2011ko Gazte Role Model sari banaketa PDF Inprimatu E-posta
Berton - Behetik gora
Testua eta argazkiak: BegoƱazpi Ikastola-k idatzia   
larunbata, 2011 abenduak 31. 12:22

Aurten, azaroaren 19an, BegoƱazpi Ikastolan Gazte Role Model sarien banaketa izan genduan. Dakizuenez, sari honeek enpresa eta solidaridade arloak saritzen dauz. Oraingoan, enpresa munduari jagokona Juan Luis Arregui enpresaburuari eta solidaridadeari jagokona Luis de Lezama abadeari emon deutsegu.

Juan Luis Arregui ekintzailea, urduria eta berrikuntzen zalea izateagaitik nabarmentzen dan enpresaburua dogu. Izatez, Mallabiakoa, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako ingeniari teknikoa, Alemaniako Wandsdorfen Zenbakizko Kontrolean graduatua eta Frantziako BesanƧonen Mikromekanikako masterduna.
Gaztetarik ibili da gogo biziz eta ilusio handiz abian jarri dauan enpresa-proiektu bakoitzean, beti ere, filosofia berberarekin: egin beharrekoak modu desbardinean egitea. Pentsaera eta egiteko era hau izanik, Juan Luis Arregui azken hamarkadetan, Euskadiko enpresaburuĀ  garrantzitsu bihurtu jaku, punta-puntako diran Gamesa, Iberdrola, Ence edota Foresta bezalako enpresak sortuz eta bertan parte hartuz. 1990etik hona, hain gogoko dauazan eta sustatzaile sutsua dan energia barriztagarrien inguruan dabil lanean. Gaur egun, administrazio-kontseiluko eta ENCE exekuzio-batzordeko presidente da. Azken enpresa hau zelulosa eta energia biomasarekin ekoiztegaitik da eredu. Aurten, Joxe Mari Korta saria jasotzeaz gain, Urteko Arabar be izendatu dabe.Ā 
Bere ezaugarrietako bat hauxe da: ekin eta eraiki. Badaki zein dan bere lana.Ā Gauzarik gatxena erraz eta naturaltasunez azaltzen dau. Lanari ekiteko grinagaitik, bere jarduera profesionalagaitik eta bere enpresa-ibilbide bikainagaitik, emon deutsogu Gazte Role Model saria.

Uztartzaile bikaina
Bestalde, On Luis de Lezama dogu, lan ezbardinetan dabilen abadea; ondo baino hobeto uztartzen dauz elizako zein ostalaritza edota kazetaritza lanak, guztietan emaitza bikainak lortuz.
Amurrion jaioa, 1962an egin zan abade. 1972an erlijio-irratsaiorik onenagaitik Ondas saria irabazi eban. 1974an, aterpetxe bateko gazteakaz, bizibide eta ogibide dauan Alabarderoaren taberna sortu eban. Urte batzuk geroago, Suitzako Laussaneko Ostalaritza Eskolan graduatu zanetik, irakaslan eta enpresa jardueran dabil Madril, Sevilla, Marbella, San Pedro de Alcantara, Washington, Seattle, Zaragoza eta Kordobara hedatu dan ostalaritza-talde bat be sortuz. Leku horreetan guztietan 600 gazte inguruk lan egiten dabe eta Ostalaritza Goi Eskolan 300 gaztek baino gehiagok atara dabe unibertsitate titulua.
Hainbat izan dira jaso dauazan sariak, besteak beste, 1998an Euskal Herritar Unibertsala saria, Espainiako Turismoko Urrezko Domina eta Frantziako Meritu Zibilaren Ordena.
Etika eta giza-printzipioak aldarrikatu, pobrezia, marjinazio eta analfabetismoari aurre egin eta hainbat gazteri ilusio eta itxaropena emoteagaitik irabazi dau, ba Gazte Role Model saria.

Ikasleen aurrean
Saria jaso ondoren Batxilergoko ikasleakaz lan-jarduera izateko konpromisoa hartu eben. Hori dala eta, abenduaren 19an Juan Luis Arregui geugaz izan genduan. Lan saioan, Juan Luisek gazteek egin eutsiezan bizitza eta lan ibilbideari buruzko hainbat galderari erantzuteko aukera izan eban. Bereziki berari ondo joan jakozan hiru balore nabarmendu ebazan: eskuzabaltasuna, leialtasuna eta ahalegina/ konpromisoa. Era berean, aholkua be emon eutsen gure gazteei: ā€œEgiten dozuena, gogo biziz egizueā€.
Ikastola batek, euskaldun enpresa gizona, aintzat hartzea oso garrantzitsua izan dala beretzat jakinarazi euskun. Amaitzeko eta esker ona jasoz taldeko argazkia atara genduan.
Aurtengoa egin dogu baina datorren urtean, Luis de Lezamaren ordua izango da, opor ostean bertan izango dogu bere testigantza eta bizipenak emoteko eta.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago