Euskarazko hedabide ez publikoak iritzi publikoari PDF Inprimatu E-posta
User Rating: / 0
PoorBest 
Berriak - Euskalgintza
larunbata, 2011 maiatzak 21. 21:57

Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabidek (tartean BERTON aldizkaria) euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri eman genuen publikoki. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu.

 

Ā 

Bilera horien emaitzaren berri eman nahi dizuegu. Honako instituzioekin bildu gara: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak. Eta baita alderdi politikoekin ere. Ipar Euskal Herrian oraindik bilera prozesuarekin jarraitzen dute.

Denen aldetik, harrera ona izan dugu eta sektoreak bizi duen egoera interesarekin jarraitu dute.

Sektorearen egoeraren berri emateaz gain, hiru esparru jorratu ditugu bereziki: diru-laguntzak, publizitate instituzionala eta herri erakundeekiko harremanak. Eta gure aldetik egindako eskaerak honakoak dira:

  1. Diru-laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dugu, krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko.
  2. Publizitate Instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila.
  3. Instituzioekiko harremana: sektorea eta instituzioen arteko mahai bat osatzea bertan gure egoera estuaz jarduteko.

Hiru arlo hauetan izandako emaitzak azalduko ditugu ondoren:

  1. EAEko instituzioak prest agertu dira sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta instituzio eta sektorearen arteko mahaiaosatuko da gure egoera aztertzeko. Hori guretzat oso pozgarria da, gune horretatik eta elkar lanean bizi dugun krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako. Kontuan hartuta orain udaletxeak eta diputazioak berrituko direla, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irailerako HAKOBA deitzeko konpromisoa hartu zuen eta mahaia gune horretan eratuko litzateke.
  2. Baina bileretatik kezkatuak ere atera gara. 2012rako diru-laguntzen igoera aipatzean, krisian gaudela gogorarazi zaigu eta eragozpenak sumatu ditugu. Jakina, ondo dakigu krisian gaudela eta horrexegatik hain zuzen aldarrikatzen dugu krisi garaietan laguntza publikoak ere gora egin behar duela. Krisian dauden beste sektore ekonomikoetan hala egiten da eta euskarazko hedabideen eremuan ere hala egin dadila eskatzen dugu. Eskatzen den igoera hori ez da 2 milioi eurora iristen; 2 milioi 100 hedabiderentzat. Ez zaigu iruditzen 600 lagun lanean ari den sektorean 2 milioiko igoera beste munduko eskaera denik.
  3. Publizitateari dagokionez, sektoretik eskatzen da publizitate instituzionalaren %25 bidera dadila euskarazko hedabideetara. Gaur egun ez dakigu publizitate instituzionalaren zein zati iristen den gure sektorera, baina badakigu eskatzen dugun horretatik oso oso urruti gaudela.

Eta hona iritsita, azken hilabeteetan alor honetan bideratu dugun beste ekimen bat azalduko dugu. Alderdien laguntza medio, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Legebiltzarrean eta hiru biltzar nagusietan galdera parlamentarioak bideratu ditugu publizitatea nola banatzen den ikusteko, baina emaitzak eskasak izan dira.

Galdetzen zen ea 2008, 2009 eta 2010ean Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta hiru diputazioek zenbat diru gastatu duten publizitatean eta zein mediotan. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuko erantzunak jaso dira, baina Nafarroako Gobernukoak soilik erantzuten diote eskatutakoari eta bakarrik 2010ari dagokionez. Nafarroako Gobernuko datuak, ezin dira argigarriagoak izan  –Interneten publiko dira– eta erabat argigarriak dira: euskarazko hedabideetara bideratutakoa ez da %0,01era iristen. Diputazioetatik ez da erantzunik jaso.

Aipatutako hauek dira une honetan guk giltzarri moduan ikusi ditugun hiru gaiak, baina zalantzarik gabe gehiago ere badira. Sektorea dagoeneko lanean ari da irailean neurri zehatzak jasoko dituen proposamena mahai gainean jartzeko, eta espero dugu instituzioek ere lana aurreratuko dutela.

Errazena egin dugu, elkarrekin eseri eta sektorearen gaineko politika landu eta adosten saiatzeko proposamena onartu dugu. Orain, lan egitea dagokigu, eta akordiorako espirituarekin egitea lan hori, sektorearen ekarpena eta balioa kontuan hartu eta XXI. mendeko beharretara egokitu eta zabaltzen laguntzeko.

Hurrengo hilabeteetan gure agintariak 2012ko aurrekontuak lantzen hasiko dira. Dudarik gabe, hor izango dugu instituzioen borondatearen adierazle garrantzitsuenetako bat eta espero dugu aurrekontu horietan kontuan hartuko direla gure eskaerak. Horrek bakarrik ez, jakina, baina une estu hauetan horrek biziki lagunduko digu krisiari hobeto aurre egiten.

Publizitate kanpaina

Otsailaren 1ean argitaratutako editorial bateratuan sektoreko hedabide askoren egoera estuaz jardun genuen. Esaten genuen, besteak beste, gure gizartean euskarazko hedabideak funtsezkoak direla euskararen garapen eta normalizazioan, oso garrantzitsuak. Eta zer gertatzen zaigu sarritan, ba oso gauza garrantzitsuak ditugula gure artean, baina ez garela hortaz ohartzen gure artetik edo gure ondotik desagertu arte. Ea euskal gizarteari, euskaldunoi, ez zaigun hori gertatzen euskarazko hedabide askorekin. Halakorik gerta ez dadin ari gara lanean, eta arrisku hortaz ohartarazi nahi dugu gizartea.

Horregatik, honakoa da kanpainaren lelo nagusia: ā€œDuten garrantziaz jabetzeko, faltan izan arte itxoiten dugu maiz. Euskarazko hedabideak, denon beharraā€.

Kanpaina, datozen egun eta asteetan ikusi ahal izango da prentsa, irratia, telebista eta Interneten.

Ā BERTON aldizkaria eta beste 80 euskarazko hedabide ez publiko


 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Agenda

Ez dago ezer datozen egunotan
Ikusi egutegi osoa

Mahatsorriak blog komunitatea

  • Kamerun hurbilago
    Ekain eta uztailean Faustine egongo da gurekin ikasten Gurutzetako...
  • With his boots on
    Beste horretan hitz egin nizuen berataz eta zeukan bizitzeko gogo...
  • Aulki Hutsak
    Debagoienetik fan nintzan baina ez guztiz, agindutakoa zor. Gai delikatu...
  • Herritarrentzat, herritarrekin
    Udaltop jardunaldietan parte hartu dut joan den astean. Nahi baino...
  • Opiophobia
    Aurreko testuan morfinaren aldeko apologia egin ostean, oraingo honetan munduanĀ farmako...

Erabiltzaileen sarrera

  • Pasahitza berreskuratu nahi?
  • Konturik ez? Berria sortu
  •  

    Berton aldizkaria

    Bilbo setiaturik bigarren karlistadan (1874)

    Hektor Ortega/El estandarte real aldizkaria

    article thumbnailOrrialde hauetan ikusten duzuen irudiak ondo baino hobeto azaltzen du Bilbo zelako estu hartu zuten karlistek 1874ko setioetan. Zenbakiekin, erasotzaileen eta setiatuen posizioak ikusten ditugu, gehienak Begoñako elizate zaharrean. 
    Irakurri

    Lorea Soldevilla: ā€œKrisi garaian kooperatiba piloa sortu diraā€

    Lur Mallea/IƱigo Azkona

    article thumbnail   Kooperatibak, enpresa mundua eta ekonomia izan ditugu mintzagai Lorea Soldevilla santutxuarrarekin. Asko daki gai horiei buruz Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) goi teknikaria baita. Egungo egoera ulertzen laguntzeko eskatu diogu Loreari. Eskuzabalki aholkuak eman dizkigu bizi dugun krisi garairako eta aurrera begira datorkiguna irudikatu digu.
    Irakurri

    Zoragarria

    L.M./IƱigo Azkona

    article thumbnailUme eta gazteek ateri zela egin zuten korrika 34. Sei Izar Herri Krosean. Helduek euripean. Iaz baino ume eta gazte gutxiago hurbildu ziren arren, eguraldi umela ez zen traba izan helduentzat. Sekulako partaidetza izan zen eta antolatzaileen aurreikuspenak aise gainditu ziren. Errege Egunean 700dik gora kirolari elkartu ziren Santutxu-Txurdinagako asfalto bustian, gora eta behera, korrika egiteko.
    Irakurri

    BegoƱako ikurren galera

    L.M.

    article thumbnailEz dira, ez, BegoƱako errepublika zaharreko erreferentzia asko geratzen. Gaur egun arte iraun duen horietako bat da kanposantua. Baina hori ere desagertze bidean dago hilobiak husten ari baitira. Jabe batzuk konforme ez, eta ahaleginak egingo dituztela iragarri dute bertan geratzeko. Ikusgai dago 6.000 metro kuadro zertarako erabiliko dituen udalak etorkizunean.
    Irakurri

    Bihotzean handi, ezpainetan xume

    KirikiƱo ikastola

    article thumbnailEuskararen Eguna dugu euskaldunok gure aberriaren altxorrik preziatuena, hau da, Euskara, goraipatzeko eguna. Hori dela eta, KirikiƱo ikastolak, urtero lez, gure hizkuntza maitea sustatzeko zenbait ekitaldi antolatu zituen abenduaren 2ko jaialdiarekin hasi eta abenduaren 16ko bertso saioarekin bukatuz.
    Irakurri

    Artikulu gehiago: