| Loiolako hegiak, Imanol Murua Uria |
|
|
|
| Berriak - Irakurlearen Tartea | ||||||||
| Administrator-k idatzia | ||||||||
| osteguna, 2010 maiatzak 06. 13:01 | ||||||||
|
Maiatzaren 26an, eguaztena, arrastiko 20.00etan,Txurdinagako AEKn LOIOLAKO HEGIAK IMANOL MURUA URIA 2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira. “Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da Imanol Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna. Kazetari eta analista fin eta zorrotza dugu Imanol, interes handia pizten duen gaia jorratu du eta berarekin jarduteko aukera izango dugu hil honetan. Badakizue beraz, Imanol Murua Uria maiatzaren 26an Santutxuko AEKn arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik gidatuta.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||


