Zumalakarregi hil zeneko 175 urte bete dira PDF Inprimatu E-posta
Berton - BegoƱeraz
H.O. /Argazkiak: www.albumsiglo19mendea.net-k idatzia   
osteguna, 2010 uztailak 29. 00:00

Tomas Zumalakarregi BegoƱan zauritu zuten 1835eko ekaineko 15ean, Bilbo setiatu berriari begira zegoela. Handik aste bitara hil zen, Zegaman, petrikilo baten erabaki okerren ondorioz. BegoƱan heriotzez zauritu zutena ez zen bakarrik karlisten buru militarra. Euskaldun gehienen buruzagia ere bazen eta, batzuen iritziz, independentziarako gidaria.

Nahikoa oharkabean pasatu da gure artean Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena. Eta harrigarria da, bera bezalako pertsonaje gutxi eman baitu Euskal Herriak azken 200 urteetan. Lehenengo karlistadan (1833-1839) lau herrialdeetako karlisten buru lehenengo eta Don Karlosen armadaren gorengo buruzagia gero, bere mutilekin armada espainola sarri garaitu eta behin baino gehiagotan lotsagarri utzi zuen. Bere boladarik onenean heldu zen BegoƱara, ekainaren erdialdean, Bilbo setiaturik zeukala eta berau menderatzeko asmoz. Ezaguna denez, BegoƱako jauregian, elizaren ondoan, hiribildura katalejoz begira zegoela, bonba batek hanka zauritu zion. Aringa-aringa Zegamara eraman zuten, bere konfiantzako petrikilo batengana, baina, antza denez, erabaki okerrak hartu, zaurituaren egoera larriagotu eta berehala hil zen, ekainaren 24an bertan.
Bizirik zegoela, Hego Euskal Herriko karlistak –herritarren gehiengo zabala, alegia– bere buruzagitzat zuen. Hamaika bider kantatu ziren haren omenezko bertso eta kantuak, Gipuzkoa aldeko hau, adibidez:
Zumalakarregi da
Gure jenerala
Berorrek konponduko du
Hasitako lana

Bazter guztietan entzuten zen ā€˜Biba, Biba Don Tomas/Biba Karlos Kinto!’, herritarren begietara ormaiztegiarra euskaldunen gidari nagusi gisa agertzen zela. Horregatik, hil zenean, samindura bazter guztietara zabaldu zen. Hain zen horrela, ezen karlistadatik aparte bizi zen Ipar Euskal Herrian ere Zumalakarregi euskaldun guztien buruzagitzat jo baitzuten. Haren omenez moldatu zuten Beltzuntzeko jauna ohoratzen zuen bertsoa –Zumalaren izena/eta haren omena/urrun da hedatzen/Erregeren gorthetan–.
Ipar Euskal Herritik atera barik, Jean Baptiste Kamusarri ziburutarrak bertso hunkigarriak idatzi zizkion. Elizanburuk, Gratian Ademak eta Jean Martin Hiribarrenek beste horrenbeste egin zuten. Hona hemen ale bat:
Jeneral euskalduna
Ohora dezagun,
Esker gabetasuna
Urrun kasa zagun
Sekulan ez dugun erranen goregi;
Biba, beraz biba Zumalakarregi

Eta, zer esanik ez, Agosti Xaho, abertzale avant la lettre, zuberotar jeniala, bere libururik ospetsuenean –Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques– Zumalakarregirekiko elkarrizketa ā€˜asmatu’ zuen, liburuaren gorengo unea lortuz eta, bide batez, eternitaterako eztabaida sortuz: Ormaiztegikoak Euskal Herriaren independentzia lortu nahi izan ote zuen?
Ameslaria ote
Egia da Zumalakarregiren bizitzan ez dagoela ezer –historialariek ikertu ahal izan dutenaren argitara behintzat– ormaiztegiarra Hegoaldeko lau probintzien independentzia aldarrikatzeko asmoa edo ametsa –Xahoren bidetik jotzeko– eduki zuenik pentsatzeko. Espainiako armadako militar tradizionalista izan zela nabarmendu izan da behin eta berriz, eta izan horrela da.
Baina ezin bazter utzi, bestalde, sasoi hartako beste testigantza batzuek Hego Euskal Herriko lau probintzien independentzia edo antzeko proiektuak iradokitzen dituztela. Xahok bere liburuan, Zumalakarregiren ametsaz gain, dio –beharbada hori ere asmatu zuen– euskal buruzagi karlista gehiagok ideia horixe bera zeukala, Valdespina markesak esate baterako. Garai hartako prentsan eta gerra ondorengo memoria liburuetan ere tankera horretako planen zurrumurruak agertu ziren. IruƱean matxinatu ziren tropa liberal nafarrek, Barrikart buru zeukatela, Nafarroako independentzia aldarrikatu zuten. Eta, ezin ahaztu, praktikan, lau probintzietako lurralde zabalak estatu independente batean bizi izan zirela gerrak iraun bitartean, Don Karlos errege eta lau diputazioak agintari zituztela.
BegoƱan zapuztu ote zen XIX. mendeko euskal estatu independentea sortzeko aukera?

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago