BERTON aldizkaria: EDITORIALA PDF Inprimatu E-posta
User Rating: / 0
PoorBest 
Berriak - Euskalgintza
astelehena, 2011 urtarrilak 31. 21:07

Berton Editoriala

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua

Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.

Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu.

Baina ez da nahiko, ibilbide horretan sakondu behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Edozelako gizarte eta kultura modernoren geroan giltzarri da hedabideen zeregina. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen da garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat hedabide ez publikoei dagokienez. Ezagun da EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla: Nafarroan eta Iparraldean erakundeen sostengua hutsala da; EAEn oso bestelakoa da, baina ez nahikoa, aurrean ditugun erronkei begira eusteko adinakoa ez bederen.

Hedabide ugari ari dira ixten munduan, gureen aldean handi eta indartsuak izandakoak. Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru-laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu?

Bankuen, autoen, altzari eta elektratresnen salbamendu garaian, guk ere sostengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai agian. Orain, ostera, inoiz baino argiago ikusten da nola giltzarritzat jotzen diren esparru eta proiektuetan, erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan hauek eremu publiko edo pribatukoak.

Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da euskarazko hedabide ez publikoena: 600 langiletik gora ari gara bertan, hilero soldata etxera eramanez eta euskal gizartearen aberastasunean gure alea jarriz.

Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Oraingoan, herri erakunde publikoen sostengu ekonomiko handiagoa aldarrikatzera gatoz, errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezakeelako. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua eta euskal kulturak ere bai.

BERTON aldizkaria eta euskarazko beste 62 hedabide

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

  • With his boots on
    Beste horretan hitz egin nizuen berataz eta zeukan bizitzeko gogo...
  • Aulki Hutsak
    Debagoienetik fan nintzan baina ez guztiz, agindutakoa zor. Gai delikatu...
  • Herritarrentzat, herritarrekin
    Udaltop jardunaldietan parte hartu dut joan den astean. Nahi baino...
  • Opiophobia
    Aurreko testuan morfinaren aldeko apologia egin ostean, oraingo honetan munduanĀ farmako...
  • Balkoiko banderie
    Urtebetie joan da. Ez dot ondo ikusten beherantza eta ezin...

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: