2008/09/26

Kazetaritza lezio berriak

Permalink | 00:45:00 | Atalak: 1976 | 313 hitz  

Gaur lagun gehiago egingo ditut!

Ez naiz kazetaritza fakultatean ikasle izan, baina Onintza Iruretak Sareko Argian argitaratutako aste honetako zutabea irakurrita (ikuspegi partzial samarraz, onartu behar), kazetaritza 3.0 ikasgaia imaginatzen hasi naiz.

 

Ikaslea: Orduan, kazetariak berria dagoen lekura edo aurkezpenak egiten diren aretora joatearena eta galderak egitearena ya ez da egiten?

Irakaslea: Uf! ke ba, ke ba! Hori modaz pasata dago, ez da rentablea. Hobe da mahaian eserita gelditu eta bidaltzen dizkizuten bideoak itxarotea.

Ikaslea: Klaro, baina horrela ezin diozu galderarik egin prentsaurrekoa eman duenari, ezta?

Irakaslea: Bai, egia da, baina trankil. Azken urteetan kazetari gaztetxoak eta bekarioak bakarrik bidaltzen dira prentsaurrekotara, eta total, inork galderarik egiten ez duenez... zuek ere lasai. Zientifikoki frogatuta dago prentsaurreko batean egiten diren galderetatik ez dela informazio interesanterik ateratzen.

Ikaslea: ??

Irakaslea: Bai, bai. Argumentu asko daude teoria hau baieztatzen dutenak (bibliografia ugari dago hontaz). Gainera, pentsa kotxean batetik bestera ibiltzeak zer suposatzen duen: enpresarentzat gastua (produzitu gabeko orduak), peajeak (A8 madarikatua) eta gasolina (petroleoaren prezioa zenbat igo da azken urtean?), kotxean ibilteak duen arriskua (aseguru-mutuak gero eta gogorrago jartzen ari dira) eta CO2 isurketak (Al Gore-rekin elkartasun apur bat, faborez).

Ikaslea: Eta bideoekin zer?

Irakaslea: Prentsaurreko baten bideoa jaso eta zatiren batean audio arazoak badaude, deitu telefonoz antolatzaileei eta eskatu, mesedez, beste bideo bat graba dezatela, soinu hobea duena.

Ikaslea: Eta noiz altxatu behar da mahaitik?

Irakaslea: Badago kasu bereziren bat, bideoa bereziki interesgarria denean... mahaitik altxatzea mereziko duena (zuek erabakita, noski). Kasu horietan, hartu grabagailu digitala eta mundua ikustera urten!

(Isiltasuna ikasgelan)

Irakaslea: Beraz, laburtuz (eta hau apuntatu, azterketan fijo jausiko baita), hauek dira kazetaritza berriaren printzipioak: erosotasuna (ahal dela, aulkitik ez altxa), errentagarritasuna (helburua: kostuak = 0) eta ekologia.

Ikaslea: Eta arau hauek prentsaurreko guztietarako baliagarriak dira?

Irakaslea: Ez, ez. Badago salbuespen inportante bat!

Ikasle guztiak batera: Zein? Zein?

Irakaslea: Futbol ekipoen entrenamendu-osteko prentsaurrekoak. Horra bai joan behar da, kazetari eta futbolari-entrenatzaileen arteko feedback-ak merezi du eta.

2008/09/20

Sufrimenduaren gizarteratzea

Permalink | 19:36:28 | Atalak: 1976 | 76 hitz  
Ezker abertzalearen inguruko literatura mediatikoak garai batean sarri ibili zuen kontzeptua izan zen socialización del sufrimiento delakoa.
Azkenaldian sarri gogoratu naiz kontzeptuarekin, baina beste testuinguru batean:

Berria (2008/09/20): AEBek diru publikoarekin salbatu nahi dute finantza sistema osoa
El Pais (2008/09/20):
Las ayudas de Bush a Wall Street costarán 700.000 millones de dólares
ABC (2008/09/10): Zapatero anuncia medidas para el sector inmobiliario

Botere publikoa sektore pribatuaren galerak bere gain hartzen, sufrimendua gizarteratzen, alegia.

Manel Fontdevila Publico-n

Manel Fontdevila-ren irudia, Publico egunkarian

2008/09/19

Parte hartzea, kontzeptuak argitzen

Permalink | 01:10:44 | Atalak: 1976 | 400 hitz  

>

Cuando seas padre comerás huevos. Ume ginela esaldia lehenengoz aititeri entzun genionean, ziur, ez genuen ondo ulertu. Urteak joanda ordea, bai, bagoaz ulertzen eta, politika eta gizarte parte hartzearekin lotutako berriak ikusten ditugunean, gero eta argiago, gainera.

Parte hartzeaz ugari hitz egiten digute agintariek aspaldion. Teknologia berrien iraultzak ekarri omen dituen filosofia berriek (edo ez hain berriek) zerikusirik izango dute hortan, noski. Joan den asteburuko politika 2.0 ekitaldiak ematen du zer pentsatua behintzat. Dena dela, ez dut uste ekintza isolatua denik, erakunde ezberdinetatik ezkil-joka ari baitira parte hartzearen kontuaz.

Parte hartzea modako kontzeptua da erakunde publikoetan. Lehenago kalitatea edo plan estrategikoa hitz klabeak ziren moduan (edozein erakunde, enpresa edo txoko gastronomikotan plan estrategikoak egin eta kalitate prozesuak martxan jartzen ziren), egun berrikuntza eta parte hartzea dira izarrak. Ez dut ukatzen guztien atzean ondo landutako filosofiak daudenik, baina jokatuko nuke kontzeptuok bolo-bolo darabiltzaten lagunen erdiak ere ez duela ezagutzen modako hitzaren atzean dagoen pentsamenduaren oinarria ere ez.

Parte hartzearekin pasatzen dena paradoxikoa da baina. Kasu honetan ezezagutza baino, interes falta dagoela esango nuke. Erakundeek herritarren parte-hartzea bultzatzen dutenaren irudia transmititu nahian dabiltza. Bitartean, herriak aukeratuak direla eta zenbait erabakitan ezin dugula parte hartu gogoratzen digute. Kanporatu nahi den irudiaren ariketa ezagunena lehendakariak proposatutako kontsulta izango litzateke, baina gero eta ohikoagoak dira herritarren erabakia zenbaterainoko garrantzitsua den erakusteko martxan jartzen diren ekimenak: Aste Nagusiko kartela eta pregoilaria erabakitzeko internet bidezko “erreferendumak”, Guggemhein museoaren urteurrena ospatzeko Salbeko zubia apaintzeko proiektuen bozketa publikoak, etxebizitza sozialak eraiki behar direla eta proiektuen arteko aukeraketa internet bidez egitea,... Hauek dira udalek edo bestelako erakundeek azkenaldian eskaini dizkiguten parte-hartzeko aukerak.

Eta guzti horien ondoan, erabaki garrantzitsuak. Gure sistema (dermokrazia deitzen zion Igor Elortza gutarrak) montatuta dagoen moduan, bada zilegitasun demokratikoa izenarekin ezagutzen den kontzeptu abstrakto bat, zeinen bidez, lau urtez behin bozkatzen diren zerrenda batzuetatik urtendako pertsona batzuek nahi dituzten erabakiak hartzeko baimena duten hurrengo lau urteetan. Eta parte hartzearen apologia egiten duten bitartean, erabaki garrantzitsuak gorde egiten dituzte, herriak horretarako aukeratu baititu.

Sistemaren eta hizkuntzaren tranpak nahasten dira orduan. Zertarako aukeratzen dira alderdi politikoetako ordezkariak baina? Uste dut despistatu xamar nabilela, baina nik beti pentsatu izan dut erakundeak kudeatzeko enkargua ematen geniela politikariei eta ez erabakiak hartzekoa (delegazioz). Hori da kontua: kudeaketa eta erabakia. Herritarren erabakiak kudeatzeko baino, herritarren ordez erabakiak hartzeko aukeratzen ditugula sinestarazi nahi digute: herriak aukeratzen zaituenean erabakiko duzu. Aititek esaten zuen moduan.

 

Gaiaren inguruko iritzi interesgarri bat

 

 

2008/09/17

Legez kanpo

Permalink | 21:35:34 | Atalak: 1976 | 107 hitz  


Atzoko adierazpenetatik, batek pentsatuarazi dit gehien:

Zapatero: "Quien no acata la ley se situa fuera de ella"

Ez dakit. Esaldiak zer komentatua (gutxienez) ematen du, are gehiago "sozialista" (teorian behintzat, aurrerakoi) baten ahotan entzunda.

Hiztegira jo dut:

acatar.

(De catar, mirar).

1. tr. Tributar homenaje de sumisión y respeto.

2. tr. Aceptar con sumisión una autoridad o unas normas legales, una orden, etc.

3. (...)

  

sumisión, respeto,... Esaldia burutik kendu ezinik nabil...


 

Eguneraketa: (EHAKren legez kanporatzearen ondoren)

Espainiar gobernua: "quien no acepta la Constitución queda fuera de la vida política"


 

 

Arrasto txikiak

Permalink | 01:08:35 | Atalak: 1976 | 158 hitz  


Olabak Uxueren testu bat bidali dit.

Zenbat urte pasa dira? Hamalau edo hamabost izango dira, seguru-seguru ez nago. Gu berri-berriak ginen langintza haietan, beterano izan berriak edo izateko puntu-puntuan, ume mokoak. Hamazazpi urte izango genituen, hamazortzi agian eta, munduko ausartenak ginen.

Gurasorik ez, bisitarik ez zen onartzen. Ehun eta hogei (gehi hamabi) gaztetxo askatasun gosez, hamabost egun etxeko soka laburretik askatzearren, pozik. Ezer berezirik ez: Nafarroako herri txiki bat, sei logelatako etxe zahar bat, frontoi zahar bat, zapaburuz beteriko aska, igerileku normal bat, erreka bazter eder bat,... hamabost eguneko plan xumea. Baina elkarbizitza ikasten genuen urtero, nagusiak izaten ikasten genuen, ehun eta hogeik (gehi hamabik).

Urteak aurrera eta Itsaso, Unai, Oihana, Anabel, Eñaut, Kimetz, Janire agurtzen ditugunean edo Uxueren aipua ikusterakoan holako arrotasun izpi bat sentitzen dugu. Hamabost egun ziren, hamabost egun hogeitazazpi edo hogeitamabi urte ditugun gazte batzuen bizitzan (ezer gutxi), baina arrasto txikiren bat utzi ziguten danoi.

(Bai, Olaba. Neu ere nostalgiak jo nau)

:: Hurrengo orrialdea >>

Batenbatek esana

gizakia omen da goserik ez duenean jan, egarririk ez duenean edan eta esateko ezer ez duenean hitz egiten duen animalia bakarra


| Hurrengoak >

Estekak

Iraila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Atalak


Besterik

XML Blog hau sindikatu

What is RSS?

powered by
b2evolution