|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
asteazkena, 2011 abenduak 21. 15:22 |
Olentzero Mahatserritik pasatuko bi egunetan, beraz adi egon.
Solokoetxetik, abenduaren 23an. Informazio gehiago kartelean dudue. Santutxutik, abenduaren 24an. 17:00etan Basarrate plazan. Eguberrion eta urte zoriontsua opa dizuegu Iker, Benito, Lur eta Aitor.
|
|
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Asapala-k idatzia
|
|
astelehena, 2011 azaroak 14. 19:47 |
|
Egun tristea gaur Santutxun, pertsona baten eroaldiak hainbat zauritu utzi dizkigu eta Kepa Mallea laguna kendu digu.
Auzune honetako euskaltzaleon lagun euskaltzalea gure Kepa beti. Karmelo Ikastolan lanean ezagutu dute askok, eta auzoko bizitzari ere euskararen kolorea eman izan dizkio Kepak urteetan. Asapala euskara elkartean Berbalagun jardundako momentuak eta gure proiektuetan emandako laguntza eta animoak ditugu gogoan bereziki. Eskerrik asko, Kepa, eta beti arte. Aurrerantzean ere euskararen kolorea zabaltzen lagunduko digute zure irribarreak eta zure adoreak. Besarkada handia daukagu Lur alabari emateko, gure Berton aldizkariko zuzendari lagun eta lankideari, eta besarkada berean batu gura ditugu Miren eta Itsaso ama-alabak ere. Zeuekin gaituzue. |
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
asteartea, 2011 urtarrilak 25. 14:57 |

 
|
|
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Asapala-k idatzia
|
|
larunbata, 2010 maiatzak 08. 14:40 |
|

Atzo, maiatzak 7 Arbolantxako Goikoetxe baserriko Karmelo Elorriaga joan zitzaigun. Mahatserri honetan gure hizkuntza eta kulturaren biziak belaunaldiz belaunaldi bidea egin badu, Karmelo lako pertsonei esker izan da neurri handi batean. Arbolantxan euskararen bizilekua bermatzeaz gainera, ingurukook bertoko euskara eta kultura ezagutu eta geure egiten aparteko laguntza izan dugu Karmeloren eskutik. Berariaz estimatzen diogu Karmelori BegoƱako Santa Eskeko kantua eta ohitura berreskuratzen Karmelok eman zuen laguntza, eta, gehien bat, beraren etxean beti izan ditugun harrera eta berotasuna. Doazela hemendik gure eskerrik bihotzekoenak eta dolumin sentituenak familia eta lagunentzat, IƱaki Aurrekoetxea lagunak atondu dituen bertso hauekin: Gaur umezurtzak atara dira Arbolantxako bidera, egun tristea da Goikoetxen ta eupada emotera. Euskerea be erein zendun zuk eingo ez dau ba aurrera! Oin zoaz trankil ta mahatsorrion Agur Jaunagaz batera, santaeskean joango gajatzuz barriro eskertutera.Ā Ā
Eskerrik asko Karmelo. |
|
Fermin Etxegoien, Irakurlearen Tartea |
|
|
|
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
astelehena, 2009 abenduak 14. 14:41 |
|
Abenduaren 16an elkartuko gara Irakurlearen Tartean urteko zikloari amaierari emateko, gidatuko duen moderatzailea Katixa Agirre izango da. Eta aurtengo zikloari bukaera emateko Fermin Etxegoien oiñatiarra etorriko da Autokarabana liburuarekin. Hona hemen liburuaren aurkezpena. Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango. Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa. Gogoratu beraz, abenduaren 16an, arrastiko 20:00ean Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Moderatzailea: Katixa Agirre |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 1 Zenbatetik 18 |