|
Jainkorik bai ala ez? |
|
|
|
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
osteguna, 2007 azaroak 01. 00:00 |
|
Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertulia-saioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez ema...
Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertulia-saioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez emakumerik, bizitzaren aldi batez bederen, auzi honetaz kezkatu eta sakon pentsatu ez duenik: ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak? Hil eta gero zer? Gai hauetaz eta berauekin loturiko beste zenbaitez solasaldi bat paratzea pentsatu genuen: jarrera bitatik abiatu eta eztabaidan aritzea, elkarren kontra baina elkarren errespetuan. Bakarrizketan nork bere usteari eusten dio, sendo eta zindo; elkarrizketan, berriz, norbere iritziak zalantzan jar ditzake besteak: pentsamendua zorroztu beharra ekartzen du horrek, polemikan gailendu nahian, eta adostasun-guneak bilatzea ere bai, komunikazioa alde bientzat aberasgarria izatekotan. Horixe zen gure apostua.
Azaroaren 27an, martitzena, arrastiko 20:00etan Uxue Alberdik moderatuta.
|