Juanki Marques: “Benetako produkzio euskaldunak egitea gustatuko litzaidake” PDF Inprimatu E-posta
Berton - Bakarka
Ane Zabala-k idatzia   
osteguna, 2009 abenduak 31. 01:00

 

 

‘Valeria descalza’ filman lanean harrapatu dugu Juanki Marques, ekoizpen arduradun. 17 urtez irakaskuntzan ibili ondoren, badira hiru urte zinemara salto egin zuela. Besteak beste, ‘Ander’ film sarituan ibili da lanean. Proiektu asko du Juankik eskua artean. Besteak beste, ‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri du, Jose Luis Urrutiarekin batera: “sortu eta aktibatu beharra dagoelako”. Askok Santutxun Siso moduan ezagutuko du edo Txarly edo agian Juanki moduan.

‘Valeria descalza’ filmaren errodajean harrapatu zaitugu.
Ernesto del Rioren azken filma da. Ekoizle burua naiz, hori da nire kargua. Aitor Mazo aktore mahatsorria da protagonista, Bilbon bost egunetako errodajea egiten ari gara, gero filmaren grabaketa Kuban jarraitzeko. Beraz egunotan buru belarri nabil filmaketa honetan. Nire lana hemen bukatzen da, gero ez naiz Kubara joango. Nire ekoiztetxe propioa sortu dut Jose Luis Urrutiarekin batera eta hemendik aurrera proiektu propioak egitea dugu helburu.
Ekoizpen arduraduna zara, film batean zein da ekoizlearen lana?
Produkzioa edo ekoizpena arlo desberdinetan banatzen da. Alde batetik ekoizpen finantzarioa dago, hau da, proiektua gauzatzeko dirua lortzen duena. Bestetik grabaketa kudeatzen duena. Grabaketa hasi baino lehen dena ondo prestatu behar da, filmaren logistika prestatzen duzu eta grabaketa hasten denean ondo antolatuta egon behar du. Filmaketan arazorik sortzen bada konpondu egin behar da, baina ekoizpen on batean helburua arazorik ez egotea da.
‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri duzu, zertan zabiltzate?
Ekoiztetxearen izenean hainbat ezaugarri jarri ditugu mahai gainean. K hizkia erabiliz gure nortasuna ikusten da; sortu eta aktibatu nahi dugu. Gure asmoa, alde batetik, sortzea da eta sortze prozesu horretan denetarako kabida dago: erakusketak, film luzeak, dokumentalak… mota guztietako proiektuak egin nahi ditugu, beti ere ilusioz eta gogo handiz. Ez dira ikus-entzunezko lanak bakarrik izango, orain adibidez, Erdi Aroko merkatu bat antolatzeko ideia dudu; hori bai, zehaztasunez. Ezagutzen ditugun Erdi Aroko merkatuak nahiz eta politak diren anakronikoak dira. Ugao herriko urteurrena dela eta, zorroztasunez eginiko Erdi Aroko merkatu bat antolatzen saiatuko gara.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ deituriko erakusketa antolatu berri duzue.
Gure lehenengo proiektua da eta abenduaren 28an zabaldu zen Artzeniegako  etnografia museoan, gero Euskal Herriko herri ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Erdi Aroko pertsonaia hauek garai hartan XIII eta XV. mendeetan kudeatzen zuten Euskal Herriko giro soziala. Gaztelako monarkiaz aparte, bere esanetara bi bando zatituta egon ziren Kanboinoak eta Oinatziarrak, eta hauek bere erreinu berezia egin zuten. Gai honen inguruan landu dugu erakusketa.
Erdi Aroko gaien inguruan interesa al duzu?
Erantzuna erraza da, JYT kreaktiboseko bazkidea historialaria da eta arlo horretan aditua da. Horregatik lantzen ditugu gai hauek. Hasiera honetan dokumental historikoak egiteko nahia dugu, beti historiako datuei fidel izanez.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ erakusketa nolakoa da?
Erakusketan ikus-entzunezkoak daude, non ilustrazioekin eta marrazkiekin historiaren zati bat kontatzen den. Erakusketaren inguruan gida didaktikoa prestatzen gabiltza. Publiko zabal bati zuzenduta dago, baina interesgarria da irakaskuntzaren mundua erakusketara hurbiltzea, batez ere Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleak, baita DBHko lehenengo ziklokoak ere.
Roberto Caston zuzendariaren ‘Ander’ filman ekoizle lanetan ibili zara. Oso ibilbide berezia izan du, ezta?
Oso pelikula berezia da, bai. Zuzendaria nahiz eta kanpotarra izan, Euskal Herriko  oinarriak eta ezaugarriak barrutik islatzen saiatu da. Ander baserritar mutilzahar bat da, eta istripu bat izan ondoren, hanka hautsiko du. Jose, Peruko etorkina, baserrira helduko da, lan egitera. Handik gutxira, Anderren eta Joseren artean maitasuna sortuko da. Sentimendu berri horiek barne gatazka sortuko diote. Filmak orain arte lortutako arrakasta ikaragarria izan da, 16 sari jaso ditu. Sariak ez dira bakarrik estatuan izan; Berlingo Zinemaldiko Arte eta Entsegu saria ere eskuratu du.
Pelikula oso landua izan al da?
Arratiako bailaran grabatu genuen joan den udan eta hasieratik zuzendaria saiatu zen ahoskera egokia lortzen. Horretarako irakasle bat bilatu behar izan genuen aktore guztiak ez ziren eta bizkaitarrak. Filma Arratian grabatu genuen inguru zoragarri batean. Lau baserri ezberdinetan grabatu genuen izugarrizko paisaian murgilduta.
Duela urte bete estreinatu zen Zinegoak jaialdian eta duela gutxi estreinatu da areto komertzialetan.
Asko kostatu da estreinaldia egitea, ibilbide handia egin du zine jaialdi ezberdinetan eta azken momentua estreinatu da. Kurrikularki oso film saritua izan da, baina estreinatzea falta zuen. Horregaitik estreinu tekniko bat egin dute areto komertzialetan. Teknikoa deitzen dugu, Goya sarietara hautagai izateko beharrezkoa delako. Datorren urtean ia nolako erantzuna jasotzen duen Goya sarietan eta ondoren estatu osoan aurkezpen komertziala egitea dugu helburu. Goya sarietan gehienetan horrela izaten da, pelikula askok estrenaldi teknikoa egiten dute eta, ondoren sariak jasoz gero, estreinaldia estatu osora zabaltzen da. Batzutan merezi du itxarotea gero era egoki batean estreinatu al izateko. Roberto Castonek berak duela gutxi adierazi zuen penagarri dela saritua izan den film batek hainbat arazo izatea estreinaldia egin ahal izateko.
Zinema komertziala korapilotsua al da?
Gero eta informazioa gehiago izan, geroz eta argiago ikusten dut nolako mundua den hau. Putrez beteriko mundua, oso gogorra. Bideak zabaltzeko aukerak zailak dira eta askotan horma baten kontra zoaz. Zineman talde estrategiko asko dago eta haien artean erabakitzen dute nola banatzen diren filmak, noiz estreinatzen diren. Kalitateak askotan ez du garrantziarik. Negozioa ezagututa, proiektu zinematografiko bat aurrera eraman dezakezu baldintzak eta bideak ezagutzen badituzu. Gure ekoiztetxearekin gure kalitate puntua jartzen saiatuko gara.
Zein da film on baten sekretua?
Film on bat egiteko lan talde filosofia eduki behar da. Ezinbestekoa da dena ondo joan dadin grabaketa prozesuan. Nahiz eta lan taldean profesioanal asko egon, ez badago euren arteko lan egiteko era egokia, zerbaitek porrot egingo du. Film bat egiterakoan,  lan talde filosofia inportantea da, jende askok parte hartzen du eta film bat egiterako orduan: tekniko askok, aktoreek, atrezzo arduranduna, soinu arduraduak, argia… Nire ustez, film batean bi pertsonaia nagusi daude, zuzendariaren laguntzailea, alde batetik, eta ekoizpen burua, bestetik. Gure artean magia egon behar da. Pelikula askotan parte hartu dut eta magia hori ez zegoela nabaritu egin da. Orain lanean nabilen pelikulan Txemi Alonsorekin primeran konpontzen gara.
Zineman hierarkiak oso markatuak al daude?
Bai, egia da. Pelikularen grabaketa ondo joateko horrela izan behar du. Ezin da lagun arteko grabaketa bat planteatu. Hainbat erabaki hartu behar dira eta hori oso ondo banatuta egon behar da. Filmaren lehentasunak zeintzuk diren jakin behar da, beharrezkoa eta premiazkoa dena. Horretarako lan taldearen piramidea ondo markatua egon behar da. Goian filmaren zuzendaria dago, bere inguruan ekoizlea, finantziaketa lortu duena. ‘Valeria descalza’ filman, estaretako, Carlos Juares Basque Flim enpresakoa da ekoizlea, Santutxun bertan du bulegoa.
Beraz Santutxun bada jende asko mundu horretan lan egiten duena.
Bai, Santutxun bada talde eder bat zineman lan egiten duena. Zuzendari gazteak daude, teknikari asko, argazki zuzendariak, operadoreak… denetik dago. Aitor Mazo aktoreak berak ere ‘La maquina de pintar nuebes’ filma egin du duela gutxi. Aitor aspaldi ezagutzen nuen baina lehen aldiz ari naiz berarekin lanean film honetan. Bazen garaia!
Musika talde bat ere baduzu, Garaje 13.
Musika oso gustuko dut eta, bai, talde batean nabil. Gure musika entzun nahi izanez gero webgunean dago entzungai: www.gareaje13.com.
Berbalaguna ere bazara.
Duela lau urte hasi nintzen berbalagun talde batean eta oso gustura nabil. Etorkizunean benetako produkzio euskaldunak egitea gustatuko litzaidake. Nahiz eta filma euskaraz izan askotan lan taldean ez da euskaraz hitz egiten. Beraz, nire helburua prozesu guztia euskaraz egitea da.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: “Krisi garaian kooperatiba piloa sortu dira”

Lur Mallea/Iñigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

Iñigo Muñoz: “Irrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egiten”

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: Iñigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du Iñigo Muñoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ‘txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

Begoñeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, Begoñako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago