| Karmelo Elorriaga hil da |
|
|
|
| Berriak - Elkartea-berriak | ||||||||
| Asapala-k idatzia | ||||||||
| larunbata, 2010 maiatzak 08. 14:40 | ||||||||
|
Atzo, maiatzak 7 Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo lako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik. Berariaz estimatzen diogu Karmelori Begoñako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna. Doazela hemendik gure eskerrik bihotzekoenak eta dolumin sentituenak familia eta lagunentzat, Iñaki Aurrekoetxea lagunak atondu dituen bertso hauekin:
Eskerrik asko Karmelo.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||



