Arabiar herrien askatasun aldarria PDF Inprimatu E-posta
Berton - Berton dugu
Itxaso Perez-k idatzia   
osteguna, 2011 martxoak 31. 00:00

Biztanleak kalera irten dira protestan eremu arabiarreko zenbait herritan. Ahal izan duten eran edota utzi dieten moduan, gobernu aldaketa eragin nahian aritu dira azken hileotan. Isiltasuna, errepresioa, zentsura…. Tunezen hasi eta inguruko herrialdetara ā€œkutsatuā€ diren iraultzek beren bideari ekin diote. Mahatserrian bizi baina jatorriz arabiarrak diren pertsona birekin egin dugu berba, baita Komite Internazionalistak taldeko kide batekin ere gertatzen ari dena hobeto ulertzeko.

Gaztetan Tripolitik atera eta, bere herriko beste gazte asko bezala, ikasketak Europan egiteko asmoz etorri zen SCRI Bilbo aldera. Hain zuzen, bere herrian bizi zuten egoera estu eta itogarritik alde egin eta bizimodu hobearen bila. Portugaleten marinel izateko ikasketak burutu, eta egun Mahatserrian bizi da. Libian gertatzen denari buruz arduratuta dago, kezkatuta, bere familia hantxe dagoelako. Gure artera bizitzera etorri zenean ez zitzaion burutik pasa ere egin publikoan edota komunikabideetan bere herriari buruz hitz egitea, errepresalien beldur. Bere aurkako eta bere familiaren aurkako errepresalia posibleengatik. Baina egungo egoeran, ez du arazorik.
Zerk piztu du jendea herri arabiarretan horrela mugiarazteko?
Tunezen dagoen dirua turismotik dator, ez dago besterik, eta bertan zegoen ustelkeria gehiegizkoa zen. Jendeak ezin zuen gehiago. Ben Ali presidentea dirutan, eta jendeak jatekorik ez zuen. Hori ezin da horrela izan! Jendea kokoteraino zegoen. Ez da kanpoko batek bultzatutako ezer ere izan. Hala izan balitz, errebuelta hauek ez ziren egingo. Jendeak egin du.
Eta Egiptokoa?
Tunezen gutxiago izanik (15-16 milioi biztanle) presidentea zelan bota zuten arretaz ikusi zuten egiptoarrek. Gehiago izanik indar gehiago zutela ohartu ziren, eta horrela egin zuten. Libian beste aukerarik ez zegoen, 41 urteren ondoren. Baina, noski, Gadafi prestatuta zegoen eta, gertatu denean, jendea hiltzeko prest egon da bere erregimena kosta ala kosta gordetzeko.
Eta beste herrialde arabiarren egoera, Yemen, Arabia Saudi…?
Hor zailagoa da, tribuak… Argelian eta Marokon, helduko dela uste dut. Hori bai, Gadafik irabazten ez badu.
Ejertzitoen papera zein izan da?
Egipton ezberdina izan da, urteetan gatazka asko bizi izan dute. Ejertzitoak indarra dauka. Izan duten egoeran aukeratu behar izan du boterearen alde egin eta herria akatu edo hartu duten erabakia hartu, herriaren aldekoa eta boterea aldatzekoa, bestelako demokrazia baten bidean. Astiro-astiro, bidea egiten doaz, konstituzioa aldatzeko erreferenduma, 5-6 hile barru hauteskunde presidentzialak… akatsak izango dituztela? Jakina, kostata baina badoaz. Erreferendumaren atalik garrantzitsuenetakoa da presidenteari gehienez bi legegintzalditan agintzeko ezartzen zaion muga (lau urtero aldatuta). Ez orain bezala, hamarkadetan agintzekoa. Libiarrok gauza berbera egin nahi dugu, baina Gadafik ez du onartzen, izateko beste era bat du. Bera da indar armatuen buru nagusia eta altxatzen direnen aurka egiteko agindu du. Jendeak armak hartu eta bere burua defendatu du. Armak bertan daude. Hiri nagusien inguruan Gadafik kanpamenduak ipini zituen, bi, hiru… eta jendeak handik hartu ditu armak. Arma txikiak. Ejertzitoak, ordea, tankeak, hegazkinak… ditu. Gadafik gerra egoera sortarazi du!
Nazioarteko koalizioaren esku-hartzeari zer deritzozu?
Esku-hartzea sei ordu beranduago egin izan balitz Gadafik Bengasin egindako sarraskiaz arituko ginen hizketan. Armak zituzten guztiak akabatuko zituen, eta esan zuen bezala, etxez-etxe, karrikaz-karrika joango zen denak hiltzen. Bera horrelakoa da. Pentsatzen du ā€˜hil nahi banaute, lehenago nik hilko ditut’. Eta kito. Horixe izan da Gadafiren pentsaera. Herritarrek beti gogoratuko dute frantsesen esku-hartzea, baina ez frantsesak gustuko dituztelako, frantsesek bizitza salbatu dietelako baizik. Itxaropen apur bat eman dietelako. Hemengo jendeak ez du hori ulertu nahi. Herritarrek dituzten armak, arma arinak dira. Gadafik, aldiz, denetarik du.Ā  Herrien interesak? Gadafik diru asko dauka Europako herrialde ezberdinetan…
Urte hauetan aurrerapenik izan da Libian?
Ezertxo ere ez, ezer ere ez. Herrialde aberatsa dela suposatzen da. Hala ere, ez da igartzen ezertan ere. Ez du inbertitzen. Osasuna… ufa! Ospitaleak ezta animalientzat ere! Zerbitzua dohainekoa da, baina zeharo atzeratua dago, ospitaleak zahar-zaharrak, sagu eta labezomorroz beteta… Libiarrak Tunezera joaten dira sendatzera, Tripoli aldekoak. Hezkuntza ere, maila baxukoa da… Amorrua ematen didate esku-hartzearen aurka agertzen diren askok eta askok ez dutelako bertako egoera ezagutzen. Ni ez naiz yankien aldekoa, ezta gutxiago ere, baina Gadafi jendea hiltzen ari da, eta jendeak ez dauka zelan defendatu! Gainera, ezin dut ulertu, hilabete oso bat daramagu honela, jendea hiltzen eta ez da inor manifestatu herri libiarren alde eta Gadafiren aurka! Gu bakarrik, bertan bizi garen libiarrok! Eta gero, mundu guztia ateratzen da esku-hartzearen aurka, baina lehenago ez. Dena dela, esku-hartzearen ostean ez dakit fede honez jokatuko, hau da, Gadafi bota eta kito ala herrialdea bitan zatituta utziko dute? Ekialdeko lurrak, aberatsenak, altxatu direnentzat; eta mendebaldekoa, horrenbeste petroliorik ez duena, Gadafirentzat, isilik egon dadin. Hori da nire beldurra.
Zelan bizi duzu Libian gertatzen dena hemendik?
Txarto, oso txarto, batez ere jakinda beste herrialdetan bezalakoa ez zela izango. Bagenekien Gadafik bere jabetzako granja bat balitz bezala defendatuko zuela herrialdea. Argi dauka. Berak eta bere semeek amaierara arte borrokatuko dute. Herritarrekin amaituko du edo herritarrek berarekin amaituko dute. Baina jendea nazka-nazka eginda dago. Herri arabiarretan jendeak ez dio utziko orain arteko agintari diktatorialei jarraitzen. Demokrazia nahi dute, lau urterik behin agintaria aldatzeko aukera nahi dute, ziur nago.

Bigarren iritzi emaileak nahiago izan du IZENIK EMAN GABE HITZ EGITEA. Mahatserrian lan egiten duen turkiarra dugu.
Zein izan da arabiar herrietako protesten jatorria?
Agintariek boterean eman duten denbora luzeagatik eta jendearen pobreziagatik herritarrek ā€˜nahikoa’ esan dutela sinistarazi nahi digute, baina sakonki pentsatzen baduzu, sistema ekonomiko bat prestatzen ari dira. Kapitalismoa Europan sortu zen, gero Iparramerikara zabaldu zen, eta orain, Asia aldera doa. Txinara. 20 urte barru Txina besteen mailan izango denez, hurrengo 80 urtetan Afrikako kontinentea ustiatzeko prestatzen ari dira, petrolioa eta baliabide naturalak eskuratzeko prestatzen. Orduan, Txina hasiko da bertan ā€˜inbertitzen’. Baina horretarako agintari batzuk erditik kendu beharra zuten, eta hori gatazkaren bidez egiten dute, nire ustez. Zergatik? Argi eta garbi zegoen zer egiten ari ziren agintari horiek herritarrekin. Zer desberdintasun dago 20 urtetan edota 30 urtetan agintzearen artean? 20 urte, 15 urte… asko da! Momentua zen, besterik ez.
Zer deritzozu esku-hartzearen inguruan?
Afrikan badira beste herrialde asko egoera berdintsuan edota okerragoan eta ez dira ia aipatu ere egiten. Zergatik Liga Arabiarrarekin bai? Zergatik pobreagoak diren herrietan ez dira sartu? Zein da baldintza pertsonak batzuk salbatzeko eta beste batzuk ez? Petrolioa izatea edo ez? Hori da muina, galdera.
Turkiatik zelan ikusten dira mugimendu hauek?
Turkia Sarkozyrekin haserretu da ez diolako bileretarako deitu. Une honetan, Turkiak eta Israelek ā€˜guda’ txiki bat dute. Liga Arabiarrean ospe ona du Turkiak, Israelek ez bezala. Horregatik ez du arriskatu nahi bere mugimenduetan. Ikusle izango da momentuz, Liga Arabiarrak egiten duenaren arabera mugituko da.

GONTZAL MARTINEZ DE LA HIDALGAĀ Bilboko kaleetan manifestatu da nazioarteko koalizioak Libian eginiko esku-hartzearen aurka. Komite Internazionalistak taldeko kidearen iritziz badira beste bide batzuk libiar herritarrei laguntzeko.
Hainbat iraultza izan dira arabiar herrietan. Zein ezaugarri komun dituzte?
Alde ekononomikoan, denek ezarri dituzte Nazioarteko Moneta Funtsaren (NMF) lanak. Egitura doitzeko planak, zehazki. Horrek pobrezia eta sufrimendua ekarri die herritarrei. Denak diktadura ekonomikoak dira. Gu bezala, NMFren eta Munduko Bankuaren menpe daude. Alde psikologikoan eta kulturalean, arabiar herriak azken hamarkadan jasandako irainak azpimarratuko nituzke. Hollywoodeko filmak ikustea baino ez dago. Kultura islamiarra terrorearen aurkako gerraren jomuga izan da.
Hainbat herritan pentsaezineko mobilizazioak izan dira.
Gauzak nolabait alda daitezkeela konturatu dira. Lagun palestinarrek esan didate arabiarren autoestimua handitu egin dela azken hileetan, Egipton batez ere. Herri nagusiena izategatik sinbolismo berezia du. Denak atera ziren mobilizatzera Egipton: emakumeak, artistak… komunikabideek erakutsi baino jende gehiago.
Iraultzaren ostean benetako aldaketak izango dira?
Diktadurak desagertu ostean, Mendebaldeak nahiko du aldaketa horiek bideratzea. Alde formala aldatuko dute baina sakonekoa ez. Tunezen, esaterako, interes ezberdinek talka egin dute matxinada ostean. Boterearen ondoko taldeak, langileak… klase gatazka batean murgilduta daude.
Zer gertatuko da Libian?
AEBek eta Europak erabakiko dute Libia bere horretan mantendu edota hiru zatitan bereiztea, Jugoslavian egin zuten moduan. Petrolioan duen interesa defendatzeko sartu da Mendebaldea Libian herria babesteko mozorroarekin. Ez Gadafi ezta Mendebaldearen inperialismoa ere, Komite Internazionalistak uste du badirela beste aukera batzuk.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Bakarka

Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

Lur Mallea/IƱigo Azkona

article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi...
Irakurri osorik

IƱigo MuƱoz: ā€œIrrati gehienek ez daukate lizentziarik eta horrek ez ditu irrati libre egitenā€

Testua: Ander Barinaga-Rementeria/Argazkiak: IƱigo Azkona

article thumbnail  Urtarrilean 20 urte beteko ditu Tas-Tas irrati libreak. Ibilbide luze horren erdia egin du IƱigo MuƱoz barakaldarrak bertan lanean. Orain, itsasontziaren lema darama Prim kalean...
Irakurri osorik

Elkarrizketa gehiago

Betikoak

Kale luzeena

Alberto Ugarte

article thumbnailZabalbide kale barik gatxa izango litzake BegoƱa ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Irakurri osorik

Txabolismoak luze iraun eban

Alberto Ugarte

article thumbnailOtxarkoagan ā€˜txabolistei’ etxea emon jakien, baina txabolismoa ez zan orduan amaitu. Luze iraun eban Otxarkoagan eta, batez be, Txurdinagan. Baserrien lurrak desjabetu arren, baserri-etxe asko ez...
Irakurri osorik

Gehiago

Berton dugu

Burulana, eskulana eta gerralana

Testua: Lur Mallea/Argazkiak: Txalaparta

article thumbnailApaizentzat mundu mailan egon den kartzela bakarra izan zen Zamorakoa, Estatu espainolaren eta Vatikanoaren arteko konkordatuaren ondorioz sortua. 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun...
Irakurri osorik

Gaztedi, 60. urteurrena ospatzeko urtea

Testua: Iker Tubia/Argazkiak: Gaztedi

article thumbnailGaztediren agendan gorriz markatutako egun asko ditu 2011. urteak. Ekimenez beteriko urtea izan da hau, eta ez da gutxiagorako, izan ere, 60 urte bete ditu dantza talde mahatsorriak. Urtarrilean hasi...
Irakurri osorik

Gehiago

BegoƱeraz

Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu,...
Irakurri osorik

Delmasen etxea, BegoƱako Ibarran

Testua: H.O./Argazkiak: Telesforo Errazkin (Euskal Museoa)

article thumbnailEgunotan, Bilboko Udalaren esku, Juan Eustakio Delmas protagonista daukaten liburu garrantzitsu bi argitaratu dira. Zoritxarrez, liburu horietan Bilbo baino ez da ageri. Baina Delmasek asko idatzi...
Irakurri osorik

Gehiago