak eduki ditugu atal honetan lagungarri eta atsegingarri. Oraingoan be bai. Madrileko errebista horrek 1880ko iraileko erromesaldiak islatu zituen bere orrietan. Eta ohi zuen bezala egin zuen, alegia, testuaz eta irudi ederrez. Grabatuok egiteko, Rafael Rochelten krokisak eta Emperaile jaunaren argazkiak erabili zituzten. Aldizkariko erredaktoreak idatzi zuen bezala, irudietan “ondo baino hobeto ikusten da erromesaldiok zertan izan diren”.
Urte hartan Begoñan jendetza itzelak batu ziren, 40.000 lagun antolatzaileen ustetan. Erromesaldiak hiru egun iraun zuen, irailaren 6, 7 eta 8a hain zuzen, eta bazeukan arrazoi berezia. Hogeita bost urte ziren kolera gaixotasuna Bilbotik desagertu zela. Izan be, 1854an kolera izurritea zabaldu zen han-hemen baina, beren-beregi, Bilbo aldean. Baina izurritea azkenean eten egin zen eta, jakina, halako balentriak benetako ahaltsuen eskuetan utzi ohi ditugunez, herritar askok Begoñako Amaren miraritzat jo zuten. 1880ko erromesaldi hura koleraren desagerketaren hogeita bosgarren urtegarrenean egin zuten.
Madrileko aldizkari horren kronikaren arabera, irailaren 6an prozesioa egin zuten, goizeko zortzietatik hamar eta erdiak arte; ondoren eliza ondoko plazan meza esan zuten, sermoiak erdaraz eta euskaraz –azken hori aita Pagoagaren ahotik –. Horrez gain, 50 ahotseko abesbatza batek Mozarten Kyries, Haydnen Gloria, eta musika sakroaren beste ale asko kantatu zituen. Hiru egunetan mezak eta prozesioak nagusi izan arren, hura erromeria izan zen eta, jakina, txosnak, musika, dantzak, kale-saltzaileak eta giro ikusgarria ez ziren falta. Eliza ondoko abadetxean erromes pobreentzako ostatua atondu zuten.
Kutsu politikoa
Aldizkariaren kronika oso onbera da erromesaldiarekin. Baina, hala ere, esaldi batek atentzioa ematen du: “Pena da batzuek alderdi politiko baten erakustalditzat jo izana”, idatzi zuen kronikagileak. Zer zegoen ba, erromesaldiaren atzetik? Garaiko prentsa irakurrita, erantzuna erraza da. Liberalek eta ezkerreko indarrek erakustaldi karlistatzat jo zuten Begoñako erromesaldia. Eta ozen salatu zuten. Madrileko El Imparcial-ek, esate baterako, Bilboko Beti-bat karlistaren kronikari barre egin zion. Beti-bat-ek prozesioa deskribatzean ondoko hau idatzi zuen: “Akabuan Bilboko abadeak, tartean karmeldar eta frantziskotar fraideak zirela, Begoñako udal kargudunak, Bilbokoak baino fededunagoak, eta musika militarreko talde bat”. El Imparcial-ek di-da erantzun: “Musika hori karlisten bataioietako batena izango zen”. Ez ahaztu lau urte baino ez zirela bigarren karlistada amaitu zenetik eta zauriak zabalik zirauen. Begoñako elizako fatxada eta dorrea oraindik ere obretan zegoen, gerrako kalteak konpontzeko lanetan alegia.
Hortaz erraz ulertzen da Madrileko beste egunkari batek, La Unión-ek, honelako gauzak argitaratzea: “Atzo ikusi zuen Bilbo hiri garaiezinak berau umilatzeko Begoñan egin nahi izan zuten manifestazio egoskorraren porrota”. Erromesaldia, liberal askoren iritziz, Bilboren kontrako erakustaldia zen. Bilboko Udalak ez zuen erromesaldian parterik hartu. Erromesaldia ez zen Bilbon sartu.
Madrileko El Globo-k ironiaz jantzitako kronika argitaratu zuen, baina bertan benetako datuak ere tartekatu zituen. Adibidez, prozesioa tabako fabrikaren ingurutik abiatu eta Zabalbidetik gora joan zen Begoñara. Erromesak, nor bere herrikoekin, emakumeak ezkerrean eta gizonak eskuinean. Herri bakoitzaren buru, abadeak eta fraileak, sobrepellizak jantzita. Emakumeak –baserritarrak nahiz kostaldekoak– “soineko beltz laburrak janzten zituzten”; buruetan, ostera, zapiak. Aristokraziako damek, ordea, setazko soinekoak eta espainiar mantilak.
Baina liberalen erasorik setatienak abade eta fraideen euskarazko sermoien kontra bota zituzten. Zer gertatu zen? Datorren zenbakian kontatuko dugu…

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

BEGOÑA MARTINEZ: “Ni, Bullira? Amets bat”

Asapala

article thumbnail   Galdakaoko ostalaritza eskolan ikasten hasi zenetik, oso gora egin du zurbaranbarritar honek sukaldaritzaren munduan. Egun, ikerketan dihardu Aztirentzat eta Mugaritz...
Irakurri osorik

Mikel Martinez: “Betidanik istorioak kontatzea gustukoa izan dut”

Ane Zabala

article thumbnailMedikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Konpartsen jaitsiera, 70eko hamarkada bukaera

Asapala

article thumbnail 
Irakurri osorik

Santa Klarako jaiak, 1978

Alberto Ugarte

article thumbnailAurreko zenbakian Santa Klara plazako argazkia ekarri genduan eta aitatu gabe hainbat kontu itxi genduazan. Ba al zenkien Santutxuko jaiak ospatu baino lehen Santa Klarakoak ospatzen zirala? Abuztuan...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Iparrirlandarren jakin-mina

Lur Mallea/ Klaus Armbruster

article thumbnailBakegintzan aurrerapausoak emanez jarraitzen dute Ipar Irlandan. Horretarako garrantzitsutzat jotzen dute bertatik urrundu eta beste gatazkagune batzuk bertatik betara ezagutzea. Euskal Herrian izan...
Irakurri osorik

Maite dituztelako

Berton

article thumbnailJuli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira

H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net

article thumbnailTomas Zumalakarregi Begoñan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. Begoñan...
Irakurri osorik

1880ko erromesaldia, erlijioa eta politika (I)

H. Ortega

article thumbnail    Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko...
Irakurri osorik

Gehiago