|
Ugaztun eme baten irrikak |
|
|
|
|
Berriak -
Elkartea-berriak
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
asteazkena, 2006 martxoak 08. 01:00 |
|
Teresa Lopez de Muniain aktoresa santutxutarrak Ugaztun eme baten irrikak bakarrizketa eskainiko digu datorren apirilaren 6an, arratsaldeko 8etan AEKren Txurdinagak euskaltegian Euskararen Astearen ba...
Teresa Lopez de Muniain aktoresa santutxutarrak Ugaztun eme baten irrikak bakarrizketa eskainiko digu datorren apirilaren 6an, arratsaldeko 8etan AEKren Txurdinagak euskaltegian Euskararen Astearen barruan. Hemen daukazue obraren aurkezpena:
Emakume bat bere jaiotzaren unera itzuliko da ametsaren bitartez. Bere haurtzaroko sentipenak onartzera eramango duen bidaiari ekingo dio hartara. Behinola izandako neskatilak aurrez aurre izango ditu helduak, beharrezko kontraesakorrak, iheskorrak, euren gatazken eta mugen isla direnak.
Aktoreak, mintzo den neskatila horrekin harremana duten pertsonen rolak bereganatuko ditu behin eta berriro; bere ama, aita, auzokoak, irakaslea ..... izango da bera beste. Bakarrizketa bat da. Berpitutako neskatilak ibilbide inguratzailea egingo du, seme-alabenganako transmisioa baldintzatzen duten mito, iritzi eta tentsioek sortutako arko batean.
Ikuskizunak, gaurkotasun eta polemika handiko gaiak jorratzen ditu.
|