| Bihotzean handi, ezpainetan xume |
|
|
|
| Berton - Behetik gora | ||||||||
| KirikiƱo ikastola-k idatzia | ||||||||
| asteartea, 2012 urtarrilak 31. 01:00 | ||||||||
![]() Euskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz. Jaialdi hori aurrera atera ahal izateko, astean zehar, ikasleok jarduera desberdinak burutu genituen, hala nola barikuan irakurri eta identifikaturik sentitzekotan, izenpetu genezakeen manifestua edo euskararen erabilera bultzatzeko eta ikastola osoak jantziko zituen gomets lehiaketa. Guztiok espero genuen eguna heldu zenean, euskararen aldeko ekintzez ikasle zein irakasle orok gozatu genuen, maila bakoitzak aldez aurretik ezarritako denbora-pasa ezberdinak izan baikenituen aukeran. Egun honen baldintza bakarra euskaraz mintzatzea zen beraz, ez genuen zailtasunik izan talo, karaoke, poker eta mahai jokoen artean primeran pasatzeko. Gainera, ikasle gazteenak Potxin eta Patxin pailazoekin dibertitzeko aukera ere izan zuten. Euskararen omenezko ikastolak antolatutako ekitaldiei amaiera emateko sekulako arrakasta lortu zuen bertso-saioa ospatu zen abenduaren 16an. Bertso-saio hau, azkeneko 20 urtetan urtero ospatu izan da primerako bertsolariekin. Aurtengo honetan Angel Mari PeƱagarikano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jon Maia izan genituen gurekin. Ikastolako irakasle ohia den Sebas Angoitia izan zuten gidari eta berak proposatutako gaiak aurrera atera zituzten ikusleen barre algarak zein txalo zaparradak lortuz. Bertsolaritzaren maisu hauekin gozatu eta gero, ikusleek ekarritako janariarekin afari ederra dastatzeko aukera ere izan genuen saioa luzatuz. Afari horrek, urtero ikastolako ikasle eta irakasle zein ikasle eta irakasle ohi asko berriro batzeko aukera ezin hobea ematen digu gure arteko harremanak sendotuz. Oro har, KirikiƱoko batxilergoko ikasleek, ikastolako ikasle guztientzako euskaraz eginiko aldizkari bat sortzeko nahia dugu. Horren bitartez, euskararen normalizazioa bultzatuaz gainera, gazteei ahotsa emateko bide paregabea dela uste dugu. Horregatik ikasleriaren laguntza ezinbestekoa izango dugu etorriko den 2012. urteko lehenengo asteetan ikastolan kaleratu ahal izateko. Amaitzeko hona hemen Markel Larrazabal batxilergo bigarren mailako ikasleak egindako olerki ederra euskarari egina: Entzuten dut Gure nortasunaren eredu Ikusten dut
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."
|
||||||||



