Irakurlearen Tartea
Kirmen Uriberen "tartea" bideoan PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Asapala-k idatzia   
igandea, 2009 urtarrilak 04. 18:05

Lehengo abenduaren 18an Kirmen Uribe izan genuen Irakurlearen Tartean. Katixa Agirrek gidatuta ordubete luze jardun zuen Bilbao-New York-Bilbao eleberria eta ingurukoez.

Saioa bideoan grabatu genuen, eta bertaratu ezin bazenuen edo han egon eta saioan esandakoak gogoratu nahi badituzu hemen daukazu hiru ataletan banatuta:


Kirmen Uribe Irakurlearen Tartean (I) from asapala on Vimeo.

Kirmen Uribe Irakurlearen Tartean (II) from asapala on Vimeo.

Kirmen Uribe Irakurlearen Tartean (III) from asapala on Vimeo.
 
Kirmen Uribe Irakurlearen Tartean PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Asapala-k idatzia   
asteartea, 2008 abenduak 09. 04:07
Abenduaren 18an, eguena, arrastiko 20:00etan Txurdinagako AEKn.

ā€œBitartean heldu eskutikā€ (Espainiako kritika saria 2002) poesia liburu arrakastatsuaren ostean haize berria dakar Kirmen Uriberen (Ondarroa 1970) azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.

Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.

Ondo etorri Irakurlearen Tartearen 7. ediziora!!!

 
Irakurlearen Tartea: 50. saioa PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Asapala-k idatzia   
igandea, 2008 ekainak 08. 14:54
ā€œBada dioenik erdal hiria dela Bilbo, euskara elementu arrotza dela bertonā€¦ā€ horrela hasi dute Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek ā€œBERTAN Bilboā€ izeneko saia-kera. Lan honen asmoa beste bat da, ordea. Bilboren euskalduntasunari buruz nagusitu izan ohi den azaleko begirada murriztaile/folklorizatzailearen gainetik, saiakera honen helburu nagusia da ezagutaraztea Bilbo eta euskara kidetzen dituzten zenbait faktore garrantzitsu.
 
Joxi Basterretxea Irakurlearen Tartean PDF Inprimatu E-posta
Berriak - Irakurlearen Tartea
Asapala-k idatzia   
astelehena, 2008 maiatzak 19. 18:05
Joxi Basterretxeak (Galdakao, 1959) Agustin Zubikarai nobela laburren 2007ko saria irabazi zuen ā€œMandatarien Gerraā€ (Elkar) liburuarekin; ā€œEspainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari.

Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzalaā€ horrelaxe laburbiltzen dio irakurleari liburuaren kontrazalak ikusteko zer topatuko duen gerran kokaturiko baina gerraz berba egiten ez duen liburu honetan.

Maiatzaren 28an, eguastena, arrastiko 8etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga). Uxue Alberdik moderatuko du berbaldia.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 3 Zenbatetik 3

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: